84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Xehetasun azterlana, AI 19. lurzatian. Hasierako onespena

Abartzuzako Udaleko alkateak, 2016ko apirilaren 22ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Abartzuzako Udal Planeko AI 19. lurzatian Sara Pagola Lorzek sustatu duen xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Abartzuzan, 2016ko apirilaren 22an.–Alkatea, Miguel Ros Ros.

Iragarkiaren kodea: L1604919