168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

595/2020 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira “de minimis” araubideko laguntza batzuk emateko, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko, eta 2020ko laguntzen deialdia onesten baita. DDBN identifikazioa: 514136.

COVID-19k Espainian eta nazioartean eragindako osasun publikoko larrialdia dela-eta, eta Alarma, Salbuespen eta Setio Egoerei buruzko ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoan xedatutakoaren babesean (4. artikuluko b) eta d) apartatuak), Gobernuak alarma-egoera deklaratu zuen Espainiako lurralde osoan (martxoaren 14ko 463/2020 Errege-dekretua), osasun krisiari aurre egiteko, eta sei aldiz luzatu da alarma-egoera; azkena, ekainaren 5eko 555/2020 Errege-dekretuaren bidez, COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege-dekretuak deklaratutako alarma-egoera luzatzen baitu, ekainaren 7ko 00:00etatik ekainaren 21eko 00:00ak arte, arau horretan adierazitako baldintzetan.

Horrenbestez, laguntza hau kokatu behar dugu COVID-19ak herritarren eta gizarteen kalterako ekarritako osasun publikoaren larrialdi handian, kontuan harturik, orobat, COVID-19ak Europar Batasuneko eta mundu osoko ekonomiak asaldatu dituela, modu nabarmenean eta aurrekaririk gabe. Aipatu nahasmenduak ekonomia osoari eragiten dio bide eta modu desberdinetan. Horregatik, enpresa orori bermatzeaz gain likideziarako eta finantzaziorako sarbidea duela, kontuan hartu behar da osasun krisi honetan lehen sektorea funtsezkoa izan dela elikagaien hornidura ziurtatzeko, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 15. artikuluak aurreikusten duen bezala, agintaritza eskudunak behartzen baititu neurriak hartzea hura bermatzearren.

Bestalde, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege-dekretuak xedapen indargabetzaile bakarraren 2. puntuan ahalbidetzen du prozedura honen tramitazioarekin jarraitzea, martxoaren 14ko 463/2020 Errege-dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria indargabetzen baitu 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin; izan ere, indargabetutako xedapenak epe administratiboen etetea deklaratu zuen sektore publikoko entitateek izapidetutako prozeduretan.

Laguntzak, egoera berezi honetan, baliabide garrantzitsuak dira, administrazio publikoek erabil ditzaketenak osasun arloko krisi honen eragin soziala eta ekonomikoa leuntzeko. Goi-mendiko eskualdeetan esnetarako ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak zailtasun bereziak ditu: komunikatzeko zailtasuna, malda handiak, bertara iristeko zailtasunak eta batzuetan eguraldi txarra. Hori dela-eta, beharrezkoa da konpentsazio ekonomikoa ematea ustiategi horietan esnea biltzen duten enpresei. Ustiategi horietako esnea biltzeko laguntza honi esker, goi-mendiko eskualdeetako ustiategiek ekoizten segitzen ahalko dute, eta era berean, tokian tokiko jarduera ekonomikoari eta landa eremuari eusten lagunduko zaie. Beraz, prozedura hori ezinbestekoa da abeltzaintzaren lehen sektorearen oinarrizko funtzionamendurako.

Hori guztia dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroako esnetarako ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategi horietan esnea biltzen duten enpresei diruz laguntzea, oinarrizko jarduera ekonomiko hori desager ez dadin, Nafarroako landa eremuek bizirik iraun dezaten eta kontsumitzaileek eskura izaten jarrai dezaten lur honetan kalitatez eta segurtasunez ekoizten diren elikagaiak.

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legea aplikatzen zaio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “De minimis” araubideko laguntza batzuk emateko oinarri arautzaileak onestea, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko, 2020. urtean, I. eranskinean jasotzen den moduan, eta ebazpen honen II. eta III. eranskinak onestea.

2. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenerako eredua onestea, helbide honetan eskuratu daitekeena:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

3. Esnea biltzeko zailtasunak konpentsatzeko laguntzen 2020ko deialdia onestea.

4. Laguntza hauetarako 55.000 euroko gastua baimentzea, 2020rako Aurrekontu Orokorretako “Ardi latxaren plan estrategikorako laguntzak” izeneko 710004-71310-4700-412202 partidaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera.

6. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, “ee minimis” araubideko laguntzak emateko, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak
dituen zailtasunak konpentsatzekoak

Lehena.–Xedea.

1. Ebazpen honen xedea da “de minimis” araubideko laguntza batzuk emateko oinarri arautzaileak ezartzea, zeinen xedea baita goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzea.

2. Ardi- eta ahuntz-esnea erosten duten enpresek jasotzen ahalko dituzte dirulaguntzak, ebazpen honetan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzako, gehienez 450 euro emanen dira, ardi- edo ahuntz-esnea jasotzen duen ustiategi bakoitzeko, zeina egonen baita goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan, II. eta III. eranskinen arabera, hamaikagarren oinarriaren arabera.

2. Dirulaguntzen deialdi hau “de minimis” araubidearen menpean dago (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 EE Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa). (L 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).

3. Edozein onuraduni gehienez ere 200.000 euroko “de minimis” laguntza ematen ahal zaio hiru zergaldiko epean, Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoaren arabera; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori.

Hirugarrena.–Onuradunak eta laguntza jasotzeko baldintzak.

1. Ardi- eta ahuntz-esnearen lehenbiziko erosleak izanen dira laguntza hauen onuradunak, baldin:

a) Esnearen sektoreko operadore gisa erregistraturik badaude, lehenbiziko erosle gisa edo lehenbiziko erosle eraldatzaile gisa, eta indarreko kontraturik badute ardi- eta ahuntz-esne ekoizleekin, goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan daudenekin, II. eta III. eranskinetan jasotakoaren arabera.

b) Goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan dauden esne ekoizleengandik esnea jaso badute 2020ko bi hilabetetan gutxienez.

2. Onuradunek eguneratuta eduki behar dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ez dute ezer edukiko itzuli gabe dirulaguntza publikoen arloan.

Laugarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

2. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea 9, Iruña), Abeltzaintza Zerbitzuari zuzenduak, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietatik edozeinetan.

Telematika bidez ere aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Eskabidea horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan eta Nafarroako Gobernuaren Internet atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal da (www.nafarroa.eus).

3. Eskabideekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Ardi- eta ahuntz-esne ekoizle izanik esnea biltzeko kontratuak dituzten ekoizleen zerrenda; betiere, goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan egon behar dute, II. eta III. eranskinetan jasotakoaren arabera.

b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia. Pertsona juridikoa izanez gero, entitatearen IFK eta eratzearen eskrituraren fotokopia. Eskaerak bazkide guztiek sinatu beharko dituzte, edo legezko ordezkariak edo administratzaileak; azken kasu horretan, ordezkaritzaren frogagiria ere aurkeztuko da.

c) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari laguntzak lehen aldiz eskatzen dizkioten ekoizleek, transferentzia bidez kobratzeko eskabidea.

d) Adierazpen bat, idatziz edo euskarri elektronikoan egina, zeinak aipagai baititu aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unean uneko ekitaldi fiskalean erregelamendu honi edo “de minimis” araubideko beste erregelamendu batzuei loturik jasotako gainerako laguntza guztiak.

e) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egiaztatzeko baimena, hitzez hitz honako hau dioena: “Nik, .................................................., nire izenean edo .......................................................... ordezkatuz, baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari egiazta dezan nik/ordezkatzen dudan entitateak aurreko ekitaldiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak ditudala/dituela, deialdi hau tramitatzeko prozeduraren barruan: goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko.”

f) Lehenagoko e) apartatuarekin ados ez badago, pertsonak edo entitateak berak aurkeztu beharko ditu zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzaren gaineko betebeharrak betetzeari buruzko datuak.

g) Horietako agiriren bat Foru Komunitateko Administrazioak baldin badu, interesdunak eskabidean hala azaldu beharko du, adieraziz zein agiri den eta zein artxibotan dagoen. Agiriak datu babestuak baldin baditu, eskatzaileak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari datuak aztertzeko baimena eman beharko dio.

Bosgarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1.–Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2.–Onartzen diren eskaerek aurrekontuetan ezarritako diru-muga gainditzen badute, laguntzak eskatzaileen ezaugarrien arabera banatuko dira. Eskaerak hurrenkera honetantxe hartuko dira kontuan:

2.1. Gehiengoz esne ekoizle diren abeltzainek osatutako kooperatiba edo ENSei (eraldaketarako nekazaritza-sozietate) dagozkien eskaerak.

2.2. Gainerako eskatzaileak.

3.–Aurrekontua lehentasunezko talderen baten eskaerak finantzatzeko aski ez bada, talde horren barrenean kobratu beharreko zenbatekoak hainbanatuko dira.

Seigarrena.–Ebaluazio organoa.

Abeltzaintza Zerbitzuko Abere Ekoizpenaren Atalak ebaluatuko ditu eskaerak.

Zazpigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera harturik, egiaztatuko da hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen eta laugarren oinarrian adierazitako agiriak erantsi dituen. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez baditu, gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela. Hala bada, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, zeina jakinaraziko baitzaio.

Halaber, eskatzen diren beharkizunak betetzen ote diren egiaztatuko du Animalien Ekoizpenaren Atalak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan dauden agiri, erregistro eta datu base ofizialen egiaztapen administratiboen bidez.

2. Eskaera ebaluatu ondoren, Abeltzaintza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpen proposamena eginen du.

3. Dirulaguntza eman baino lehen, onuradunak aitorpen bat egin beharko du, idatziz edo euskarri elektronikoan, zeinaren aipagai izanen baitira aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unean uneko ekitaldi fiskalean erregelamendu honi edo “de minimis” araubideko beste erregelamendu batzuei loturik jasotako gainerako laguntza guztiak.

4. Araubide honen araberako laguntzak ez dira emanen harik eta frogatu arte horrek ez duela berekin ekarriko onuradun bati emandako “de minimis” araubideko laguntzen zenbateko osoak gainditzea 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 EE Erregelamenduaren 3.2 artikuluan ezarritako muga, eta, orobat, frogatu arte aipatu erregelamenduan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla.

5. Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak dirulaguntzen gainean ebatziko du, arrazoiak emanda.

6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Zortzigarrena.–Onuradunaren betebeharrak.

1. Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.

2. Onuradunak abeltzaintzako ustiategiekin sinatutako esnegintza arloko kontratuak izan beharko ditu, eta horiek NBEFren SITALAC izeneko programan jasota egon beharko dute.

3. NBEFren INFOLAC izeneko programan egindako esne entregak grabatu egin beharko ditu onuradunak.

Bederatzigarrena.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, betiere gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Aurreko apartatuan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien zenbatekoak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzaturiko aurrekontua.

b) Kasua bada, dirulaguntza zein ekitalditan ematen den, ekitaldi horretan entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek ondoren adierazten den informazioa eman beharko dute, dirulaguntzarik jasotzen badute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, haiek bete ezean, onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta, zenbatekorik kobratu bada, itzuli egin beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hamargarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

Dirulaguntza ordainketa bakarrean emanen da; aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra betetzen dituela.

Hamaikagarrena.–Dirulaguntzaren helburua bete dela eta hartutako funtsak erabili direla frogatzeko epea eta modua.

Laguntzen helburua bete dela justifikatzeko, ziurtatuko da esnea goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan dauden ustiategietan bildu dela, 2020ko bi hilabetetan gutxienez. Kontrol administratiboan eginen da egiaztapena, esne erosleak NBEFren INFOLAC programan egiten dituen aitorpenetan oinarrituta.

Hamabigarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira Foru Administrazioak berak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, betiere errespetatzen badira Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduak ezarritako mugak (erregelamendu horrek zehazten du nola aplikatu Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei nekazaritza sektorean).

Hamahirugarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Ebazpen honetan eskatutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz eginen dira diru-itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, betiere kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.

Hamalaugarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Deialdi honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren web-orriko zerbitzuen katalogoko fitxa garatzen duen araudian ezartzen denaren arabera.

II. ERANSKINA

Goi-mendikotzat jotzen diren udalerrien zerrenda

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

KATALOGAZIOA

3

ABAURREGAINA

Goi-mendia

4

ABAURREPEA

Goi-mendia

13

AMESKOABARRENA

Goi-mendia

20

ARAITZ

Goi-mendia

21

ARANARATXE

Goi-mendia

22

ARANTZA

Goi-mendia

24

ARANO

Goi-mendia

28

ARTZIBAR

Goi-mendia

31

ARESO

Goi-mendia

33

ARIA

Goi-mendia

34

ARIBE

Goi-mendia

50

BAZTAN

Goi-mendia

54

BERTIZARANA

Goi-mendia

55

BETELU

Goi-mendia

58

AURITZ

Goi-mendia

59

BURGI

Goi-mendia

71

GAZTELUBERRI

Goi-mendia

81

DONAMARIA

Goi-mendia

82

ETXALAR

Goi-mendia

87

DONEZTEBE

Goi-mendia

90

ERATSUN

Goi-mendia

92

ERROIBAR

Goi-mendia

93

EZKAROZE

Goi-mendia

95

ESPARTZA ZARAITZU

Goi-mendia

100

EULATE

Goi-mendia

102

EZKURRA

Goi-mendia

111

GALOZE

Goi-mendia

112

GARAIOA

Goi-mendia

113

GARDE

Goi-mendia

115

GARRALDA

Goi-mendia

117

GOIZUETA

Goi-mendia

118

GOÑERRI

Goi-mendia

119

GORZA

Goi-mendia

128

IZABA

Goi-mendia

129

ITUREN

Goi-mendia

133

ITZALTZU

Goi-mendia

134

JAURRIETA

Goi-mendia

137

LABAIEN

Goi-mendia

139

LANA

Goi-mendia

143

LARRAGOA

Goi-mendia

149

LEITZA

Goi-mendia

153

LESAKA

Goi-mendia

181

NABASKOZE

Goi-mendia

185

OTSAGABIA

Goi-mendia

187

OIZ

Goi-mendia

195

ORBAIZETA

Goi-mendia

196

ORBARA

Goi-mendia

198

ORONTZE

Goi-mendia

199

OROTZ-BETELU

Goi-mendia

203

PETILLA ARAGOI

Goi-mendia

209

ERROMANTZATUA

Goi-mendia

210

ERRONKARI

Goi-mendia

211

ORREAGA

Goi-mendia

213

SALDIAS

Goi-mendia

221

DONEZTEBE

Goi-mendia

222

SARTZE

Goi-mendia

226

SUNBILLA

Goi-mendia

239

URDAZUBI

Goi-mendia

241

URRAULGOITI

Goi-mendia

244

URROZ

Goi-mendia

245

URZAINKI

Goi-mendia

247

UZTARROZE

Goi-mendia

248

LUZAIDE

Goi-mendia

250

BERA

Goi-mendia

252

BIDANKOZE

Goi-mendia

256

HIRIBERRI (AEZKOA)

Goi-mendia

259

IGANTZI

Goi-mendia

263

ZUBIETA

Goi-mendia

264

ZUGARRAMURDI

Goi-mendia

III. ERANSKINA

Zailtasun bereziko kontzejuen zerrenda

KONTZEJUAREN KODEA

KONTZEJUA

UDALERRIA

KATALOGAZIOA

098

AGORRETA

ESTERIBAR

Mendia

144

ODERITZ

LARRAUN

Mendia

049

OROKIETA

BASABURUA

Mendia

Iragarkiaren kodea: F2007235