168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Espedientea, 1. poligonoko 445. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2020ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Añorbeko 1. poligonoko 445. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzea.

Hasiera batean onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek espedientea azter dezaten eta komenigarriak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan xedatuarekin.

Añorben, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2007716