168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko
2021eko tarifa onesteko proposamena

2020ko maiatzaren 14an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2021eko tarifarako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, ureztalurretan: 15,42142021 euro/ha.

2.–Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00174802 euro/m³.

3.–Metro kubikoak, horniduran: 0,01532443 euro/m³.

4.–kWh energia: 0,00612977 euro/kWh.

Jendaurrean jartzen da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako Probintziako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 18an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2007202