192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

86/2020 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Lanbide Heziketako Teknikari tituluak lortzeko proben egutegia. Proba horien deialdia egin zen Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 44/2019 Ebazpenaren bidez.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 44/2019 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako Teknikari tituluak lortzeko probetarako deialdia egin zen, 2019-2020 ikasturterako.

Ebazpen horrek egun batzuk ezarri zituen lanbide moduluetako probak egiteko, 2020ko martxoaren 12tik ekainaren 9ra.

2020ko martxoaren 12an, Osasun Ministerioak autonomia erkidego guztiei gomendatu zien euste neurri indartuak hartzeko. Hezkuntzaren esparruari dagokionez, horrek esan nahi zuen irakaskuntzako jarduera presentziala eta hezkuntza arloko jarduera osagarriak bertan behera uztea hezkuntza maila guztietan.

Horren ondorioz, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 13ko 3/2020 Foru Aginduaren bidez, osasun publikoko jarraibide eta prebentzio neurriak hartu ziren koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz. Foru agindu horretan agindu zen hezkuntza jarduera presentzial guztiak bertan behera uzteko ikastetxe eta ikasmaila guztietan, eskolako jarduerak zein eskolaz kanpokoak, zero urtetik hasi eta unibertsitate mailaraino, hori barne, hala ikastetxe publikoetan nola pribatuetan, baita hezkuntza arloko jarduera osagarriak ere. Horren ondorioz, lanbide moduluetako proba libreen deialdian egin gabe zeuden probak bertan behera utzi ziren, eta ezin izan ziren egin 2019-2020 ikasturtean.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, ebazpen bat eman dadin egutegi berri bat ezartzearren lanbide moduluen probak egiteko. Proba horien deialdia egin zen abenduaren 24ko 44/2019 Ebazpenaren bidez, eta 2020ko lehen hiruhilekoan egitekoak ziren.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Egutegi berri bat ezartzea lanbide moduluetako probak egiteko, ebazpen honen eranskinean ezartzen denari jarraikiz. Proba horien deialdia egin zen abenduaren 24ko 44/2019 Ebazpenaren bidez.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta, probak zein ikastetxetan eginen diren, ikastetxe horietara.

Iruñean, 2020ko uztailaren 28an.–Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Egutegi berria, lanbide moduluetako probak egin daitezen 2020-2021 ikasturtean. Proba horien deialdia egin zen abenduaren 24ko 44/2019 Ebazpenaren bidez, eta bertan behera utzi ziren 2019-2020 ikasturtean ezarritako osasun alertaren ondorioz

Erizaintzako zainketa lagungarriak.

MODULUAREN IZENA

PROBA EGITEKO EGUNA

2020. URTEA

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

2020ko martxoan egin zen

Lantaldeko harremanak

Irailaren 29a

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

Urriaren 6a

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

Urriaren 15a

Erizaintzako oinarrizko teknikak

Urriaren 27a

Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa

Azaroaren 12a

Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak

Azaroaren 24a

Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta.

KODEA

MODULUAREN IZENA

PROBA EGITEKO EGUNA

2020. URTEA

0210

Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta antolatzea

Irailaren 9a

0211

Gizarte trebetasunak

Irailaren 16a

0214

Komunikaziorako laguntza

Irailaren 23a

0216

Osasun laguntza

Irailaren 30a

0217

Arreta higienikoa

Urriaren 7a

Osasun larrialdiak.

KODEA

MODULUAREN IZENA

PROBA EGITEKO EGUNA

2020. URTEA

0061

Oinarrizko patologia eta anatomofisiologia

Urriaren 8a

0058

Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan

Urriaren 22a

0054

Osasun ekipamendua

Azaroaren 5a

0055

Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan

Azaroaren 19a

Mekanizazioa:

KODEA

MODULUAREN IZENA

PROBA EGITEKO EGUNA

2020. URTEA

0008

Laneko Prestakuntza eta Orientabideak

2020ko martxoan egin zen

0004

Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa

Irailaren 16a

0007

Grafikoen interpretazioa

Irailaren 23a

0001

Mekanizazio-prozesuak

Irailaren 30a

Kudeaketa administratiboa.

KODEA

MODULUAREN IZENA

PROBA EGITEKO EGUNA

2020. URTEA

0437

Enpresa komunikazioa eta bezeroarentzako arreta

2020ko martxoan egin zen

0449

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Irailaren 15a

0438

Salerosketako administrazio eragiketak

Irailaren 22a

0441

Kontabilitateko teknika

Irailaren 24a

NA04

Oinarrizko ingelesa I

Irailaren 29a

NA08

Edukien kudeaketa web-orrietan

Urriaren 6a

0448

Diruzaintza kudeaketako eragiketa osagarriak

Urriaren 13a

0440

Informazioaren tratamendu informatikoa

Urriaren 20a

0439

Enpresa eta Administrazioa

Urriaren 22a

0446

Enpresa ikasgelan

Urriaren 27a

0443

Kontabilitateko dokumentazioaren tratamendua

Azaroaren 3a

0156

Ingelesa

Azaroaren 10a

0442

Giza baliabideen administrazio eragiketak

Azaroaren 17a

Elektromekanikako mantentze-lanak.

KODEA

MODULUAREN IZENA

PROBA EGITEKO EGUNA

2020. URTEA

0956

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Irailaren 17a

0949

Fabrikazio teknikak

Irailaren 22a

0950

Loturako eta muntaketako teknikak

Irailaren 24a

0952

Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak

Irailaren 29a

0954

Muntaketa eta mantentze-lan elektriko-elektronikoa

Urriaren 6a

0957

Enpresa eta ekimena

Urriaren 8a

0951

Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak

Urriaren 13a

NA18

Planoak interpretatzea makinen mekanizazioan eta mantentze-lanean

Urriaren 20a

0953

Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa

Urriaren 22a

0955

Linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-lana

Urriaren 27a

Beroa sortzeko instalazioak.

KODEA

MODULUAREN IZENA

PROBA EGITEKO EGUNA

2020. URTEA

0036

Makina eta tresneria termikoak

Irailaren 4a

0037

Instalazioak muntatzeko teknikak

Irailaren 11

0038

Instalazio elektrikoak eta automatismoak

Irailaren 25a

0393

Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatu eta mantentzea

Urriaren 1a

0394

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Urriaren 8a

0392

Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea

Urriaren 15a

Iragarkiaren kodea: F2008319