192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

67/2020 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, prestakuntza beka bat adjudikatzen duena, Komunikazio adarreko unibertsitate titulua (Kazetaritza, Ikus-entzunezko komunikazioa, Publizitatea...) dutenentzat. Beka Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalak txosten bat prestatu du. Bertan aditzera ematen du Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 4ko 47/2020 Ebazpenaren bidez prestakuntza beka baterako deialdia onetsi dela. Beka jasotzeko izangaiek Informazio Zientzietako edo/eta Komunikazio adarreko unibertsitate titulua (Kazetaritza, Ikus-entzunezko komunikazioa, Publizitatea...) eduki behar dute. Beka Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

Gainera, txosten horretan adierazten da eskabideen Ebaluazio Batzordeak, 2020ko abuztuaren 11ko bilkuran, beka emateko izendapen proposamena aurkeztu duela, baita izan daitezkeen ukoak betetzeko hurrenkera ere, eskatzaileek lortutako puntuen araberakoa; horixe adierazten da Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalak horri buruz emandako txostenean.

Horregatik, eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Komunikazioko unibertsitate gradua (Kazetaritza, Ikus-entzunezko komunikazioa, Publizitatea...) duten tituludunentzako prestakuntza beka bat Beñat Huartemendia Zabalza jaunari ematea, 6,5 puntuko balorazioa lortu baitu. Aurreikusten da bekaren hasiera 2020ko irailaren 1ean izanen dela.

Prestakuntza bekarako gastua, guztira, 12.412, 51 euro izanen da.

2020. urtean, gastua, osotara, 4.465,23 euro izanen da. Kopuru hori 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren 090002 09110 4809 232100 partidaren kargura egotziko da (“Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak”). Kopuru hori honela banatuko da:

–4.320 euro, 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko partidaren kargura egotziko dira, 4 hilabeteko soldata ordaintzeko.

–145,23 euro, 2020ko irailetik azarora arteko 48,41 euroko gizarte segurantzako enpresaren kuotari dagozkionak.

2020ko abenduaren 48,41 euroko kuota 2021eko urtarrilean ordainduko da, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura.

2021erako, gastua, osotara, 7.947,28 eurokoa izanen da, baldin eta horretarako aski kreditu egokirik bada, eta 2021. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura egotziko da. Kopuru hori honela banatzen da:

–7.560 euro, 2021eko urtarriletik uztailerako hileko soldatak ordaintzeko.

–387,28 euro, gizarte segurantzako zortzi hil ordaintzeko, 2020ko abendutik 2021eko uztailera.

Hurrengo urteetan, baldin beka luzatzen bada, zenbatekoak berberak izanen dira: 1.080 euro gordin hilean, eta gizarte segurantzaren kuotari dagozkion 48,41 euro hilean. 2021-2022 eta 2022-2023 urteetan luzatutako beken gastua urte horietako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen diren partiden kargura egotziko da.

2021., 2022. edo 2023. urteetan gizarte segurantzaren kuota eguneratzen bada, erreserbatutako eta baimendutako kopuruak ere eguneratuko dira.

Bekak 2021eko uztailaren 31ra arte iraunen du, eta bi urte oso luzatzen ahalko da.

2. Prestakuntza bekaren eskabidean alegatutako merezimendu guztien jatorrizko frogagiriak edo kopia konpultsatuak eskatzea Beñat Huartemendia Zabalzari, deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz.

3. Beka lortzen duenak hari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, lehentasun hurrenkera honen arabera:

–2. Olaia Larregui Garayalde; 4 puntu lortu ditu.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazpen egunaren biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Nafarroako Gazteriaren Institutuko Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalera, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 19an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2009525