192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri Jarduketarako Plan Berezia 3. poligonoko 3125. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko uztailaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri Jarduketarako Plan Berezia 3. poligonoko 3125. lurzatian, Pedro Mari Zabalo Uribe jaunak sustatuta.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Administrazio egintza honen kontra errekurtso hauek jartzen ahalko dira:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Altsasun, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008603