168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

90/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 15koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 4ko 13/2020 Foru Agindua, Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoa garatzeko arauak onesten dituena (erregelamendu hori Edari deribatuentzat aurreikusitako marka fiskalei buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1068/2020 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, izangaien zerrenda bat osatzeko hautaprobetarako deia egiten da, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko ikerketa proiektu hau garatzeko: “agrOPT-Ekipamendu opto-elektronikoa garatzeko ikerketa industriala, argi-iturriak eta detektatzeko sistema eraginkorrak eta espektro zabalekoak eduki ahal izateko, nekazaritzako elikagaien sektorean aplikatzeko”.

1070/2020 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, izangaien zerrenda bat osatzeko hautaprobetarako deia egiten da, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko ikerketa proiektu hau garatzeko: “Basoak kudeatzeko tresna berriak, lurrari behatzeko aireko teknologien eta sateliteen erabileran oinarrituak (forestOBS)”.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

180/2018 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko udal eta kontzejuei dirulaguntzak ematea onesten duena, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza-DBH) ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak egiteko. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abenduaren 5ean emandako 225/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.

595/2020 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira “de minimis” araubideko laguntza batzuk emateko, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko, eta 2020ko laguntzen deialdia onesten baita. DDBN identifikazioa: 514136.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

126E/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa inskribatzen duena Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.

1.7. BESTELAKOAK

318/2020 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Fiteroko hondakin uren araztegia berritzea” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

319/2020 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Uxueko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

118/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, aurretiazko administrazio baimena onesten duena 2020an Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan gas natural kanalizatuaren sareak hedatzeko.

119/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, aurretiazko administrazio baimena onesten duena 2020an Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan petrolio-gas likidotu kanalizatuaren sareak hedatzeko.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Espedientea, 1. poligonoko 445. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko. Hasierako onespena

BERA

Mugikortasun eta trafikoko udal ordenantza.
Behin betiko onespena

Herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena

CINTRUÉNIGO

Aldaketa, Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorreko
54. artikuluan eta Hirigintzako Araudi Partikularreko 5.4 artikuluan. Hasierako onespena

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

LODOSA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

GARES

Aldaketa, sustapen pribatuaren bidez Alde Zaharreko etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.
Behin betiko onespena

11-8 herri-lurzatiaren desafektazioa

TAFALLA

Alkatetzaren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-4B unitate morfologikoan. Hasierako onespena

Aldaketa, Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren zerbitzuaren prezio publikoak eta erabilera ezartzen dituen arauan. Hasierako onespena

Aldaketa, Coworking Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Politika Energetikoaren eta Meatzeen Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Sistemas Energéticos Loma del Viento SAUri eraikitzeko administrazio baimena ematen diona, Puyloboko 48,51 MW-eko parke eolikoaren aldaketarako eta energia eramateko 30 kV-eko linea elektrikoetarako, Borjako eta Mallengo udal-mugarteetan, Zaragozako probintzian, eta Corteskoan, Nafarroako probintzian; horrekin batera, haren onura publikoa zehazki deklaratzen da

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Esako urtegiaren 2021eko erregulazio-kanona
onesteko proposamena

Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko
2021eko tarifa onesteko proposamena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DE ARGADIEL

Junta General Ordinaria