84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Herri larreetako aprobetxamenduaren esleipena

Ibargoitiko Udalak, 2016ko apirilaren 25ean egin bilkura berezian, erabaki zuen herrilurretako larreak zortzi urteko eperako esleitzeko prozedura abiatzea, datorren ekainaren 30ean bukatuko baita herrilarreetako aprobetxamenduaren esleipena; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuan eta Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan xedatuari jarraikiz.

Ordenantza arautzailean xedatuarekin bat eta Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 188. artikuluan eta ondokoetan xedatuaren arabera, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek herrilurretako larreen esleipenetik kanpo gelditzen diren lurzatiak erreserbatzeko eskabidea aurkez dezaten.

Epea igarotzen bada erreserba egin gabe, larre horiek herrilarreetako bazkalekuekin batera esleituko ditu udalak.

Ibargoitin, 2015eko azaroaren 10ean.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1604922