84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2016ko udal aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2015eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontua.

Erabaki hori 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 126.500 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 173.233 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40.500 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 31.235 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.900 euro.

Gastuak, guztira: 381.368 euro.

SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 187.500 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.500 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 13.400 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 177.818 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 150 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 381.368 euro.

Tebasen, 2016ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1604920