168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Coworking Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Coworking Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan aldaketa egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsita egonen da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2007813