177. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN TRAMITEA. Cascanteko udal-mugarteko "El Estrecho" legar meatzea ustiatzeko proiektua. Sustatzailea Obras y Desmontes de Navarra, Odena SL da.

Jendaurrean jartzen dira goian adierazitako proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta leheneratze plana, honako arau hauek aplikatuz: Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikulua, eta 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzkoa.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/el-estrecho-ustiatzeko-proiektua

Alegazioak edozein erregistro bulegotan aurkeztu beharko dira, idatziz, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko gehieneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Meatzeen Atalera, kasuan kasuko espedientearen zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 24an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2611498