177. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkateak irailaren 1ean emandako 39/2026 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.–Alkatearen ordezko izendatzea lehen alkateordea, Sandra Monreal Ezcurra.

Bigarrena.–Xedatzea aurreko apartatuan identifikatutako ordezkapenak indarraldia izanen duela 2026ko irailaren 2tik 2026ko irailaren 5era arte, egun biak barne.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen alkatearen ordez ari den bitartean, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik erregelamendu horren 43. artikulua baliatuz agindutako eskuordetzeak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Beireko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.2 artikuluari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Beiren, 2026ko irailaren 1ean.–Alkate udalburua, María Pilar Sánchez Ongay.

Iragarkiaren kodea: L2611857