168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

126E/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa inskribatzen duena Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.

Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 341/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofiziala inskribatu zen Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, 17. zenbakiarekin.

2020ko martxoaren 16an, Francisco Alegría Suescun jaunak, Elkargoa ordezkatuz, Estatutuen aldaketa inskribatzeko eskaera aurkeztu zuen. Aldaketa hori 2020ko martxoaren 12an onetsi zuen elkargokideen Batzar Nagusiak.

Erantsirik doaz Batzarraren akta eta Estatutuen ale bat, aldaketa guztiak gehiturik dituena.

Agiriak aztertuta, Elkargoari zenbait puntu konpontzeko eskatu zitzaion. Posta elektronikoz helarazi zitzaien errekerimendua, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko egoera dela eta, 2020ko apirilaren 29an.

Elkargoak aurreko errekerimenduan aipatutako akatsak konpontzen zituzten Estatutu berri batzuk aurkeztu zituen 2020ko maiatzaren 4an. Ondoren, inskripzio tasaren ordainketa-gutuna ere aurkeztu zen.

Eskatutako inskripzioa bat dator Elkargoaren estatutuetan ezarritakoarekin, baita Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legean eta Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuan, Administrazio Kudeatzaileen Estatutu Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren Estatutuetako aldaketa inskribatzea Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, ebazpen honen adierazpen zatian zehaztu denaren ildotik. Testu osoa, aldaketak barne, ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila ebazpen hau, Nafarroako Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren Estatutuak biltzen dituen eranskinarekin batera, behar diren ondoreak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau Nafarroako Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialari jakinaraztea, eta adieraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Nafarroako Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren estatutuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2006086