84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2016ko apirilaren 13ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu berezi bat baita.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Urrotz-Hirian, 2016ko apirilaren 22an.–Alkatea, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1604917