1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
AKATS ZUZENKETA, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 210/2026 Ebazpenarena, zeinaren bidez onesten baita Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatu duen ebaluazio erabakia, Tuterako Udalari baimentzeko ezaba ditzan "Premiamendu bidezko diru-bilketaren espedienteak (1984-2014)" eta "Administrazioarekiko auzi-errekurtsoen espediente judizialak (1992-2008)" dokumentu sailak.
Ebazpen hori 2024ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 20koan (osteguna).
Argitaratzean akatsak egin direla ohartuta, honen bidez zuzentzen dira.
Ebazpen zatiaren lehen puntuan, honako hau dio:
"Onestea Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatu duen ebaluazio erabakia, 1.257 zenbakikoa, Tuterako Udalari baimentzeko ezaba ditzan "Premiamendu bidezko diru-bilketaren espedienteak (1984-2014)" eta "Administrazioarekiko auzi-errekurtsoen espediente judizialak (1992-2008)" dokumentu sailak, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 348/2020 Ebazpenaren bitartez (2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 14koa) eta apirilaren 26ko 89/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 15ekoa), hurrenez hurren, onetsitako 515 eta 795 zenbakietako erabakiei jarraikiz. Ebazpen horien bidez onesten dira Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabakiak, toki entitateen sail espezifikoen gainekoak eta Nafarroako administrazio publiko guztietarako komunak diren beste batzuen gainekoak, hurrenez hurren".
Honako hau behar du:
"Onestea 1.257 zenbakiko ebaluazio erabakia, Tuterako Udalari baimentzeko ezaba ditzan "Premiamendu bidezko diru-bilketaren espedienteak (1984-2014)" eta "Administrazioarekiko auzi-errekurtsoen espediente judizialak (1992-2008)" dokumentu sailak, 515 eta 795 erabakiekin bat. Erabaki horiek onetsi ziren, hurrenez hurren, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 348/2020 Ebazpenaren bitartez (2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 14koa), zeinaren bidez onesten baitira Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak 2020ko urriaren 8ko bilkuran proposatutako ebaluazio erabakiak, eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 89/2023 Ebazpenaren bitartez (2023ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 15ekoa), zeinaren bidez onesten baitira Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabakiak toki entitateen serie espezifikoen eta Nafarroako administrazio publiko guztietarako komunak diren beste batzuen gainean".
Iruñean, 2026ko irailaren 1ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: F2611901