177. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

172/2026 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez onartzen baita atzera egitea aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaeran, 2,806 MW-eko potentzia instalatuko "Hibridación PV Corral del Molino I" eguzki-instalazio fotovoltaikorako, Corellako udal mugartean. Espedientearen kodea: 1170-2-CE.

2021eko irailaren 24an, Renovables del Cierzo SLUk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen "Hibridación PV Corral del Molino I" eguzki-instalazio fotovoltaikorako, Corellako udal mugartean.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, eskaera jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunez, iragarki bat argitaratuta 2021eko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22koan, eta Corellako Udalaren ediktu-taulan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxa egokian argitaratu zen.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, kontsulta egin zitzaien Corellako Udalari eta Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

"Paisajes y Viñedos de Navarra" elkartearen alegazioa eta Corellako Udalaren txostena jaso ziren. Biak sustatzaileari igorri zitzaizkion 2022ko martxoaren 7an.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 29/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman ziren 2,806 MW-eko potentzia instalatuko "Hibridación PV Corral del Molino I" eguzki-instalazio fotovoltaikorako, Corellako udal mugartean.

2025eko urriaren 29an, Renovables del Cierzo SLUk eskaera aurkeztu zuen atzera egiteko aipatutako aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaeran, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Instalazioaren hibridazioari esker, energia elektrikoaren ebakuazioa jatorrizko instalazioaren sarearekiko konexio puntu bera eta onartutako sarbiderako gaitasun bera erabilita egin daiteke.

Horregatik guztiagatik, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak proposatu du eskatutakoa onartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onartzea atzera egitea aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaeran, 2,806 MW-eko potentzia instalatuko "Hibridación PV Corral del Molino I" eguzki-instalazio fotovoltaikorako, Corellako udal mugartean. Horrekin batera, espedientea bukatutzat deklaratzea eta artxibatu dadila erabakitzea.

2. Ondoriorik gabe uztea Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 29/2023 Ebazpena, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen dituena 2,806 MW-eko potentzia instalatuko "Hibridación PV Corral del Molino I" eguzki-instalazio fotovoltaikorako, Corellako udal mugartean.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Renovables del Cierzo SLUri, Red Eléctrica de España SAUri eta "Paisajes y Viñedos de Navarra" elkarteari, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau Corellako Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 20an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2611426