168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

11-8 herri-lurzatiaren desafektazioa

Garesko Udalak, 2020ko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren bi heren zituela:

1. Baldintza-agiria onestea herri-lurrean karga eratzeko eta bide-zortasun elektrikoa ezartzeko.

2. Hasiera batez onestea Garesko 11-8 herri-lurzatiaren desafektazioa, karga eratzeko eta bide-zortasun elektrikoa ezartzeko, airekoa eta lurpekoa, guztira 16 metroko luzera duen linearekin eta 3 metroko zabalerarekin. 48 m²-ko zortasun elektrikoa sortuko da eta lurperako deribazio euskarri bat paratuko, Garesko Udalaren herri-lurretan, guztira esparru batean banatua, “Gorbaton” alderdian.

3. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 149. artikuluan ezarritakoarekin bat, espresuki ezarri da herri-lur hori Udalaren ondarera itzuliko dela desafektazio honi bidea eman dioten xedeak edo hura lotu zuten baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira.

4. Jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Udalaren iragarki-taulan paratuz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.

5. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

6. Herri-lurretako ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuari igortzea egindako guztiari buruzko dokumentazioa, finka identifikatzeko behar diren agiriak eta erabilera lagatzea edo karga arautuko duten administrazio baldintzen agiria.

Garesen, 2020ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2007953