168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-4B unitate morfologikoan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko Ardoi sektoreko H-4B unitate morfologikoaren xehetasun-azterketa, Construcciones Andía SAk sustatua. Haren xedea da determinazio formal berriak ezartzea, lurzati horretan egitekoa den etxebizitza kolektiboko eraikinerako, bertako estalkian ibiltzeko terraza egin ahal izateko, eskailera indibidualen bitartez terraza hori hirugarren solairuko etxebizitzekin komunikatzeko aukerarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Zizur Nagusian, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2007309