177. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Lehen aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2026ko abuztuaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalak 2025eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, onetsi ziren Corellako Udalaren eta Hogar de San José erakunde autonomoaren 2026rako plantilla organikoa eta lan-eskaintza.

Aintzat hartu da honako hauetan xedatutakoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta 6/1990 Foru Legea.

Aintzat hartu da Corellako administrari laguntzailearen lanpostuaren balorazio-txostena, Talentix Enclave de Soluciones SLL enpresak egindakoa, 2026ko maiatzaren 28an.

Aintzat hartu dira Ogasunaren, Kontuen eta Langileen Batzordearen txostenak, 2026ko abuztuaren 7koak.

Aho batez, honako hau erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Onestea 2026ko plantilla organikoaren lehen aldaketa. 2026ko maiatzaren 28tik aurrerako ondorioak izanen ditu. Hona hemen aldaketa:

LANPOSTUEN ZERRENDA

PLAZA
ZENBAKIA

LANPOSTUAREN IZENA

ZENBAKIA

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

ADMINISTRAZIO

EGOERA

A

B

C

D

E

F

G

H

37

Administrari laguntzailea

1

D

OL

12

32

4

Hutsik

38

Administrari laguntzailea

1

D

OL

12

15

Hutsik

39

Administrari laguntzailea

1

D

OL

12

20

Hutsik

40

Administrari laguntzailea

1

D

OL

12

20

Hutsik

Lanpostuko osagarria, aintzat hartuta administrari laguntzailearen lanpostuen balorazioa, Talentix Enclave de Soluciones SLL enpresak egina (2026/05/28). A: mailako osagarria. B: lanpostuko osagarria. C: berariazko osagarria, Udaltzaingoa. D: lanaldiaren luzapeneko osagarria. E: burutzako osagarria. F: prestasuneko osagarria. G: bateraezintasuneko osagarria. H: arrisku bereziko osagarria.

Bigarrena.–Jendaurrean paratzea hamabost egun baliodunean, iragarkia jarrita Udaleko iragarki-taulan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere, bizilagunek eta interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak. Epe hori iraganik, erreklamaziorik edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko da, eta indarrean jarriko da jendaurrean egoteko aldia iragan ondoren.

Corellan, 2026ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2611354