84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

713/2016 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Administrazio Publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena; bata, aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, lanpostu horretan trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere onesten da.

824/2016 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Oihangintzako ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena. Zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.

953/2016 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, arlo autonomikoko lekualdatze lehiaketako deialdian esleitutako destinoak argitara ematen dituena. Lekualdatze lehiaketa hori kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egin zen: Maisu-maistren Kidegoa, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer Maisuen Kidegoa.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

387E/2016 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuko aldaketa, plan horretako AR-1eko konpentsazio batzordeak sustatua, behin betiko onesten duena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

11E/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako udalei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalen programazioa bultzatzeko.

12E/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 2016an diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, Nafarroan enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko ekitaldiak, jaialdiak eta/edo lehiaketak egiteko.

15E/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, Nafarroan egiten diren zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatu eta garatzeko.

16E/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, enpresa eta profesionalei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, Nafarroan egiten diren zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatu eta garatzeko.

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 8ko 11E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, Nafarroako udalei diru-laguntzak emateko deialdia onetsi da, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalen programazioa bultzatzeko.

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 8ko 12E/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez 2016an Nafarroan enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko ekitaldiak, jaialdiak eta/edo lehiaketak egiteko diru-laguntzak onetsi dira.

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 8ko 15E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten da, Nafarroan egiten diren zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatu eta garatzeko.

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 8ko 16E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, Enpresa eta profesionalei diru-laguntzak emateko deialdia onesten da, Nafarroan egiten diren zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatu eta garatzeko.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

20C/2016 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Tallunce SL enpresaren berdintasun planari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Xehetasun azterlana, AI 19. lurzatian. Hasierako onespena

ARTZIBAR

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

ARELLANO

Xehetasun azterlana 1. poligonoan. Behin betiko onespena

BARAÑAIN

Barañaingo Udalaren, Luis Morondo musika eskolaren eta Lagunak udal zerbitzuaren 2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

BERIAIN

2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalkideen 2016ko ordainsariak

BERRIOBEITI

2016ko aurrekontua. Behin betiko onespena

CORELLA

San José Zahar Etxea
2. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

ELKARTE

2016ko aurrekontua. Behin betiko onespena

ERROIBAR

Mezkirizko 13. poligonoko 11. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

ESTERIBAR

Saigosko 29. poligonoko 926. lurzatia birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

FONTELLAS

Hiri jarduerako plan berezia Udal Planeko antolamendu xehakatuaren aldaketarako. Hasierako onespena

Aldaketa puntuala Udal Planean. Behin betiko onespena

IBARGOITI

Herri larreetako aprobetxamenduaren esleipena

IZABA

Eraikinak zaharberritzeko eta eraikitzeko laguntzen gaineko ordenantza. Hasierako onespena

Ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

ITZAGAONDOA

Partikularren lurren lagapena, herrilurrekin batera
errentan emateko

JAURRIETA

Deialdia, bake epaile titularraren
eta ordezkoaren karguak betetzeko

TXULAPAIN

Eskuordetza ezkontza zibila egiteko

Eskuordetza ezkontza zibila egiteko

LARRAGETA

2016ko aurrekontua. Behin betiko onespena

LEOTZ

4/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

3/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

6/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

LEZAUN

Hautetsien ordainsariak

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Eskolaz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

LONGIDA

Aldaketa Urbanizazio ordenantzan. Hasierako onespena.

LOS ARCOS

Aurrekontu orokor eta bakarreko 2/2015 aldaketa.
Hasierako onespena

ELO

1, 2, 3 eta 4. aldaketak 2015eko aurrekontuan.
Hasierako onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.2 exekuzio unitatearen udal aprobetxamendua dirutan ordaintzeko hirigintza hitzarmenean. Behin betiko onespena

OLAZTI

Udalaren herrilurretako lurzati bat (10. poligonoko 2. lurzatia)
aldi baterako okupatzeko eta haren erabilera lagatzeko espedientea, Urbasako iturritik datorren urez hornitzeko
hodia bideratzeko xedez. Hasierako onespena

PUIU

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2016ko udal aurrekontua. Behin betiko onespena

URROTZ-HIRIA

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

165/2016 Ebazpena. Taxi gidari profesionalaren baimena ematea

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har,
206/2016 prozedura