84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

387E/2016 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuko aldaketa, plan horretako AR-1eko konpentsazio batzordeak sustatua, behin betiko onesten duena.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak maiatzaren 13an eman 208E/2015 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zen Erripagañako (lehen Ripagaina) Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. Banaketa Eremua Birzatitzeko Proiektuaren Aldaketa, plan horretako AR-1eko Konpentsazio Batzordeak sustatua, eta zenbait lurzati ukitzen zituena, barneko urbanizazioari dagokionez, Iruñeko, Burlatako, Eguesibarko eta Uharteko udal mugapeetan.

Ebazpen hori 2015eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8an, eta prentsan, berriz, 2015eko ekainaren 12an. Espedientea hogei egunez egon zen jendaurrean eta, aldi berean, ukitutako udalei entzunaldia eman zitzaien.

Ezarritako epean, bi alegazio aurkeztu dira:

–1. alegazioa. Burlatako udala, 2015-06-15 (348765 zenbakia).

–2. alegazioa. Iruñeko udala, 2015-07-03 (392479 zenbakia).

Espedientearen helburua da urbanizazio karga esleitzea barneko espazioak edo erabilera publikoaren ondokoak urbanizatzeko dituzten lurzati pribatuei, urbanizazio hori egin beharra konpentsazio batzordetik lurzatien jabeei pasa dadin. Hiru espazio mota daude:

–Azaleran erabilera publikoko eta titulartasun pribatuko espazioak, bizitegitarako diren lurzati eraikigarrien barrenean. Lurzati hauek ukitzen ditu: A-2.1, B-1.1, B-3.1, B-4.1.1, B-5.2, B-6.1.1, B-6.1.2, B-6.5, B-7.1.3, B-7.1.4, B-7.3, B-7.4, G-1.1, G-2.1, G-2.2, H-2.1.a, H-2.1.b, H-2.2, H-2.3.1, H-2.3.2, H-2.3.3, H-2.4, H-3.1, H-3.3 eta H-3.5, egun eraikitzeko daudenak.

–Azaleran titulartasun publikokoak eta lur azpian agian titulartasun pribatukoak diren espazioak. Haietan, Erripagañako UPSak bide ematen du bizitegitarako lurzati pribatuen sotoa handitzeko, garajeak handiagoak izan daitezen. Lurzati hauen ondoko espazioei dagokie: H-2.3.2, H-2.4 eta B-6.5.

–Titulartasun publikoko espazioa B-5.2 lurzatiaren ondoan. Finkako iparraldean dagoen lur-zerrenda, EL.3 lurzatikoa. Ez da eraikitzekoa, ez lur azpian ez lur gainean.

Birzatiketa proiektuaren aldaketaren tramitazioa eta onespena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat, udalez gaindiko plan sektorial bat gauzatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak espedientea azterturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tramitaziorako onartzea eta aurkeztutako alegazioak ebaztea, alegazioen txostenean zehazten denaren arabera, horiek espedientean baitaude.

2. Behin betiko onestea Erripagañako (lehen Ripagaina) Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. Banaketa Eremua Birzatitzeko Proiektuaren Aldaketa, plan horretako AR-1eko Konpentsazio Batzordeak sustatua, eta zenbait lurzati ukitzen dituena, barneko urbanizazioari dagokionez (“garajeko estalkia”), Iruñeko, Burlatako, Eguesibarko eta Uharteko udal mugapeetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iruñeko, Burlatako, Eguesibarko eta Uharteko udalei, espedientearen sustatzaileari, lurzatien gaineko eskubideen jabe eta titularrei, Iruñeko 7. Jabetza Erregistroari eta Agoizko 1.ari, alegatzaileei eta Etxebizitza Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Alegazio-egileei igortzea beren alegazioen gaineko erantzunen txostena, ebazpen honen jakinarazpenarekin batean.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2016ko apirilaren 4an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1604051