84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udalkideen 2016ko ordainsariak

Beriaingo Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Onestea udalkideen ordainsarien %1eko igoera; ordainsariak honela gelditu dira:

Organo kolegiatuetara joateagatiko bilkura-sariak:

Osoko bilkurara joateagatik: 101,00 euro joaten den osoko bilkura bakoitzeko (gehienez ere 12 osoko bilkuretako bilkura-sariak jasotzeko eskubidea edukita).

Informazio batzordeetara joateagatik: 60,60 euro joaten den batzorde bilkura bakoitzeko (gehienez ere 12 batzorde bilkuretako bilkura-sariak jasotzeko eskubidea edukita).

Alkatearen ordainsariak:

Urteko ordainsari gordina: 8.744,74 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2016ko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, Oscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1604899