168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Esako urtegiaren 2021eko erregulazio-kanona
onesteko proposamena

2020ko maiatzaren 20an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Esako urtegiaren 2021eko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa dutenek, 4,5404817915 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio-kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin aurrekoa, 0,5572531546 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin ondokoa, 3,0269878610 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

d) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 11.149,53 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

e) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituztenek, 0,0011351204 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio-kanon gisa.

f) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0008832231 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio-kanon gisa.

g) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0005407917 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio-kanon gisa.

h) Ura Bardeako Ubidetik hartu, eta horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzen dutenek 0,0028378011 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

i) Ura Aragoi ibaitik hartu, eta hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0018918674 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

j) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, hartu, eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002837801 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

k) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, hartu, eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001891867 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

l) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 293.202,99 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako Probintziako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 21ean.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2007201