177. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 8a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2663/2026 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena bidezkoa dela María Carmen Álvarez Luis andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zeladore lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, honako honetan: 40/2026 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena.
2124/2026 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "RECEBA -101260639 Erasmus + proiektua".
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
353E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batez onesten duena Erripagañako Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko AR-2 arearen urbanizazio proiektua aldatzeko espedientea. Besteak beste, urbanizatzeko faseei, lurzatietarako sarbideei eta bidegorriaren kokapenari eragiten die, eta UGANA XXI SLk sustatu du.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4802E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 333.889,85 euroko gastua eta onesten baitira 2026rako dirulaguntza deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, kontratazio konpromisoa atxikita duten prestakuntza ekintzak egiteko (bigarren deialdia), langabeei zuzenduta. DDBN kodea: 925449.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
148C/2026 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Gráficas Estella SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
1.7. BESTELAKOAK
172/2026 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez onartzen baita atzera egitea aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaeran, 2,806 MW-eko potentzia instalatuko "Hibridación PV Corral del Molino I" eguzki-instalazio fotovoltaikorako, Corellako udal mugartean. Espedientearen kodea: 1170-2-CE.
335E/2026 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Caparrosoko udal mugartean zerriak elikatzeko pentsu konposatuak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Piensos de Caparroso SL da.
JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN TRAMITEA. Cascanteko udal-mugarteko "El Estrecho" legar meatzea ustiatzeko proiektua. Sustatzailea Obras y Desmontes de Navarra, Odena SL da.
AKATS ZUZENKETA, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 210/2026 Ebazpenarena, zeinaren bidez onesten baita Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatu duen ebaluazio erabakia, Tuterako Udalari baimentzeko ezaba ditzan "Premiamendu bidezko diru-bilketaren espedienteak (1984-2014)" eta "Administrazioarekiko auzi-errekurtsoen espediente judizialak (1992-2008)" dokumentu sailak.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, sistema informatikoaren arduradunaren lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentzia ematea. Eraikuntzako materialen biltegia
BEIRE
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
CORELLA
Lehen aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
ETXARRI ARANATZ
Akats zuzenketa, honako honetan: hiri jarduketarako plan berezia, eraikigarritasuna handitzeko 1. poligonoko 886. lurzatian, behin betiko onespena
LEKUNBERRI
Udalak kiroldegian kudeatuko duen ibilgailu elektrikoak kargatzeko prezio publikoak arautzen dituen Ordenantzaren behin betiko onespena
Aldaketa, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan (8. sektorea: Arrotxapea)
Akats materialaren zuzenketa, Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2026ko plantilla organikoan
ERROMANTZATUA
Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Behin betiko onespena
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
HAUTESLE ERROLDAREN BULEGOAREN PROBINTZIA-ORDEZKARITZA
Zinpekogaien zozketa
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es