2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Puiuko udal bulegoetan (astelehen, asteazken eta ostiralez, 11:30etik 14:30era) tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Puiuko udalerria.
Puiun, 2016ko apirilaren 21ean.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1604866