192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa xehatua, Udal Planeko UC-10 eta AR-5 unitateetan.
Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egindako ohiko bilkuran, behin betiko onartu zuen Irunberriko Udal Planaren aldaketa xehatua UC-10 eta AR-5 unitateetan, IS Arquitectos SL-k idatziriko eta “Sociedad Cooperativa Lumbier Desarrollo Unifamiliares” elkarteak sustaturiko 2020ko maiatzeko testu bateginaren arabera, 5. banaketa eremuaren eta 10. unitate finkatuaren arteko mugak birdefinitzeko, bertan proposatzen diren etxebizitzak gauzatu ahal izateko. Hala, AR-5eko lurzoruaren zati bat UC-10ean sartzen da, eta alderantziz.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 10ean.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2020ko uztailaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Eranskina

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008364