84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 8ko 16E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, Enpresa eta profesionalei diru-laguntzak emateko deialdia onesten da, Nafarroan egiten diren zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatu eta garatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 303872.

Lehena.

Onuradunak: laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a. Profesional bat edo merkataritza-sozietate bat izatea, edo merkataritza-sozietatearen itxura izan gabe nortasun juridikoaren jabe den sozietate zibil bat.

b. 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen eratu izana.

c. Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

Berariaz uzten dira deialdi honetatik kanpo toki entitateak eta haien erakunde autonomoak, baita nagusiki haien partaidetza duten enpresa arloko entitate publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

Bigarrena.

Helburua: Nafarroako Foru Komunitatean 2015eko abenduaren 1etik 2016ko azaroaren 18ra, biak barne, egiten diren zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatzeko, enpresa eta profesionalentzako laguntzak.

Hirugarrena.

Oinarri arautzaileak: Honako honetan argitaratutako oinarri erregulatzaileak aipatuko dira:

http://centcms06/home_es/Servicios/ficha/6309/Ayudas-para-organizar-festivales-y-certamenes-de-cinematografia-2016-copia.

Laugarrena.

Zenbatekoa: 20.000 euro.

Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren %65 baino handiagoa.

Bosgarrena.

Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1605103