84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Eskolaz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2016ko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen:

Hasiera batean onestea Eskolaz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizoainen, 2016ko apirilaren 22an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1604910