84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

165/2016 Ebazpena. Taxi gidari profesionalaren baimena ematea

9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, ezartzen du 21. artikuluan baterako zerbitzurako eremuko toki erakunde eskudunek, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxi gidari profesionalaren baimena eskuratzeko agindu ahal izango dietela gidariei, lizentzien titularrak izan edo soldatapeko langileak izan.

Iruñerrian baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzeko ordenantzaren 18. artikuluak taxi gidari profesionalaren baimena arautzen du, eta ezartzen du taxi zerbitzua emateko beharrezkoa dela taxi gidari profesionalaren baimena izatea.

9/2016 zenbakiko ebazpenaren bidez, Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren baimena lortzeko deialdia onetsi zen, eta 2016ko otsailaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (20. zenbakikoa).

2016ko apirilaren 13an Mankomunitatearen iragarki oholean eta egoitza elektronikoan argitaratu zen Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren baimena lortzeko probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda.

Probak gainditu dituzten pertsonak dira xedapen zatian taxi baimen profesionala ematen zaien pertsonak.

Ematen ez zaien pertsonak dira probak gainditu ez dituztenak.

Eskumena Mankomunitateko lehendakariari dagokio Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 28.20 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarrien 21.1 s) artikuluarekin bat (azken hori aplikatzekoa da Toki Administrazioaren Foru Legearen 8.2 artikuluaren arabera).

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

1. Pertsona hauei Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren baimena ematea:

DEITURAK

IZENA

Ariztegui Juanena

Joseba

Ariztegui Oyaregui

Ion Oseba

Azpíroz Bengoechea

Mariano

Cañas Navas

Francisco Javier

Castellanos Oviedo

Flor de María

Chasco Ochoa

Eduardo

Ciervide Tapiz

Paula

Da Cruz Marion

Margareth

De la Peral Aguirre

Catalina

Echavarri López de Goicoechea

Iñigo

Eguillor Ayerra

Miguel

Eneriz Zahino

Mauricio

Freije Alba

Cristina

Gallego Tejero

Senen

Garde Alzueta

Iñigo

Gozalo García

Miguel Ángel

Guardiola Irurueta

Gonzalo

Iturralde Salvador

Igor

Iturralde Salvador

Estíbaliz

Iturri Arregui

Aritz

Maquirriain Pérez

Adrián

Martínez Lusarreta

Gorka

Mendoza Becerra

Alejandro

Montoya Bastida

Elisa

Moreno Martinez

Iñigo

Murillo Bidegain

Iñigo

Ochoa Larrea

David

Oscoz Asiáin

Asier

Oyarzun Oroz

José Miguel

Redín Arraiza

Alfredo

Rodríguez Condón

Eugenio

Rodríguez Sillero

Miguel Ángel

Royo Donamaría

Oscar

Trzeciak

Miroslaw

Villanueva Villanueva

Pedro María

2. Taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortu duten pertsonen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko apirilaren 20an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1604927