177. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

148C/2026 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Gráficas Estella SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusi da Gráficas Estella SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003722011993), erregistro honetan sartu baitzen 2026ko ekainaren 16an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen gehiengoak 2026ko ekainaren 15ean sinatu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta kontuan hartuta zer xedatzen den Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Gráficas Estella SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode-zenbakia: 31003722011993).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 11n.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

HITZARMEN KOLEKTIBOA

2026/2029

Gráficas Estella SL

I. KAPITULUA.–HEDADURA.

1. artikulua.–Lurralde eremua.

2. artikulua.–Langile eremua.

3. artikulua.–Eremu funtzionala.

II. KAPITULUA.–INDARRALDIA, IRAUPENA ETA LUZAPENA.

4. artikulua.–Indarraldia, iraupena eta luzapena.

III. KAPITULUA.–OSOTASUNA, IRENSPENA ETA KONPENTSAZIOA, BERME PERTSONALA.

5. artikulua.–Osotasuna.

6. artikulua.–Irenspena eta konpentsazioa.

7. artikulua.–Berme pertsonala.

IV. KAPITULUA.–BATZORDE PARITARIOA.

8. artikulua.–Eraketa eta eginkizunak.

V. KAPITULUA.–LAN-ARAUBIDEA.

9. artikulua.–Printzipio orokorra.

10. artikulua.–Lan-araubidea.

VI. KAPITULUA.–LANGILEAK.

11. artikulua.–Mugigarritasun funtzionala.

12. artikulua.–Langileak.

VII. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK.

13. artikulua.–Soldata-kontzeptuak.

14. artikulua.–Gaueko lanaren plusa.

15. artikulua.–Tolesteko makinetako bikoizketa plusa.

16. artikulua.–Ogitartekoaren plusa.

17. artikulua.–"Non stop" plusa (4. eta 5. txandak).

18. artikulua.–Soldata-igoerak.

19. artikulua.–Arau orokorrak.

VIII. KAPITULUA.–LANALDIA, ORDUTEGIA, ATSEDENALDIA.

20. artikulua.–Lanaldia.

21. artikulua.–Lan ordutegia.

22. artikulua.–"Non stop" lan-araubidea (4. eta 5. txandak).

23. artikulua.–Oporrak.

24. artikulua.–Lizentzia ordainduak.

25. artikulua.–Batzarrak.

IX. KAPITULUA.–HOBEKUNTZA SOZIALAK.

26. artikulua.–Eritasun arrunta, lan-istripua, lanetik kanpoko istripua, lanbide-gaixotasunak.

27. artikulua.–Eskolarako laguntza.

28. artikulua.–Ondorengo urritu edo atzeratuentzako laguntza.

29. artikulua.–Bizi aseguru kolektiboa.

30. artikulua.–Alarguntasuna eta zurztasuna.

31. artikulua.–Ekonomatua.

32. artikulua.–Borondatezko eszedentziak.

33. artikulua.–Garraioa.

X. KAPITULUA.–FALTAK ETA ZEHAPENAK.

34. artikulua.–Faltak eta zehapenak.

XI. KAPITULUA.–BARNE FUNTZIONAMENDUKO ARAUAK.

35. artikulua.

35.1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku espezialistengana eta anbulatorioetara bisita egiteko arauak.

35.2. Lizentziak eta baimen ordainduak.

35.3. Enpresa batzordearen bilerak eta irteerak.

35.4. Fitxatzeko arauak eta puntualtasuna.

35.5. Laneko absentziak lanaldian.

35.6. Enpresatik ondasunak ateratzeko arauak.

XII. KAPITULUA.–LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA.

36. artikulua.–Laneko segurtasuna eta osasuna.

XIII. KAPITULUA.–AZKEN XEDAPENA.

37. artikulua.–Xedapen indargabetzailea.

38. artikulua.–Ordezko arauak.

ERANSKINAK.

1. eranskina.–Produktibitate-estandarrak makina bakoitzeko.

2. eranskina.–Lansarien egitura, lanbide kategoriak eta kalifikazioak.

3. eranskina.–Industriako baimen eta lanaldien araudia.

4. eranskina.–Lizentzia ordainduen taula eta haiek justifikatzeko modua.

5. eranskina.–Diru osagarria ordaintzeko erregelamendua, gaixotasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasuneko kasuetan.

6. eranskina.–Hitzarmena ez aplikatzea.

I. KAPITULUA.–HEDADURA

1. artikulua. Lurralde-eremua.

Hitzarmen kolektibo hau Gráficas Estella SL enpresak (hemendik aurrera GESA) Villatuertan (Nafarroa) duen lantegian aplikatzekoa da, Lizarra-Tafalla errepideko 13. km-an.

2. artikulua. Pertsona-eremua.

Hitzarmen honek eragina du aipatu lantegian gaur egun beren zerbitzuak ematen diharduten eta lan kontratu bidez GESA enpresarekin lotura duten langile guztiengan.

Hala eta guztiz ere bazter gelditzen dira espresuki:

A) Goi mailako zuzendaritzako karguak.

B) Departamentuko zuzendariak, produkzioko buruak, esportaziokoak, bulego teknikokoak, plangintzakoak edo antzekoak.

C) Merkataritza-ordezkariak, lan harreman bereziaren mende daudenak.

3. artikulua. Eremu funtzionala.

Hitzarmen honetan biltzen diren arauek erregulatuko dituzte GESA enpresaren eta haren pertsona-eremuan dauden langileen arteko harremanak (2. artikulua). Hitzarmen honen eremu funtzionala arte grafikoen eta parekatuen sektorearen barruan dago.

II. KAPITULUA.–INDARRALDIA, IRAUPENA ETA LUZAPENA

4. artikulua. Indarraldia, iraupena eta luzapena.

Hitzarmenaren indarraldia 2026ko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31 artekoa izanen da. Langileen Estatutuan adierazitakoa izanen da hitzarmenaren aurreraeragina.

Hitzarmena automatikoki salatutzat hartzen da, bukatutakoan, sinatzen den unetik.

2029ko abenduaren 1etik aurrera, alderdiek negoziatu beharreko puntuaren edo puntuen proposamena eransten ahal dute, honakoa ezinbestean adieraziz:

a) Hitzarmen berriaren iraunaldia.

b) Negoziatu beharreko gaiak.

III. KAPITULUA.–OSOTASUNA, IRENSPENA ETA KONPENTSAZIOA, BERME PERTSONALA

5. artikulua. Osotasuna.

Hitzarmen honetan itundutako baldintzek multzo organiko bakarra eta zatiezina osatzen dute, eta, aplikazio praktikoari dagokionez, osotasunean hartuko dira.

6. artikulua. Irenspena eta konpentsazioa.

Hitzarmenean ageri diren era guztietako baldintzek, behar bezala baloratuta, orokorrean eta urteko konputuan irentsi eta konpentsatuko dituzte ezartzen ahal diren beste baldintza guztiak edo etorkizunean edozein legezko mailatako arauetan ezarritakoak, edo ebazpen administratibo edo judizialen ondoriozkoak.

7. artikulua. Berme pertsonala.

Maila pertsonalean baizik ez dira kontuan hartuko gaur egun indarrean diren soldata baldintzak, urteko konputuan hitzarmen honetan zehaztutakoak baino hobeak direnean.

Hortik ateratzen den soberakinari "merezimendua" izena jarriko zaio eta osagarri pertsonala izanen da, etorkizunean irentsi ez daitekeena, orain arte egin izan den bezala.

IV. KAPITULUA.–BATZORDE PARITARIOA

8. artikulua. Eraketa eta eginkizunak.

Batzorde paritario bat eratuko da hitzarmen honetan ezarritako arauen betetzea interpretatu, arbitratu eta zaintzeko. Batzorde horren kide izanen dira enpresa batzordean ordezkaritza duten sindikatuetako kideak, bakoitzeko bana, eta beste hainbeste enpresaren ordezkaritzatik. Une honetan, batzorde paritarioa zortzi kidek osatzen dute, horietatik lau (4) enpresa batzordeak izendatuak eta beste lauak (4) enpresako zuzendaritzak. Batzorde paritarioaren idazkari izanen da enpresako langileria departamentuko pertsona bat; aktak egiteaz arduratuko da.

Batzorde paritarioko kide bakoitzak boto bat izanen du, eta erabakiak bilera bakoitzera bertaratutakoen gehiengo soilaz hartuko dira.

Batzorde paritarioa hitzarmena interpretatu edo aplikatzerakoan arazoren bat sortzen denean bilduko da, baita alderdietako batek eskatzen duenean ere. Batzordeak jardun eta ebazteko epea hamabost lanegunekoa izanen da, edozein alderdik bilera eskatzen duenetik aurrera. Eskaeran zehaztu beharko da irekitako prozeduraren arrazoia.

Bi alderdietako gehiengoaren botoz hartutako erabaki edo ebazpenak lotesleak dira alderdi horientzat.

Batzorde paritarioak esku hartu behar du derrigorrez, alderdiek administrazioko edo justiziako organo eskudunera jo aurretik (Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegia, lan arloko epaitegiak, justizia auzitegiak...), bertan zein prozedura hartu den kontuan izanda.

Batzorde paritarioak berariazko eginkizun hauek izanen ditu, aipatutakoez gainera:

–Hitzartutakoa interpretatzea, aztertzea eta zaintzea.

–Hitzarmen honetan xedatutakoaren interpretazioaz edo aplikazioaz edozein gatazka kolektibo agertu aitzin, auzia batzorde paritarioaren esku jarriko da.

V. KAPITULUA.–LAN-ARAUBIDEA

9. artikulua. Printzipio orokorra.

Enpresako zuzendaritzari dagokio lanaren antolakuntza, erantzukizun eta independentzia osoz; eskumen hori erabiliko du bere egiturako lerro hierarkikoen bitartez, eta indarrean dagoen legeriak jartzen dituen mugak baizik ez ditu izanen.

10. artikulua. Lan-araubidea.

GESA enpresako langileek beren laneko jarduera handitzeko hitza eman dute, makina bakoitzerako finkatutako produktibitate estandarrak (estandar nagusiak 1. eranskinean agertzen dira) beteko direla bermatze aldera. Zuzendaritzak, halaber, behar diren antolaketa neurriak hartuko ditu produktibitate estandarrak beteko direla bermatzeko.

Txanda aldaketetan egin beharreko erreleboa makinan bertan eginen da, martxan dela eta produkzioa eten gabe. Sartzen diren eta ateratzen diren langileek behar diren argibideak emanen dizkiete elkarri makinaren funtzionamendu egokia eta produkzioaren jarraipena bermatze aldera.

Enpresako zuzendaritzaren ardura da, eta ez beste inorena, lantaldeak makina bakoitzera egokitzea, langile kopuruari ez ezik, baita taldearen osaketa eta eginkizunei dagokienez ere, eta berak izanen du lana antolatzeko ahalmen osoa. Makinetan diharduten langileen kopuruan funtsezko aldaketak egitekotan, aldez aurretik enpresa batzordeari horren berri emanen zaio.

Produktibitateko estandarrak aldatzen ahal ditu enpresako zuzendaritzak, honako hauek kontuan izanik: prozesuan aldaketak egin izana, makinetan hobekuntzak, lan mota, teknologia aldaketak, automatizazioak, eta abar.

Makina berriak jartzean, enpresako zuzendaritzak kasuan kasuko estandarrak ezarriko ditu.

Lan txanda oso bati ez zaizkio ezarriko gaueko ordutegiko bi aste jarraian, baina, antolakuntza arrazoiak direla-eta, salbuespen indibidualak egin daitezke, taldeak bikoiztuz zubi eta oporretan, bai eta gainerako langileen absentismoak behartuta ere.

–Ordu-poltsa.

Zuzendaritzak, gutxienez 72 ordu (3 lanegun) lehenago abisatuz, lanegunetan (5. txanda) edo larunbateko eta jaieguneko goizeko eta arratsaldeko txandetan (2. txanda, 3. txanda eta 5. txanda) produkzio taldeak eratzeko behar diren langileen lan egutegia aldatzen ahal du, lanegunetan lanaldia handitu eguneko 10 ordu egin arte (2. txanda, 3. txanda eta 5. txanda) edo egutegian ezarritako taldetik ateratzen ahal ditu.

Hierarkian gorago dagoenak idatziz jakinarazi beharko dio langileari malgutasuna.

Egoera honetatik bakarrik salbuesten ahal dira hitzarmen indardunean lizentzia ordaindutzat jotzen diren arrazoietako batzuk badituztela frogatzen dutenak.

Era berean, ezin izanen da eskatu langilearen oporraldiaren barnean.

Langile bakoitzeko, urtean 80 orduko poltsa egin daiteke.

Aldez aurretik, ordu-poltsaren arabera, lanerako edo atseden hartzeko ezarritako egun batean, bajarik bada edo baimen ordaindurako eskubiderik bada, egun hori ez da poltsan kontuan hartuko, eta, horrenbestez, eskatzen ahalko da beste egun batez lan egin dezala ordu-poltsa gisa, edo atsedenaldia beste egun batean ematen ahalko zaio (2004ko urriko akordioaren arabera).

Poltsa honetan araututakoa aplikatzeak ez du berekin ekarriko urteko lanaldia gehitzea ezta murriztea ere.

Txanda batek oporrei hasiera ematen dienean, oporrak hartu aurreko larunbatean honela eginen da: aste horretan arratsaldeko txandan egonik oporretara ez doazenei eskatuko zaie lehenik. Borondatez onartzen duen inor ez badago (ikus aurreko puntua), ordu-poltsa eskatzen ahalko zaie goizeko txandan daudenei, nahiz eta oporren txanda hasi, salbu arrazoi justifikatu eta frogagarri bat baldin badago ez bertaratzeko (bidaia, apartamentuaren alokairuaren hasiera...).

a) Egutegian aurreikusi gabeko lan egindako orduak (goranzko malgutasuna).

Egutegi ofizialean aurreikusi gabeko lan egindako ordu bakoitzeko atseden ordu bat, zuzendaritzak finkatua, hartuko da, kontuan hartuz antolaketa irizpideak eta lan-karga, betiere lan urte berean (abenduan eginikoak izan ezik, horiek hurrengo lehen hiruhilekoan har baitaitezke).

Finkatutako atsedenaldia edo ordu arrunt gisa kobratzea aukeratzen ahalko du langileak.

Lehenbiziko 5 poltsetako atsedenaldiaren eguna (larunbata goizak edo larunbata arratsaldeak) Zuzendaritzak erabakitzen du. Seigarrenetik aurrerakoak langileak erabakitzen du. Lehenbiziko bosten barruan poltsak kobratzeak edo jaiegunak izateak ez dio eraginen seigarren eguna langileak hautatzeari.

Goranzko ordua jaiegunetan egiten bada, langileak erabakiko du beti noiz hartuko duen atseden gisa; betiere nahitaezkoa izanen da 3. eranskineko beharkizunak betetzea.

Urtean dauden poltsako 80 orduetatik gehienez 24 jaiegunetan edo larunbat arratsaldeetan egiten ahalko dira, hilean gehienez 1, eta beti 8 orduko lanaldietan.

Larunbatetako goranzko malgutasun egunei dagozkien atseden egunak, zuzendaritzak hautatutakoak, ostiraletan, astelehenetan edo zubietan hartuko dira, edo asteburu edo zubiekin lotuta metatuko.

Jatorrizko egutegiaz ez besteko egunetan lan egindako lanaldi bakoitzagatik 90 euroko konpentsazio ekonomikoa ezarri da, baldin eta goranzko poltsa larunbata goizetan bada, eta 120 eurokoa jaiegunetan edo larunbata arratsaldeetan bada.

Pertsona berari ezin izanen zaio lan eginarazi goranzko 8 ordu baino gehiago asteburu berean, ezta 2 jaiegun 2 astez jarraian ere. Larunbatetako goranzko poltsa 2 asteburuz jarraian aplika daiteke.

Zuzendaritzak kontrolatuko du azpiatal eta txanda bereko langileen arteko aldea ez dela lau poltsa baino gehiagokoa.

Txanda bat oporretan dagoenean, 2 txandatan lan egin daiteke, lanaldiak 10 ordukoak direla. Ezin izanen da lan eginarazi 10 orduko txandekin bi astez jarraian baino gehiago.

Sortzen diren urte natural berean hartzen ahalko dira ordu-poltsak; baliatu ez direnak eta ukatu direnak hurrengo urteko martxoaren 31ra arte hartzen ahalko dira, eta urtarrilaren 31 baino lehen finkatu beharko da data.

b) Egutegian aurreikusi gabeko atseden egunak (beheranzko malgutasuna).

Egutegi ofizialean aurreikusi gabeko atsedenari dagokionez, ordu kreditu bat sortuko da enpresaren alde, eta enpresak gutxienez 72 ordu lehenago abisatu beharko du noiz berreskuratu behar den, aurreko puntuetan araututako ezaugarri berekin. Goranzko malgutasuneko itzulketakoak ez diren atseden egunak ez dira banaka esleituko, baizik produkzio lantaldeka.

Ezin izanen da aldi baterako laneko enpresetako (ABLE) langilerik kontratatu baldin beheranzko malgutasunik bada, salbu goranzko malgutasuneko itzulketako atseden egunetan. Debeku honetatik kanpo gelditzen dira prestakuntzan diren ABLEetako langileak.

VI. KAPITULUA.–LANGILEAK

11. artikulua. Mugigarritasun funtzionala.

Enpresako langile guztientzat ahalik eta mugigarritasun funtzional zabalena izatea erabaki da, ohikoa den bezala, eta zuzendaritzak ahalmen osoa izanen du lana antolatzeko makinen, atalen eta abarren arabera.

Langile bat goragoko kategoriako lan batean arituz gero urte mugigarri batean sei hilabete baino gehiago, goragoko kategorian finkatzeko eskubidea izanen du, eritasun, haurdunaldi, lan istripu, lizentzia eta eszedentziengatik ordezkapenak egiteko ez baldin bada, halakoetan egoera luzatuko baita ordezkapenerako arrazoiak iraun bitartean.

Langileak, goragoko kategorian lanean diharduen bitartean, kategoria horri dagokion ordainsaria jasoko du.

12. artikulua. Langileria.

Lanbide mailei eta taldeei buruzko guztia, eta hitzarmen honetan aurreikusi ez den kalifikazioaren puntuazioa Arte Grafikoen azken Hitzarmen Kolektibo Nazionalean bildutako arauen bidez arautuko dira.

Etorkizunean sor daitezkeen lanpostu berriak baloratu eta sailkatzeko, une bakoitzean indarra duen Arte Grafikoen Hitzarmen Kolektibo Nazionalean xedatutakoari lotuko zaio.

Zeharkako esku-langileak zuzeneko esku-langile izatera aldatu aitzin, zuzendaritzak enpresa batzordeari jakinaraziko dio. Batzordea ez da lan baldintzen funtsezko aldaketak egitearen kontra jarriko (lanpostuak, lanaldia, txandaka lan egitea eta abar), justifikaturik badago.

Lan denbora kontatzeko, langileak, hala eguneroko lanaldiaren hasieran nola bukaeran, lanpostuan egon behar du.

Taldeburuaren kalifikazioa eta maila aplikatuko da lanpostu batzuetan non langilea, 1. mailako ofiziala, bere eginbeharretan aritzeaz gainera talde baten ardura (gutxienez bi pertsona) duenean.

Aurreko hitzarmenetan taldeburuaren kategoria esleiturik zeukaten lanpostuetan edo makinetan etorkizunean lan eginen duten langileek taldeburuaren maila kobratuko dute, langile horiek aipatu lanpostuetako eginkizunetan benetan aritzen diren denboran.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean taldeburuaren maila duten langileek egoera horretantxe segituko dute.

Azaletako edo 8 koloretako makinetan makinistaren lanpostua bete ohi duten langileek 7. maila finkatuko dute 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Makina batek txanda oso batean modu jarraituan lan egiten badu makina horretarako ezarritako taldeko pertsona bat falta dela (inprimaketaren kasuan, "mediero" delakoa), makinistak egunean 15 euroko plusa kobratuko du 2026an. Zenbateko hori hurrengo urteetan eguneratuko da, 18. artikuluaren arabera.

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, lantegiko langileen kontratazio berriak honela arautuko dira:

  • Arte Grafikoen Hitzarmen Kolektibo Nazionalean dauden soldaten taulak aplikatuko dira maila bakoitzerako, lehenbiziko 6 urteetan. 7. urtetik aurrera, aplikatu beharreko taulak GESAkoak izanen dira.
  • Sarbide maila: 19. maila.
  • 6 hilabetera: 17. maila.
  • 2. urtea: betetzen duen lanpostuari dagokion maila, finkatu gabe.
  • 3. urtea: betetzen duen lanpostuari dagokion maila, finkatuta.
  • 4. urtetik aurrera, 2013ko plantillarentzako merezimenduak kobratuko dituzte 1.500 euro murrizturik, honela: 4. urtean zenbateko horren %25 aplikatuko da, 5. urtean %50 eta 6. urtean %75. 7. urtean merezimenduak %100ean kobratuko dira, 1.500 euro murriztu gabe.

VII. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK

13. artikulua. Soldata kontzeptuak.

Gráficas Estella SL enpresan, soldata kontzeptu hauek daude indarrean gaur egun:

–Oinarrizko soldata: lan egindako hilabete natural bakoitzeko ordaintzekoa.

–Kategoria ohia: kategorietatik maila profesionaletara aldatzeagatik sortutako kontzeptua da: aldatzearen aurreko urteko soldataren eta esleitutako maila berriaren arteko diferentzia da. Oinarrizko soldataren izaera du, eta goragoko maila batera igo bitartean kobratuko da.

–Jardueraren plusa: soldataren osagarri bat da, lan kopuruaren eta kalitatearengatik.

–Lineala: soldataren osagarri pertsonal bat da, lanbide kategoria guztientzako diru kopuru bera.

–Merezimendua: soldataren osagarri pertsonal bat da eta honela kalkulatuko da: langilearen egiazko ordainsariaren eta langile horren kalifikaziorako (oinarrizko soldata, jarduera plusa eta lineala) hitzarmenean ezarritakoaren artean izan daitekeen diferentzia.

–Antzinatasuna: hitzarmen honek biltzen dituen langile finkoek, antzinatasunaren osagarri pertsonal gisa, aldian aldiko igoera izanen dute enpresa berean emandako zerbitzualdiagatik; hain zuzen ere bi hirurteko eta bosturtekoak izanen dira.

Gehieneko antzinatasuna 2 hirurteko eta 3 bosturtekoa izanen da. 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, gehieneko antzinatasuna 2 hirurteko eta 4 bosturtekoa izanen da. Hitzarmen hau hastean kopuru hori gainditurik duenak antzinatasuna izozturik izanen du.

Antzinatasuna langilea enpresan sartzen den egunetik hasiko da kontatzen. Probaldian emandako zerbitzuak ere kontuan hartuko dira eta, orobat, etenaldirik gabe enpresaren plantillan sartzen diren behin-behineko edo bitarteko langileek emandakoak.

Hirurteko edo bosturteko bakoitzaren zenbatekoa haiek bete eta hurrengo hilabetearen 1etik hasita sortuko da.

Enpresatik behin betiko alde egin ondoren berriro itzultzen den langileari bigarren aldiz sartu izandako egunetik aurrerako antzinatasuna baino ez zaio kontatuko eta lehendik eskuratutako antzinatasun eskubideak galduko ditu.

–Mozkinak: mozkinetako partaidetza gisa, langile bakoitzari honako zenbateko hauek ordainduko zaizkio urtero, martxoan eta irailean:

  • Martxoan: aurreko 6 hilabeteetako oinarrizko soldataren, jardueraren eta antzinatasunaren baturaren %8 (urritik martxora).
  • Irailean: aurreko 6 hilabeteetako oinarrizko soldataren, jardueraren eta antzinatasunaren baturaren %8 (apiriletik irailera).

Ordainsari hau osorik ordainduko da gaixotasun arruntetan, lan-istripuetan eta lanbide-gaixotasunetan.

Aparteko haborokinak: ekaineko haborokina, urteko lehen seihilekoari dagokiona, eta eguberrietakoa, bigarren seihilekoari dagokiona, zenbateko eta ordainketa arau hauetara lotuko dira:

a) Horietako bakoitzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: egun bakoitzeko oinarrizko soldata, gehi jarduera plusa, gehi plus lineala, gehi merezimendua, gehi antzinatasuna bider 30 egun.

b) Urtean enpresatik alde egin edo enpresan sartzen diren langileek, behin-behinekoek eta bitartekoek aparteko paga horiek kobratuko dituzte ordainketa bakoitzari dagokion seihilekoan benetan lan egindako denboraren proportzioan.

c) 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera kontratatutako eta 2. eta 3. urteetan dauden langileei 500 euro ordainduko zaizkie uztaileko eta abenduko ordainsari bakoitzean. 4. urteko langileei 300 euro ordainduko zaizkie uztaileko eta abenduko ordainsari bakoitzean.

d) Honela jasoko dituzte: ekaineko aparteko paga hurrengo hileko lehenbiziko lanegunean (uztaila), eta eguberrietako aparteko paga abenduaren 22an.

14. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

22:00etatik 06:00etara bitarteko lanaldia duten langileek 3,6 euro jasoko dituzte orduko, gaueko lanaren plus gisa.

Gaueko ordu bakoitzeko kobratu beharreko gutxieneko kopurua 5. mailari dagokiona da.

Zenbateko horiek sortuko dira aipatu gaueko aldian benetan lan egindako ordu bakoitzeko. Dena den, lanbide-gaixotasunaren edo lan-istripuaren ondoriozko bajan dauden pertsonei ere ordainduko zaie, baja hartzean atxikita zeuden talde edo txandakoek kobratzen dutena hain zuzen.

Abuztuan, oporretako gaueko lanaren plus gisa, apirilean, maiatzean eta ekainean egindako gauen zenbatekoaren herena jasoko da.

Plus honen kobrantzatik salbuesten dira berez lana gauez egiteko diren lanpostuak, adibidez: gauzainak, zaintzakoak, etab.

15. artikulua. Tolesteko makinetako bikoizketa plusa.

Ahal dela, tolesteko makina bakoitzeko makinista batekin lan eginen da. Langileek konpromisoa hartu dute tolesteko makinako langile berriei prestakuntza eta arreta emateko haien lehen urtean. Horretarako, langile berriak bi hilabetez liberatuta egonen dira prestakuntza jasotzeko, eta enpresako kontratua izanen dute beren tolesteko makinan lanean bakarrik hasi eta gehienez ere urtebeteko epean.

Oporrak, bajak, lanaldiak, poltsak eta baimenak daudenean, bikoizketak bi makinistarekin eta aldi baterako laneko langile batekin eginen dira, hiru makinatan. Aldi baterako laneko langilea bi astez liberatuta egonen da prestakuntza jasotzeko. Elkarren artean atxikita dauden hiru makinetan lan eginen da (horietako batzuk geldirik egon daitezke) eta hiru langileko taldea egonkorra izanen da denboraldi batez. Halakoetan, bi makinistek plusa osorik kobratuko dute.

Bikoizketa egiten den egun bakoitzeko 12 euroko plusa izanen da (2025eko ordainsari maila), eta lanaldi osoa egiten ez bada, egun horretan egindakoaren araberakoa kobratuko da.

16. artikulua. Ogitartekoaren plusa.

Alderdiek aitortzen dute beharrezkoa dela enpresako makinaria eta instalazio guztiek funtzionamendu osoz jardun dezatela lanaldi osoan, ekipo industrial guztien etekina ahalik hoberena izan dadin.

Langileen Estatutuaren 34.4 artikuluan ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, adostu da zuzeneko esku-langile guztiek beren lanpostuan segi dezatela ogitarteko denboran (15 minutu), eta lanaldian produkzioa eten ez dadila. Kontzeptu horrengatik lanaldi jarraituaren konpentsazio plusa jasoko dute, ukitutako langile bakoitzaren ordu arruntaren prezioari dagokion 15 minutuko baliokoa, gehi %25, baldintza horretan benetan lan egindako egun bakoitzeko. Zenbateko horretan sartzen da urteko oporren zati proportzionala.

Inprimategiko eta azaleztatzeko gidariek ere plus horixe izanen dute.

Diru konpentsazio hau soldaten ordainagiri ofizialean agerraraziko da, lanaldi jarraituagatiko konpentsazioa izeneko kontzeptuan, laburduraz "LJK", eta ez da, inola ere, aparteko ordu gisa kontatuko.

Hitzarmenaren indarraldian, zuzendaritzak ezin izanen du kontzeptu hori aldatu.

17. artikulua. "Non stop" plusa (4. eta 5. txandak).

"Non stop" lan-araubidearen eraginpeko langileek 7.157,89 euroko urteko plusa jasotzen dute horregatik, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko. Zenbateko horri hitzarmen honen gainerako urteetarako itundutako igoerak aplikatuko zaizkio.

"Non stop" horren diru konpentsazioa hilero ordainduko da, eta zenbatekoa urteko balioa zati 12 hileko berdinetan egitearen emaitza izanen da.

Araubide horri atxikitako langileek ez dute "non stop" plusa kobratuko eritasun arrunteko ezintasun iragankorrean daudenean.

18. artikulua. Soldata-igoerak.

Urteko soldata-igoera honako hau izanen da:

  • 2026. urtean: %2,2
  • 2027. urtean: %2,2. Horrez gain, 2026ko ordu teorikoekin alderatuta ordaindu beharreko baimenen orduen ehunekoa* %1 baino txikiagoa bada, %0,3 gehiago igoko da, hau da, igoera %2,5ekoa izanen da.
  • 2028. urtean: %2,5. Horrez gain, 2027ko ordu teorikoekin alderatuta ordaindu beharreko baimenen orduen* ehunekoa %1 baino txikiagoa bada, %0,3 gehiago igoko da, hau da, igoera %2,8koa izanen da.
  • 2029. urtean: %2,5. Horrez gain, 2028ko ordu teorikoekiko ordaindu beharreko baimenen* orduen ehunekoa %1 baino txikiagoa bada, %0,3 gehiago igoko da, hau da, igoera %2,8koa izanen da.

(*) Ordaindu beharreko baimenak: ordaindu beharreko baimen guztiak sartzen dira, ordu sindikalak izan ezik. Amatasuna eta aitatasuna ere ez dira kontuan hartzen.

Bigarren eranskinean ageri dira Gráficas Estella SL enpresan diren mailetako ordainsariak, 2025eko abenduaren 31ko balioekin. Horiek abiapuntutzat hartuko dira 2026ko eta hurrengo urteetako igoerak kalkulatzeko.

Lehen aipatutako soldata-igoerek honako hauek ukituko dituzte: oinarrizko soldata, kategoria ohia, lineala, jarduera, merezimenduak, gauekoa, tolesteko makinen plusa, 5. txandako plusa, talde osatugabearen plusa eta antzinatasuna.

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera kontratatutako langileei, 12. artikuluan ezarritakoaren arabera Hitzarmen Nazionaleko taulak aplikatu behar bazaizkie, ehuneko horiek ere aplikatuko zaizkie, Hitzarmen Nazionalean adosten dena alde batera utzita. 2026rako indarrean dauden Hitzarmen Nazionaleko soldata-taulak Gráficas Estellan 2026rako itundutako igoerak aplikatzearen emaitza baino handiagoak badira, 2026rako Hitzarmen Nazionaleko taulak aplikatuko dira.

19. artikulua. Arau orokorrak

Norbanakoaren orduko soldata egiteko zatiketa hau eginen da:

Langile bakoitzaren urteko ordainsaria, kontzeptu guztiak barne

Urteko benetako lanorduen kopurua

Horrela kalkulatutako banakako orduko soldata oinarritzat hartuko da eskulanaren ordainsariak kalkulatzeko, beste arauekiko oinarrizko alderaketak egiteko (kasu honetan gainerako baldintza itunduak, behar bezala baloratuak, hartuko dira kontuan), bai eta, lizentzia ordainduei buruzko artikuluan jasotakoez kanpo, lan egin ez diren ordu edo egunengatik nominetan deskontuak kalkulatzeko ere.

Soldata kontzeptu guztiak ordainsari gordintzat jotzen dira. Beraz, langile bakoitzari legez nahiz arauz dagozkion zerga kargak eta Gizarte Segurantzakoak kenduko zaizkio.

VIII. KAPITULUA.–LANALDIA, ORDUTEGIA, ATSEDENALDIA

20. artikulua. Lanaldia.

Enpresak urteoro prestatuko ditu behar diren lan egutegiak.

Langileek lan baldintza hauek izanen dituzte:

–Txanda batean, bitan edo hirutan lan egiten duten langileak.

2026. urterako 1.744 orduko benetako lanaldi erreala ezartzen da, 223 lanegunetan banaturik, benetako lan errealeko 8 ordu egunean, eta, gainera, langile bakoitzak 8 orduko bost lanaldi industrial izanen ditu, 3. eranskineko araubidearen arabera erabiliko direnak.

2027., 2028. eta 2029. urteetarako 1736 orduko benetako lanaldi erreala ezartzen da, 223 lanegunetan banaturik, benetako lan errealeko 8 ordu egunean, eta, gainera, langile bakoitzak 8 orduko sei lanaldi industrial izanen ditu, 3. eranskineko araubidearen arabera erabiliko direnak.

Ogitartekoaren atsedenaldia, hitzarmen honen 16. artikuluan adostutakoari jarraikiz, langilearen kontura izanen da.

Fabrika irekita egonen da urteko egun guztietan, honakoetan izan ezik: abenduaren 24a eta 31 eta urtarrilaren 5a (goizeko txandakoak bakarrik arituko dira) eta abenduaren 25a, Lizarrako jaietako ostirala eta urtarrilaren 1a eta 6a (jaiegun oso izanen dira).

  • Langile bakoitzaren lanorduak:
    • 2026. urtean: benetako lan errealeko 1.744 ordu urtean.
    • 2027. urtean: benetako lan errealeko 1.736 ordu urtean.
    • 2028. urtean: benetako lan errealeko 1.736 ordu urtean.
    • 2029. urtean: benetako lan errealeko 1.736 ordu urtean.
  • Langile bakoitzaren lanegunak:
    • 2026. urtean: benetako lan errealeko 218 egun urtean.
    • 2027. urtean: benetako lan errealeko 217 egun urtean.
    • 2028. urtean: benetako lan errealeko 217 egun urtean.
    • 2029. urtean: benetako lan errealeko 217 egun urtean.
  • Eguneko lanaldia: benetako lan errealeko 8 ordu egunean.

–"Non stop" lan-araubideko langileria (4. eta 5. txandak).

2026. urterako, benetako 1.696 orduko lanaldia ezarri da urteko, langile bakoitzaren benetako lan errealeko 8 orduri eta 212 laneguni dagokiena.

2027. 2028. eta 2029. urteetarako, benetako 1.688 orduko lanaldia ezarri da urteko, langile bakoitzaren benetako lan errealeko 8 orduri eta 211 laneguni dagokiena.

Ogitartekoaren atsedenaldia, hitzarmen honen 16. artikuluan adostutakoari jarraikiz, langilearen kontura izanen da.

Fabrika irekita egonen da urteko egun guztietan, honakoetan izan ezik: abenduaren 24a eta 31 eta urtarrilaren 5a (goizeko txandakoak bakarrik arituko dira) eta abenduaren 25a, urtarrilaren 1a eta 6a eta Lizarrako jaietako larunbata (jaiegun oso izanen dira).

Eguneko lanaldia: benetako lan errealeko 8 ordu egunean.

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, 5 txandako lan sistemaren errotazioa 7-3;7-4,7-7 izanen da. Stress-aren kontrako errotazio-sistema bat aplikatuko da. Urteko gainerako lanaldia betetzeko, lanaldi industrialtzat hartuko dira, eta langileak eskatuta baliatuko dira, eta makina edo lanpostu bakoitzeko egunean gutxienez benetako 2 txanda bermatuko dira "Non stop" araubidean.

Lanaldi industrialak 3. eranskinean ageri den erregelamenduaren arabera hartuko dira.

21. artikulua. Lan ordutegia.

Lan ordutegi hauek ezarri dira:

–Lantegiko langileak:

  • Goizeko txanda: 06:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldeko txanda: 14:00etatik 22:00etara.
  • Gaueko txanda: 22:00etatik 6:00etara.

–Bulegoetako langileak:

bulegoetako langileek urte hasieran bi ordutegi hauetatik bat aukera dezakete:

A) Lanaldi jarraitua: sarrera 9:00etan, irteera 17:00etan.

B) Lanaldi zatitua: malgua.

Bere lanpostuan egon beharko du nahitaez 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:00etara eta arratsaldez jai den ostiraletan 9:00etatik 14:00etara.

Lanera 8:00ak eta 9:00ak bitarte sartzen ahal dira. Gainerakoak, 8 orduak bitarte, 17:00etatik aurrera osatu beharko dituzte egunero.

Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean, bulegoetako langileek ordutegi malgua egiten ahalko dute, 07:00etatik 15:00etara, departamentuko zuzendaritzak guardia-plan bat ezarriz. Zerbitzu-helburuak betetzen ez badira, plan hori berrikusi eta atzera botatzen ahalko da.

Bulegoetako langileek ostiral arratsaldeetan eta jaiegun bezperetan jai hartzen ahalko dute, honako irizpide hauen arabera:

  • Ostiral arratsaldean jai duen aste berean konpentsatu beharko du langileak atsedena.
  • Aukera hori izateko, beharrezkoa da departamentuek "guardien" plan antolatu bat izatea, departamentu bakoitzeko zerbitzuek gutxieneko arreta dutela berma dadin.

Gabon Gauaren eta Urtezahar egunaren arteko lanegunetan lanaldia 2 orduz murrizten ahalko da eguneko. Ordu horiek abenduan eta urtarrilean berreskuratuko dira, departamentuko arduradunarekin adostuta.

22. artikulua. "Non stop" lan-araubidea (4. eta 5. txandak).

Hitzarmen honetan esku hartu dutenak ohartzen dira makineriari eta instalazioei etekinik handiena atera beharraz, agindutako lana ahalik lasterren egite aldera, ahal den kosturik txikienean eta, ondorioz, merkatuan enpresak lehiakortasun mailarik handiena lor dezan.

"Non stop" lan-araubidea ezartzeak bide ematen dio enpresari bere produkzio bideen saturazio osoa lortzeko eta horrek aukera ematen du produkzio ahalmena nabarmen hazteko, fabrikazio epeen arloan bezeroei lasterrago erantzuteko, eta merkatuaren eskakizunetara egokitzeko.

Giza baliabideak hobeki banatzeak eta optimizatzeak, beren zerbitzuak makinarik modernoenetan eta produktibitate hoberenetan ematean, bide ematen du enpresaren produkzio kostuak hobetzeko eta kalitate maila jasotzeko.

Produkzioaren edo zerbitzuaren beharrengatik GESA enpresako edozein makina edo instalaziotan lan-araubide hau aplikatu beharra gertatuz gero, enpresak hala ezartzen ahal du hitzarmen honetan aurreikusitako baldintzetan.

Enpresako zuzendaritzak finkatuko du zenbat zeharkako langile behar diren (langileak eta enplegatuak); lanaren antolaketari ahalik eta baldintza hoberenetan egokituko zaizkio, "non stop" lan-araubideak behar duen babesa eta zerbitzua izan ditzan, lana behar bezala betetzeko.

Enpresaren esku dago langileak "non stop" araubideari atxikitzea, eta lan-araubide horretan segituko dute hogeita hamar eguneko epean, gutxienez.

Langileak edo/eta taldeak 3tik 5 txandara eta alderantziz iraganaraztea modu automatikoan eginen da, 3 egun lehenago, gutxienez, abisatu ondoren, GESA enpresan lan zikloan ari badira, eta 5 egun lehenago, atsedenaldian daudenean. Edozein modutan ere, oporretan dauden langileei ez zaie deituko.

Aldaketa horien berri emanen zaio enpresa batzordeari, idatziz.

Langile bati aldaketa egiten bazaio, 3 txandatik 5 txandara edo alderantziz, urte naturalaren barnean, urteko lanaldia egokitu eginen zaio, lan-araubide bakoitzean igaro duen denboraren arabera.

Urte amaierako orduen saldo negatiboa (lan-araubidea 3tik 5 txandara aldatu delako, edo alderantziz) abenduaren 31n iraungiko da.

"Non Stop" izeneko lan-araubideari dagozkion baldintzak 20. artikuluan arautu dira.

23. artikulua. Oporrak.

1, 2 eta 3 txandatan lan egiten dutenek oporrak errotatiboki hartuko dituzte, txanda bakoitzeko langileek 3 aste jarraian, ekainetik abuztura bitartean. Gainerako opor egunak laneko egutegian finkatuko dira, ados jarrita: errespetatuko dira, betiere, fabrika irekita eduki beharreko egunak, hitzarmen honen 20. artikuluan aurreikusten den bezala, bai eta fabrikaren funtzionamendu normala ere.

1, 2 eta 3 txandatan lan egiten dutenen udako hiru asteko zikloko hirugarren opor-txanda Lizarrako jaietako ostiralaren ondorengo astelehenean hasiko da.

5 txandako lan-araubiderako, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, estresaren aurkako errotazio egutegia ezartzen da (7-3; 7-4; 7-7), eta bertan ezartzen dira oporrak hartzeko egunak bost txandetarako.

Oporraldiko lan txanden antolaketa zuzendaritzaren ardura izanen da soilik.

Oporrak izateko eskubidea duten langileei, urtean zehar enpresa uzten badute, afera erregulatzeko, enpresa uzten duten egunera arte lan egindako egun naturalen kopurua hartuko zaie kontuan.

Langile bat hiltzen bada, oporren zati proportzionalari dagokion zenbatekoa haren eskubidedunei ordainduko zaie.

Urteko oporraldiari dagokion ordainsaria ordaintzean ogitartekoaren plusa salbuetsiko da, zeinaren kalkuluan sartua baitago oporren zati proportzionala, 16. artikuluan zehazten den bezala.

24. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Lizentzia ordainduen taula 4. eranskinean heldu da. Taula horretan jasotzen ez diren lizentzia ordainduek Arte Grafikoen Estatuko Hitzarmen Kolektiboa hartuko dute kontuan.

Bertan ezartzen dira kasu bakoitzarentzako prozedura eta behar diren frogagiriak.

Artikulu honetan aipatzen den baimen edo lizentziaren ordainsaria gaueko lanaren plusa eta ogitartekoaren plusa salbuetsita ordainduko da, horiek benetan lan egindako eguneko ordaintzen baitira.

–Bikote egonkorren parekatzea:

Bikote egonkorrak ezkontza zibil zein kanonikoekin parekatuko dira, haien arteko lotura zehaztearen ondorioetarako, baimen ordainduak hartzeko.

Harreman mota hori badela egiaztatzeko, honako frogak aurkeztu beharko dira:

1) Familia liburua aurkeztea, zeinetan agerraraziko den langilearen bikotekidearen nortasuna.

2) Izatezko bikotearen identifikazioa, Udal Erregistroko edo beste erregistro ofizialetako agiri bidezkoa, edo Giza Baliabideen Departamentuari idatziz jakinaraztea izatezko bikotea badela, bikotekideak nor diren adieraziz. Idazki hori langilearen espediente pertsonalean gordeko da.

25. artikulua. Batzarrak.

Langileek ordu bana izanen dute urtean batzarrak egiteko, baina, betiere, 48 ordu lehenago enpresako zuzendaritzari adierazita zein egunetan eta zein ordutan eginen diren.

Hitzarmenaren urtean, eta negoziazioak irauten duen bitartean, ordu bat gehiago egonen da.

Aurreko paragrafoan aipatutakoa baino denbora gehiago beharko balitz, batzarrak lanordutik kanpo eginen lirateke, produkzioaren martxa normala oztopatu gabe, eta Langileen Estatutuaren 77.tik 81.era arteko artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz.

IX. KAPITULUA.–HOBEKUNTZA SOZIALAK

26. artikulua. Eritasun arrunta, lan-istripua, lanetik kanpoko istripua, lanbide-gaixotasunak.

Gizarte Segurantzak ordaintzen duenaz gaineko osagarri ekonomikoak kobratzeko, hitzarmenaren 5. eranskinean aurreikusitakoari jarraituko zaio.

27. artikulua. Eskolarako laguntza.

Enpresako langileei beren seme-alaben eskolako gastuetan laguntze aldera, lau urtetik hamaseira bitartean, biak barne, eskola laguntza hau ezarri da.

296,78 euro urtean ikasten ari den seme edo alaba bakoitzeko (2025eko ordainsarien maila), urte bakoitzeko irailean ordainduko dena. 18. artikuluaren arabera eguneratuko da zenbateko hori.

28. artikulua. Urritasunen bat duten ondorengoentzako laguntza.

Kontzeptu honegatik Gizarte Segurantzaren laguntza jasotzeko eskubidea duten ondorengoak izanez gero, eskola laguntzaren zenbatekoa bikoiztuko da eta hil arte ordainduko, gurasoak enpresan alta hartuta dirauen bitartean, betiere.

29. artikulua. Bizi aseguru kolektiboa.

Enpresak, berak finantzatuta, plantillako langile guztiak aseguratu ditu heriotza eta erabateko baliaezintasun arriskuari erantzuten dion poliza kolektibo batean.

2025. urtean poliza honek honako kapitalak segurtatzen ditu:

–Ezkongabeak: 6.054,25 euro.

–Ezkonduak: 12.108,5 euro.

–18 urte baino gutxiagoko ondorengo bakoitzeko: 1.513,60 euro.

Kapital horiek 18. artikuluaren arabera eguneratuko dira 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan.

30. artikulua. Alarguntza eta zurztasuna.

Berariaz indargabeturik gelditzen da alargun eta umezurtz izateagatiko osagarriari buruzko akordioa, 1976ko otsailaren 17an itundua. Nolanahi ere, gaur egungo kasuei eutsiko zaie, adostutako moduan, hildako langileak 65 urteak beteko zituzkeen arte.

31. artikulua. Ekonomatua.

Kontzeptu honengatik 300 euro jasoko ditu plantillako langile bakoitzak urte bakoitzeko abenduaren 1ean, eta zenbateko horri eutsiko zaio hitzarmen honen indarraldian.

Funts hori erabiltzeko era enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren artean adostuko da.

Zenbateko hori ez da metatzen ahal eta urte orotako abenduaren 31 baino lehen erabili beharko da, bestela ezabatuko litzateke eta hurrengo ekitaldikoa bakarrik egonen litzateke erabilgarri.

32. artikulua. Borondatezko eszedentziak.

Borondatezko eszedentzian dauden Gráficas Estella SL enpresako langileek eskubidea izanen dute besterik gabe lanera itzultzeko, baldin eta eszedentzia honako baldintza guztiak beterik eskatu eta eman bada:

1. Eskatzaileak bost urtetik gorako antzinatasuna izatea enpresan.

2. Borondatezko eszedentzia gutxienez hiru urterako eta gehienez bost urterako eskatu izana. Kasu hauetan lanera itzultze guztiak eskatutako eszedentzia epeekin bat etorriko dira.

3. Edonola ere, plantillako %2 (ehuneko bi) baino gehiago ez da egoten ahal borondatezko eszedentzian.

4. Eszedentzian dagoen langileak ezin izanen du borondatezko beste eszedentziarik eskatu, lanera itzuli den egunetik beste hamar urte iragan arte.

5. Eszedentzia eta lanera itzultzea aurrez eskatu beharko da, hura hartzeko edo itzultzeko aurreikusitako eguna baino hilabete bat lehenago, gutxienez.

Baldintza hauek guztiak biltzen ez dituzten borondatezko eszedentzia guztiak tramitatuko dira Langileen Estatutuak 46. artikuluaren 2. zenbakian zehaztu arau orokorraren arabera, eta borondatezko eszedentzian diren langileek lehentasunezko eskubidea baino ez dute izanen lanera itzultzeko, enpresan leudekeen edo sor litezkeen haien kategoria bereko edo antzeko lanpostu hutsetan.

33. artikulua. Garraioa.

Urruntasun plusa eta garraioa 0,15 euro kilometroko ordainduko da 2026an. Hitzarmen kolektibo honen indarraldian, zenbateko hau izozturik geldituko da.

X. KAPITULUA.–FALTAK ETA ZEHAPENAK

34. artikulua. Faltak eta zehapenak.

Arte Grafikoen azken Hitzarmen Nazionalean xedatutakoari jarraituko zaio.

Aldi baterako ezintasuneko, lanbide-gaixotasuneko edo lan-istripuaren ondoriozko bajatik ateratzeari kalte egiten dioten jarduerak egitea falta oso astuntzat hartuko da.

XI. KAPITULUA.–BARNE FUNTZIONAMENDUKO ARAUAK

35 artikulua.

35.1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku espezialistengana eta anbulatorioetara bisita egiteko arauak.

Familia-medikuak aginduta, Gráficas Estella SL enpresako langile batek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langile espezialista batengana, anbulatoriora, joateko premia duenean, kontsultarako behar duen ezinbesteko denbora izanen du, Arte Grafikoen Hitzarmen Nazionalean ezarrita dagoen arabera.

Behar-beharrezko denbora horretan kontatuko dira:

–Anbulatorioan kontsulta izateko denbora.

Kontsulta medikorako hitzorduan ezarritakoa hartuko da sarrera ordutzat. Langileak frogagiria aurkeztu beharko du, hitzorduaren orduarekin, anbulatorioak ematen baldin badu. Irteera-ordua osasun-langileak nahitaez egin beharreko egiaztagirian jasotakoa izanen da. Kontsultatik ateratzeko ordua 13:00-15:00 artekoa denean, bazkaltzeko ordu bat izanen du langileak.

–Joan-etorrietarako denbora.

A) Lizarraldeko anbulatorioa.

Hogeita hamar minutu bitarte ibilbidea egiteko. Ordubete, joan-etorria lanorduetan baldin bada osorik.

B) Iruñeko anbulatorioa.

Iruñean espezialisten osasun zentroetako kontsultetara joateko, arau hauek hartuko dira kontuan:

–Anbulatorioan sartzeko ordutzat hartuko da medikuaren kontsultarako hitzorduaren frogagirian ezarritakoa.

–Irteerako ordua izanen da artatu duen osasun langileak luzatutako frogagirian jartzen duena.

Medikura joateko ordu bat emanen zaie langileei eta beste horrenbeste itzultzeko, nork bere ibilgailua erabiliz gero.

Autobusean joan behar dutenen kasuan, kontuan hartuko da zein diren autobus ordu egokienak (ordu berekoak edo hurbilenak) mediku kontsultategian sartzeko edo handik ateratzeko orduarekiko, eta beharrezkoa bada ordu erdi bat gehiago emanen zaie fabrikatik autobus geltokira joateko eta handik fabrikara itzultzeko.

Langileak osasun langileak emandako frogagiriari autobuseko txartelak erantsiko dizkio, kontsulta egunekoak, garraio mota hori erabili badu, betiere.

Autobus txartelik aurkezten ez dutenek joan-etorriak beren ibilgailuan egin dituztela ulertuko da.

Arestian aipatutako puntuak behar adina ez justifikatzeak berekin dakar gehiegizko denbora deskontatzea, edo oso-osoan, frogagiririk aurkezten ez bada.

35.2. Lizentziak eta baimen ordainduak.

Beheko laukian ageri diren lizentzietako edozein hartzeko, arau orokor gisa, idatziz eskatu beharko da gutxienez 24 ordu lehenago. Horretarako inprimaki hau erabiliko da: "absentzien eta aparteko orduen agiria" izenekoa, hona ekarri duguna. Langileak, aldez aurretik, inprimaki hori bete eta bere hierarkiako nagusiari eman beharko dio.

GESA ABSENTZIEN ETA APARTEKO ORDUEN AGIRIA

Egun honetatik

Egun honetara

Izen-deiturak ......................................................................................................... Zk. ..........................

Atala: .................................................................................................................................................

Arrazoia:

Iraupena:

Iruzkinak: ...................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

O. E. Langilea

O. E. Arduraduna

Lizentzia hartzeko arrazoiak aldez aurretik ezagutzea ezinezkoa izan bada, absentziaren berri emanen zaio Langileria departamentuari edo langilearen nagusiari, ahal den lasterren, lehenbiziko lan txandan.

Lizentzia guztiak behar bezainbeste justifikatuko dira.

Ordaindu gabeko lizentziak eta baimenak hartzeko ere ordaindutakoentzako prozedura bera segitu beharko da. Beraz, kasuan kasuko kargudunak emanen du baimena, baina ez da ondorengo justifikaziorik beharko.

Enpresak industria-lanaldiak eta goranzko eta beheranzko malgutasuna (10. artikuluan jasoa) berresteko, plantilla osoak giza baliabideen departamentuari jakinaraziko dion helbide elektroniko pertsonala erabiliko da.

–Ordaindutako lizentzien taula (ikus 4. eranskina).

Aurreko hitzarmenetan aitortutako baimen ordainduei honakoak gehituko zaizkie:

  • Ezkontideak edo odol bidezko 1. mailako ondorengo batek, langilearekin bizi denak, bista hobetzeko laser operazioa egiten badu, egun natural bat. Bista hobetzeko bi operazio, tartean gutxienez 7 egun natural direla, egin behar izanez gero, operazio bakoitzeko egun bana emanen da. Bi operazioen arteko epea motzagoa bada, langileak eskubidea izanen du, aukeran, egun oso bat hartzeko edo lau orduko baimena operazio bakoitzeko.
  • Aurreko paragrafoan aipatu eskubide bera baimena hartzeko litotriziak egin behar direnean.
  • Langileak odol bidezko lehen mailako familiako bat eraman behar badu larrialdietara, behar duen denbora izanen du ospitalean egoteko, larrialdietatik atera arte. Azkenik familiakoa ospitaleratua gelditzen bada, ez da bidezkoa izanen baimen hau erabiltzea, baizik hitzarmenaren arabera dagokiona (heriotza, eritasun larria, ebakuntza kirurgikoa, umea izatea).

35.3. Enpresa batzordearen bilerak eta irteerak.

Langileen Estatutuak 37. artikuluaren 3. puntuko e) apartatuan honakoa zehazten du:

Honako egoera hauetan, langileak baimena izanen du denbora batez lanera ez agertzeko, galdu gabe ordaindua izateko eskubidea, baldin aldez aurretik abisatu eta justifikatzen badu:

a) Eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza lanetan aritzeko, lege edo hitzarmen bidez ezarritakoa.

Aurreko lege araudia garatuz, zera erabaki da:

1. Baimen ordaindutzat hartzeko beharrezkoa izanen da idatziz eskatzea, behar den inprimakia erabiliz (absentzien eta aparteko orduen agiria), gutxienez 24 ordu lehenago, salbuespenezko ustekabeetan izan ezik, eta langileak bere iritziz zenbat denbora hartuko duen adierazi beharko du, lana antolatu ahal izateko.

2. Aurretiazko abisua dagokion nagusi hierarkikoari egin ondoren, ordainsaria kobratu ahal izateko, nahitaez aurkeztu beharko da baimeneko ordu guztiak eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza lanetan erabili direla egiaztatzen duen agiria.

Frogagiririk aurkeztu ezean, laneko absentzia justifikatu gabetzat joko litzateke eta, ondorioz, kontratua ez betetzea suposatuko luke, aipatu legearen 54. artikuluaren a) atalean xedatutakoaren arabera.

Enpresa batzordearen bilerak edo hark zuzendaritzarekin egin beharrekoak idatziz jakinaraziko dizkio batzordearen idazkariak langileriaren departamentuari 72 ordu lehenago, ustekabeko salbuespenetan izan ezik, horrela denbora aski izateko laneko absentzia horiek antolatzeko.

Arte Grafikoen Hitzarmen Nazionalaren arabera, enpresa batzordekide bakoitzak, gehienez, 35 ordu hartzen ahalko ditu hilean. Ordu kreditu hori aplikatzekoa den lege araudian une oro xedatzen denari egokituko zaio.

Ordu kreditua pertsonala da enpresa batzordekide bakoitzarentzat, baina sindikatu bereko kide batek edo batzuek besteen orduak biltzen ahal dituzte.

35.4. Fitxatzeko arauak eta puntualtasuna.

Gráficas Estella SL enpresako langileei plastikozko txartel bana edo hatz-marka eman zaie, horretarako jarritako erlojuetan erabiltzeko, arau hauei jarraituz:

–Langileriaren intzidentziak.

Markaje hauek zergatik egin behar diren:

  • Kod. Izena.
  • Ondoeza / medikua.
  • Berreskuratu beharreko orduak.
  • Batzordeko orduak.
  • Jantokia.
  • Lantokiko gaia.

–Prozedura:

Dagokion intzidentzian behin sakatu eta txartela hurbildu irakurgailura. Markajearen bukaera.

–Oharrak:

Oroitarazten da kasu guztietan idatzizko agiria bete behar dela. Arau hau txanda aldaketetan ere bete behar da.

Bestalde, Langileen Estatutuaren 34.3 artikuluak honela dio hitzez hitz:

"Lan denbora kontatzeko, langileak, hala eguneroko lanaldiaren hasieran nola bukaeran, lanpostuan egon behar du".

Beraz, txanda aldaketak direla-eta produkzio prozesua ez da behin ere etengo; horrek esan nahi du makinak ez direla geldituko txanda aldaketetan.

35.5. Laneko absentziak lanaldian.

Lanetik ateratzeko, edozein direla ere arrazoiak, aurretik dagokion taldeko zuzeneko arduradunak eman beharko du baimena.

Kafe eta edarien makinak zentzuz erabili beharko dira eta ez dira lagunarteko gune edo biltoki bihurtuko. Horrela, bada, edaria edo kafea erretiratzeko denbora besterik ez da egon behar eta nor bere lanpostura joanen da, han hartzeko.

Atal bakoitzak (inprimaketa, azaleztatzea, bulegoak), dagozkion makinak izanen ditu.

Aurreko arauak betetzen ez dituztenei kargu hartuko diete nagusiek eta berriro gauza bera egiten badute idatziz jakinarazi beharko diote Langileriaren Departamentuari, zeinek egoki iruditzen zaizkion neurriak hartuko baititu.

Ontzi hutsak propio jarritako zaborrontzietan utzi beharko dira.

35.6. Enpresatik ondasunak ateratzeko arauak.

Hertsiki debekatua dago edozein ondasun hartzea, enpresarena edo haren lokaletan dagoena, industria zuzendaritzak edo giza baliabideen departamentuak idatziz baimendu ezean. Arau honen barnean sartzen dira enpresaren funts guztiak, salbuespenik gabe, hondatuak eta erabiltzen ez direnak badira ere, hala nola txatarra, liburu hondarrak, foiletoak, egurra, bobina bukaerak, plantxa zaharrak, erremintak, tinta ontzi hutsak, biltzeko papera, etab.

Langile bat harrapatzen badute enpresaren funtsak edo bertan daudenak daramatzala aipatu baimen idatzizkorik izan gabe, dagokion zehapena jarriko zaio.

Enpresan biltegiratutako ondasunak, enpresarenak ez direnak, adibidez liburuak, aldizkariak, foiletoak, etab. ebastea hutsegite hagitzez larriagoa da; izan ere, ebaste ekintzari beste arazo larri batzuk gaineratzen zaizkio, arrazoi horregatik bezeroek GESA enpresarekiko harreman komertziala irmoki eta behin betikoz eten baitezakete.

Kontrola ezarri ahal izateko arau hauek jarri dira:

–Atezaintzako zerbitzuek edo Giza Baliabideetako langileek berrikusten ahalko dituzte lanaren irteerara eramaten dituzten paketeak. Zer daramaten ikusteko, kasu horietan enpresa batzordekide bat egonen da bertan, edo bestela bi lekuko, edozein direla ere.

–Galarazita dago produkzioko lantokietan honelakoak sartzea: poltsak, zorroak, maletatxoak, etab. Lantegian elementuak sartu behar dituztenek motxila gardenak erabili beharko dituzte.

–Aparkatu, markatutako lekuetan bakarrik aparkatuko da, eta espresuki galarazten da fabrikako atzeko aldean aparkatzea, eta, orobat, zama-lanetako nasetan.

–Langileek fabrika barnean egon behar dute lanaldi osoan.

XII. KAPITULUA.–LANEKO OSASUNA ETA SEGURTASUNA

36. artikulua. Laneko osasuna eta segurtasuna.

Hitzarmen kolektibo hau sinatu duten alderdiak bat heldu dira laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurriak eta ekintzak aurrera eramateko beharra aitortzeko.

Aplikatzekoak dira, zein bere eremuan eta duten behartze indarrarekin, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea, hura garatzen duen Erregelamendua eta indarra duten gainerako arauak.

Enpresako zuzendaritzari dagokio langileen segurtasuna eta osasuna bermatzearen erantzukizuna bere gain hartzea, enpresa osoa arriskuen prebentzioan konprometitzea eta, langileen zein haien ordezkarien parte hartzearekin, prebentzioko politika bat prestatzea eta hura aplikatzea.

Gráficas Estella enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek hitz eman dute segurtasun eta osasun arloko prebentzio ekintzak bultzatzeko. Bi alderdien iritziz, lan baldintzak hobetzea enpresan inplikatutako alde guztien helburu komuna da.

Horren kariaz, Segurtasun eta Osasun Batzordean, arlo horretako organo paritarioa baita, urtero aurkeztuko da prebentzio jardueraren plangintza, zeinek, indarra duten legeak bilduz, GESA enpresako une oroko egoera hobetzea izanen baitu helburu.

Zuzendaritzak ez ezik, Segurtasun eta Osasun Batzordeak berak eta langileen ordezkariek bultzatuko dituzte laneko istripuak murrizteko behar diren jarduera guztiak.

Lan txanda oso bati ez zaizkio ezarriko gaueko ordutegiko bi aste jarraian, baina, antolakuntza arrazoiak direla-eta, salbuespen indibidualak egin daitezke, taldeak bikoiztuz zubi eta oporretan, bai eta gainerako langileen absentismoak behartuta ere.

Enpresak konpromisoa hartu du odol eta gernu analitikak urtero bere kargura egiteko.

XIII. KAPITULUA.–AZKEN XEDAPENA

37. artikulua. Xedapen indargabetzailea.

Alderdiek erabaki dute ezen, datako egunera arte indarrean egon daitezkeen itun, hitzarmen eta akordio kolektibo eta pribatu guztiak, hitzarmen honetan espresuki sartu ez direnak, indarrik eta eraginik gabe geldituko direla hitzarmen honek indarra hartzen duen unetik aitzina.

38. artikulua. Arau osagarriak.

Hitzarmen honen arauek GESA enpresaren eta enpresako langileen arteko lan harremanak arautuko dituzte eta hitzarmenean arautzen ez diren kapitulu eta gai guztietan Arte Grafikoen Hitzarmen Nazionala aplikatuko da eta halakorik ezean indarra duen Lan Legeria Orokorra.

Indarreko legeriaren arabera kontratatuko dira Aldi Baterako Lan Enpresak.

1. ERANSKINA.–MAKINA BAKOITZEKO PRODUKTIBITATE ESTANDAR NAGUSIAK

MAKINA

ALE
KOPURUA

Unit./orduko

MOLDAKETA

(minututan)

I+P*

Ehunekoa

LAN ADIERAZGARRIENA

AZALPENA

Kod.

CTP plantxak pasatzea

13

-

0

VIIb CTP plantxak pasatzea

72

KBA lasterra (8 kolore)

7500

20

5

8 koloretako inprimaketa

211

8 k. moldaketa, formatu bera

105

KBA lasterreko inprimaketa (120x160)

9000

25

5

KBA lasterreko inprimaketa

209

Formatu bereko moldaketa

110

Komori 70 x 100 5 c+ L eta 8C

9000

20

5

8 koloretako inprimaketa V

210

8 koloretako moldaketa V

110

Schneider Wholenberg 185 I-II gillotina

9500

9

0,3

Gillotinaren barne inprimaketa

215

Gillotinaren moldaketa

115

Gillotina perfektua

9500

9

0,3

Gillotinaren barne inprimaketa

215

Gillotinaren moldaketa

115

Prod. bikoitzeko tolesteko makina Stahl II-III-MBO IV-V-VI

3500

25 (2)

0,2

140 Stahll baino gehiago tolestea

226

Tolesteko makinaren moldaketa

122

Heidelberg 80-81 tolesteko makina

12000

10

0,2

80 arte tolestea

229

Eskaera bereko moldaketa

122

Prod. bakuneko MCC 2 tolesteko makina

9500

18

0,2

Babesorriak tolestea

290

MCC 2 tolesteko makinaren moldaketa

120

Prod. bakuneko Stahl 94 tolesteko makina

Heidelberg

6000

40

0,2

80 cm arte tolestea Stahll 94

227

Stahll 94 tolesteko makinaren moldaketa

121

Uniplex

7000

35

10

Uniplex jostea

520

Uniplex moldaketa

174

Multiplex II (josteko 3 makina)

19440

80

0,3

Altxatu eta jostea 9 estazio gehienez ere

528

Multiplex IIaren moldaketa

175

Multiplex III (josteko 3 makina)

19440

80

0,3

Altxatu eta jostea 9 estazio gehienez ere

528

Multiplex IIIaren moldaketa

175

Proinen

2000

66 (4)

2

Azaleztatzea kartoia/azalgainekoa/zelofana

654

Ratiobinder+proinen+zelofana moldaketa

192

BF 530

3000

45

2

Azaleztatzea Kartoia / zelofana

651

Km aurrelerroaren moldaketa

192

KM 600

4500

40

HD inprimaketa + Km Metilibro

615

HD moldaketa + Km Metilibro

183

Horauf I (Universal)

2600

20 (5)

4

Horauf inprimaketa azal arrunta

400

Horauf moldaketa (bizkar bera)

160

Horauf Speed

4000

60

4

Horauf inprimaketa azal arrunta

402

Horauf moldaketa (bizkar desberdina)

164

Kolbus DA270

2800

30

10

Kolbus DA Normal inprimaketa

405

Kolbus DA inprimaketa (bizkar bera)

151

Estanpatzeko makinak

1800

66

0,1

Estanpatzea 2 kolpetan

411

2 kolpeko estanpatzeko makinaren moldaketa

166

Saroglia

1800

50

0,1

Estanpatzea 2 kolpetan

391

2 kolpeko estanpatzeko makinaren moldaketa

156

Ootsveen

3000

20

3

Ootsveen inprimaketa

404

(*) I+P-an ez dira sartu matxura elektrikoak, mekanikoak, mantentze-lan programatua eta freskoan erretiratzea.

(1) 30 minutu, kolore bakarra denean.

(2) 75 minutu, beste eskari batekoa denean.

(3) Berezitasun berdineko aldaketari dagokio. Berezitasun desberdinak direnean, moldaketa 60 minutukoa da.

(4) Gainazala badarama, moldaketa 75 minutukoa da.

(5) Bizkar beraren aldaketei dagokie. Bizkar desberdineko aldaketak egiteko, bizkar biribila lau bihurtu eta laua biribil bihurtzeko, moldaketa 40 minutukoa da.

2. ERANSKINA.–LANBIDE ETA SOLDATA MAILAK

–Plantxak pasatzea.

  • Zuzentzailea: 11
  • 2. mailako ofiziala: 15

–Inprimatzea.

  • 1. mailako ofiziala. Taldeburua: 7
  • 1. mailako ofiziala: 8
  • 2. mailako ofiziala: 11
  • 3. mailako ofiziala: 14

–Azaleztatzea.

  • Wholenberg 185 gillotina.
    • 1. mailako ofiziala: 13
  • Schneider 155 gillotina.
    • 1. mailako ofiziala: 13
  • Produkzio bikoitzeko tolesteko makina handiak.
    • 1. mailako ofiziala: 13
    • 3. mailako ofiziala: 18
  • Produkzio bakuneko tolesteko makina txikiak.
    • 2. mailako ofiziala: 15
  • Heidelberg tolesteko makina txikiak.
    • 2. mailako ofiziala: 15
  • Multiplex II eta III.
    • 1. mailako ofiziala. Taldeburua: 11
    • 1. mailako ofiziala: 13
    • 2. mailako ofiziala: 15
  • Uniplex.
    • 1. mailako ofiziala: 13
  • KM.
    • 1. mailako ofiziala. Taldeburua. 11
    • 1. mailako ofiziala: 13
    • 3. mailako ofiziala: 18
  • Proinen linea-BF 530.
    • 1. mailako ofiziala. Taldeburua: 11 (makinista)
    • 1. mailako ofiziala: 13 (linea-aurreko eta irteera automatizatua)
    • 2. mailako ofiziala: 15
    • 3. mailako ofiziala: 18
  • Oostween azalak osorik.
    • 2. mailako ofiziala: 15
  • Horauf eta Kolbus DA azalak.
    • 1. mailako ofiziala. Taldeburua: 11
    • 1. mailako ofiziala: 13
    • 3. mailako ofiziala: 18
  • Estanpatzeko makina.
    • 1. mailako ofiziala. Taldeburua: 11
    • Saroglia.
    • 1. mailako ofiziala: 13

–Operazio hauek egiten diren makina guztietan.

  • Paper-orrien, liburuen, azalen eta abarren elikagailuak eta elikagailuak eta hustutzaileak: 19 (kat.1,28).

–Biltegia.

  • Biltegiko burua: 10
  • Biltegizaina: 13
  • Biltegizain laguntzailea: 16
  • 3. mailako ofiziala: 18

–Mantentze-lanak.

  • 1. mailako ofiziala O.A.: 10
  • 2. mailako ofiziala O.A.: 13

–Bulego teknikoa.

  • Antolaketako teknikaria, 1. mailakoa: 5
  • Antolaketako teknikaria, 2. mailakoa: 10
  • 2. mailako ofiziala: 15

–Enplegatuak.

  • Ataleko burua: 5
  • Merkataritzako teknikaria: 6
  • 1. mailako administrari-ofiziala: 6
  • 2. mailako administrari-ofiziala: 11
  • Administrari laguntzailea: 16

GESAko 2025eko LANSARIEN TAULAK

Kategoria

Desk. Kategoria

Maila

Desk. Maila

OINARRIA

JARDUERA

LINEALA

Kategoria ohia

DENERA

Aparteko pagak (2)

Mozkinen paga (2)

Urteko
guztizko gordina

Gaueko lanaren plusa (orduko)

105

19

Hilabetea

572,19

341,65

254,10

0,00

1167,94

1167,94

438,64

Urtea

6866,27

4099,76

3049,23

0,00

14015,26

2335,88

877,28

17228,42

1,527

116

19

Kategoria ohia

Hilabetea

572,19

341,65

254,10

49,96

1217,90

1217,90

462,62

Urtea

6866,27

4099,76

3049,23

599,48

14614,74

2435,79

925,24

17975,77

1,527

128

19

Kategoria ohia

Hilabetea

572,19

341,65

254,10

115,35

1283,29

1283,29

494,01

Urtea

6866,27

4099,76

3049,23

1384,19

15399,45

2566,58

988,02

18954,04

1,527

134

18

Hilabetea

730,22

332,99

254,10

0,00

1317,32

1317,32

510,34

Urtea

8762,67

3995,92

3049,23

0,00

15807,83

2634,64

1020,69

19463,15

1,527

147

16

Hilabetea

738,57

369,92

254,10

0,00

1362,59

1362,59

532,07

Urtea

8862,82

4438,99

3049,23

0,00

16351,04

2725,17

1064,14

20140,36

1,527

155

15

Hilabetea

774,17

387,56

254,10

0,00

1415,83

1415,83

557,63

Urtea

9290,04

4650,73

3049,23

0,00

16990,00

2831,67

1115,26

20936,93

1,527

163

14

Hilabetea

809,85

405,19

254,10

0,00

1469,14

1469,14

583,22

Urtea

9718,18

4862,30

3049,23

0,00

17629,72

2938,29

1166,44

21734,44

1,527

170

13

Hilabetea

841,03

420,62

254,10

0,00

1515,76

1515,76

605,59

Urtea

10092,34

5047,50

3049,23

0,00

18189,07

3031,51

1211,19

22431,77

1,527

180

Mantentze-lanetako langilea

130

Kategoria ohia

Hilabetea

841,03

420,62

254,10

37,13

1552,89

1552,89

623,42

Urtea

10092,34

5047,50

3049,23

445,59

18634,66

3105,78

1246,83

22987,27

1,527

180

Bulego teknikoa

12

Hilabetea

885,59

442,67

254,10

0,00

1582,36

1582,36

637,56

Urtea

10627,06

5312,05

3049,23

0,00

18988,34

3164,72

1275,13

23428,19

1,527

181

11

Hilabetea

890,51

471,32

254,10

0,00

1615,93

1615,93

653,68

Urtea

10686,06

5655,88

3049,23

0,00

19391,18

3231,86

1307,36

23930,40

1,527

190

Inprimaketa/Merk.

110

Kategoria ohia

Hilabetea

890,51

471,32

254,10

33,00

1648,94

1648,94

669,52

Urtea

10686,06

5655,88

3049,23

396,05

19787,23

3297,87

1339,04

24424,14

1,527

190

Bulego teknikoa

1000

Hilabetea

930,11

494,20

254,10

0,00

1678,41

1678,41

683,67

Urtea

11161,31

5930,34

3049,23

0,00

20140,89

3356,81

1367,33

24865,04

1,527

200

10

Kategoria ohia

Hilabetea

930,11

494,20

254,10

37,10

1715,51

1715,51

701,47

Urtea

11161,31

5930,34

3049,23

445,21

20586,10

3431,02

1402,95

25420,07

1,527

210

Mantentze-lanetako langilea

100

Kategoria ohia

Hilabetea

930,11

494,20

254,10

74,20

1752,61

1752,61

719,28

0,00

Urtea

11161,31

5930,34

3049,23

890,44

21031,33

3505,22

1438,57

25975,12

1,527

9

Hilabetea

977,09

501,10

254,10

0,00

1748,79

1748,79

717,45

Urtea

11725,08

6013,20

3049,23

0,00

20985,54

3497,59

1434,90

25918,03

1,527

220

8

Hilabetea

1063,67

530,88

254,10

0,00

1848,65

1848,65

765,38

Urtea

12764,09

6370,52

3049,23

0,00

22183,84

3697,31

1530,77

27411,92

1,527

238

7

Hilabetea

1143,19

547,10

254,10

0,00

1944,39

1944,39

811,34

Urtea

13718,25

6565,18

3049,23

0,00

23332,66

3888,78

1622,67

28844,11

1,527

240

Bulegoak

6

Hilabetea

1152,79

574,97

254,10

0,00

1981,87

1981,87

829,33

Urtea

13833,52

6899,63

3049,23

0,00

23782,38

3963,73

1658,65

29404,76

1,527

240

Mant. lantegia

5

Hilabetea

1152,79

633,91

254,10

0,00

2040,81

2040,81

857,62

Urtea

13833,52

7606,96

3049,23

0,00

24489,72

4081,62

1715,24

30286,57

1,527

260

4

Hilabetea

1241,87

678,01

254,10

0,00

2173,99

2173,99

921,54

Urtea

14902,49

8136,11

3049,23

0,00

26087,83

4347,97

1843,09

32278,89

1,527

300

3

Hilabetea

1420,04

707,26

254,10

0,00

2381,40

2381,40

1021,10

Urtea

17040,44

8487,14

3049,23

0,00

28576,80

4762,80

2042,21

35381,81

1,527

390

1

Hilabetea

1820,88

905,70

254,10

0,00

2980,68

2980,68

1308,76

Urtea

21850,58

10868,39

3049,23

0,00

35768,20

5961,37

2617,52

44347,09

1,527

GESAko 2025eko LANSARIEN TAULAK

ANTZINATASUNA

Kategoria

Desk.
Kategoria

Maila

Desk.
Maila

1.
hirurtekoa

2.
hirurtekoa

3.
bosturtekoa

4.
bosturtekoa

5.
bosturtekoa

6.
bosturtekoa

7.
bosturtekoa

8.
bosturtekoa

9.
bosturtekoa

105

19

Hilabetea

32,61

65,23

97,84

130,46

163,07

195,69

228,30

260,92

293,53

Urtea

391,38

782,75

1174,13

1565,51

1956,89

2348,26

2739,64

3131,02

3522,40

116

19

Kategoria ohia

Hilabetea

36,03

72,06

108,09

144,13

180,16

216,19

252,22

288,25

324,28

Urtea

432,38

864,76

1297,14

1729,52

2161,89

2594,27

3026,65

3459,03

3891,41

128

19

Kategoria ohia

Hilabetea

31,06

62,12

93,19

124,25

155,31

186,37

217,43

248,50

279,56

Urtea

372,74

745,49

1118,23

1490,97

1863,72

2236,46

2609,21

2981,95

3354,69

134

18

Hilabetea

41,62

83,25

124,87

166,49

208,11

249,74

291,36

332,98

374,60

Urtea

499,47

998,94

1498,42

1997,89

2497,36

2996,83

3496,31

3995,78

4495,25

147

16

Hilabetea

42,10

84,20

126,30

168,39

210,49

252,59

294,69

336,79

378,89

Urtea

505,18

1010,36

1515,54

2020,72

2525,90

3031,08

3536,27

4041,45

4546,63

155

15

Hilabetea

44,13

88,26

132,38

176,51

220,64

264,77

308,89

353,02

397,15

Urtea

529,53

1059,06

1588,60

2118,13

2647,66

3177,19

3706,73

4236,26

4765,79

163

14

Hilabetea

46,16

92,32

138,48

184,65

230,81

276,97

323,13

369,29

415,45

Urtea

553,94

1107,87

1661,81

2215,74

2769,68

3323,62

3877,55

4431,49

4985,43

170

13

Hilabetea

47,94

95,88

143,82

191,75

239,69

287,63

335,57

383,51

431,45

Urtea

575,26

1150,53

1725,79

2301,05

2876,32

3451,58

4026,84

4602,11

5177,37

180

Mantentze-lanetako langilea

130

Kategoria ohia

Hilabetea

50,48

100,96

151,44

201,91

252,39

302,87

353,35

403,83

454,31

Urtea

605,74

1211,48

1817,23

2422,97

3028,71

3634,45

4240,20

4845,94

5451,68

180

Bulego teknikoa

12

Hilabetea

50,48

100,96

151,44

201,91

252,39

302,87

353,35

392,07

454,31

Urtea

605,74

1211,48

1817,23

2422,97

3028,71

3634,45

4240,20

4704,79

5451,68

181

11

Hilabetea

50,76

101,52

152,28

203,04

253,79

304,55

355,31

406,07

456,83

Urtea

609,11

1218,21

1827,32

2436,42

3045,53

3654,63

4263,74

4872,85

5481,95

190

Inprimaketa/Merk.

110

Kategoria ohia

Hilabetea

53,02

106,03

159,05

212,06

265,08

318,10

371,11

424,13

477,15

Urtea

636,19

1272,39

1908,58

2544,78

3180,97

3817,17

4453,36

5089,56

5725,75

190

Bulego teknikoa

1000

Hilabetea

53,02

104,47

156,70

208,93

261,16

313,40

365,63

417,86

470,09

Urtea

636,19

1253,59

1880,38

2507,17

3133,96

3760,76

4387,55

5014,34

5641,14

200

10

Kategoria ohia

Hilabetea

55,55

111,11

166,66

222,22

277,77

333,32

388,88

444,43

499,99

Urtea

666,65

1333,30

1999,94

2666,59

3333,24

3999,89

4666,53

5333,18

5999,83

210

Mantentze-lanetako langilea

100

Kategoria ohia

Hilabetea

58,09

116,18

174,28

232,37

290,46

348,55

406,64

464,73

522,83

Urtea

697,10

1394,20

2091,30

2788,40

3485,50

4182,60

4879,70

5576,80

6273,90

9

Hilabetea

56,82

113,65

170,47

227,29

284,11

340,94

397,76

454,58

511,41

Urtea

681,87

1363,75

2045,62

2727,50

3409,37

4091,24

4773,12

5454,99

6136,87

220

8

Hilabetea

60,63

121,26

181,89

242,52

303,15

363,78

424,41

485,04

545,66

Urtea

727,55

1455,11

2182,66

2910,21

3637,77

4365,32

5092,87

5820,42

6547,98

238

7

Hilabetea

65,16

130,32

195,48

260,65

325,81

390,97

456,13

521,29

586,45

Urtea

781,94

1563,88

2345,82

3127,76

3909,70

4691,64

5473,58

6255,52

7037,46

240

Bulegoak

6

Hilabetea

65,71

131,42

197,13

262,84

328,55

394,26

459,96

525,67

591,38

Urtea

788,51

1577,02

2365,53

3154,04

3942,55

4731,06

5519,57

6308,08

7096,59

240

Mant. lantegia

5

Hilabetea

65,71

131,42

197,13

262,84

328,55

394,26

459,96

525,67

591,38

Urtea

788,51

1577,02

2365,53

3154,04

3942,55

4731,06

5519,57

6308,08

7096,59

260

4

Hilabetea

70,79

141,57

212,36

283,15

353,93

424,72

495,51

566,29

637,08

Urtea

849,44

1698,88

2548,33

3397,77

4247,21

5096,65

5946,09

6795,53

7644,98

300

3

Hilabetea

80,94

159,49

239,24

318,98

398,73

478,48

558,22

637,97

717,71

Urtea

971,30

1913,90

2870,85

3827,80

4784,75

5741,70

6698,65

7655,60

8612,55

390

1

Hilabetea

103,79

207,58

311,37

415,16

518,95

622,74

726,53

830,32

934,11

Urtea

1245,48

2490,97

3736,45

4981,93

6227,41

7472,90

8718,38

9963,86

11209,35

3. ERANSKINA.–LANALDI INDUSTRIALEKO EGUNAK ETA ORDAINDU GABEKO BAIMENAK HARTZEKO ARAUAK

1) Nork bere zuzeneko arduradunari eskatzea, hiru egun lehenago gutxienez.

2) Lanaldi industrialeko egunak eta ordaindu gabeko baimenak hartuko dituztenen kopurua, gehienez ere hau izanen da:

–Inprimaketa, tolesketa eta josteko makinak, 4 egun bakoitzeko. Egutegi ofizialean finkatutako oporretan, 2 egun bakoitzeko.

–BF530, 3 egun bakoitzeko. Egutegi ofizialean finkatutako oporretan, 1 egun bakoitzeko.

–Azalak, 2 egun bakoitzeko. Egutegi ofizialean finkatutako oporretan, 1 egun bakoitzeko.

–Estanpazioa, Proinen, km, gillotina, aurreinprimaketa eta gainerako langileak, 1 egun bakoitzeko. Egutegi ofizialean finkatutako oporretan, 1 egun bakoitzeko.

3) Zuzeneko arduradunak lantaldeak berrantolatzen ahal ditu, unean uneko beharren arabera.

4) Baimenak berreskuratzeko ados jartzen ahal dira langilea eta ataleko zuzeneko arduraduna, eta garbi finkatuko da baimena eskatzen den unean.

5) Langilea lanaldi industriala hartzeko ezarritako egunean aldi baterako ezintasun egoeran suertatuko balitz, eskubidea izanen luke egun hura beste batean hartzeko, eranskin honen 2) atalean aipatu mugak kontuan izanda, betiere.

6) Lanaldi industrialak hartzeko eskubidea izanen da soilik horiek sortzen diren urte naturalaren barnean; salbu eta langileak urtean zehar eskatu arren ukatu egin bazaio, izan ere horrelakoetan langileak berriro eskatu beharko ditu urtarrilaren 31 baino lehen, eta hurrengo urteko lehenengo hiruhilekoan hartuko.

Hartu ez diren lanaldi industrialen truke ez da inoiz ere diru konpentsazioa izateko eskubiderik sortuko.

7) Bi edo hiru txandatan lan egiten duten langileek gehienez ere 2 lanaldi industrial hartzen ahal dituzte, oporraldietan edo zubietan. Lanaldi horiek bi lanegun jarraian izaten ahal dira.

8) 5 txandako lan-araubidean, lanaldi industrialak baliatzen ahalko dira, baldin eta makina edo lanpostu bakoitzeko egunean gutxienez 2 txanda efektibo bermatzen badira.

9) Lanaldi industrialak orduka hartzen ahalko dira, gutxienez 2 orduko blokeetan, langilearen lehen graduko ahaideen premia medikoa edo osasuna dela eta. Medikuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

10) Baimen ordaindu bat lehendik eskatutako lanaldi industrial batean hartu beharra gertatzen bada, azken hau hartu gabekotzat joko da eta beste egun baterako eska daiteke.

4. ERANSKINA.–LIZENTZIA ORDAINDUEN TAULA ETA HAIEK
JUSTIFIKATZEKO MODUA

EZKONTZA

HERIOTZA

ERITASUN LARRIA

EBAKUNTZA
KIRURGIKOA

EZKONTIDEAREN ERDITZEA

BIZITOKIZ
ALDATZEA

NOSeko
BISITA

HAUTETSIA

IKASKETA
OFIZIALAK

LANGILEA

Hamabost egun natural

-

Eritasunagatiko baja

Eritasunagatiko baja

Indarra duen legedia

Egun bat

Behar den denbora

Behar den denbora

Azterketetarako (10 egun, gehienez ere)

LANGILEAREN AHAIDEAK

AITONA-AMONAK

-

Bi lanegun

Bi lanegun

Bi lanegun

-

-

-

-

GURASOAK

Egun natural bat

Bi lanegun

Bi lanegun

Bi lanegun

-

-

-

-

SEME-ALABAK

Egun natural bat

Bi lanegun

Bi lanegun

Bi lanegun

-

-

-

-

BILOBAK

-

Bi lanegun

Bi lanegun

Bi lanegun

-

-

-

-

ANAI-ARREBAK

Egun natural bat

Bi lanegun

Bi lanegun

Bi lanegun

-

-

-

-

ANAIA-ARREBEN EZKONTIDEAK

-

Bi egun

Bi lanegun

Bi lanegun

-

-

-

-

BERE KARGURA BIZI DIREN AHAIDEAK

-

Egun natural bat

-

-

-

-

-

-

EZKONTIDEAREN AHAIDEAK

AITONA-AMONAK

-

Bi egun

Bi lanegun

-

-

-

-

-

GURASOAK

-

Bi egun

Bi lanegun

Bi lanegun

-

-

-

-

ANAI-ARREBAK

-

Bi egun

Bi lanegun

Bi lanegun

-

-

-

-

LANGILEAREN EZKONTIDEA

-

Bi lanegun

Bi lanegun

Bi lanegun

-

-

-

-

EZKONTIDEA EDO LANGILEAREKIN BIZI DIREN SEME-ALABAK

-

-

-

-

-

Egun natural bat laser tratamenduagatik edo litotriziengatik

-

-

FROGAGIRIAK

Familia liburua

Heriotza ziurtagiria Elizaren ziurtagiria Prentsako hil-oharra

Ziurtagiri medikoa 2 eguneko edo gehiagoko ospitaleratzearen ziurtagiria

Ziurtagiri medikoa Ospitaleratzearen ziurtagiria

Familia liburua Erregistro Zibileko akta

Helbidearen aldaketa espediente pertsonalean

NOZko zerbitzuetako hitzorduaren eta irteera orduaren ziurtagiriak

(L.E.aren 37 art.).

Zentro ofizialeko matrikula Azterketa deialdia

–Egun bat gehiago izanen da langilea joan beharreko tokira 200 kilometrotik goiti izatera, eta bi egun gehiago 400 kilometrotik goiti badaude.

–Eritasun larria eta operazio kirurgikoa denean, haiek dirauten denbora hartzen ahal da, eta ez da nahitaezkoa jarraian izatea.

–Heriotzagatik baimen ordainduak hartzeko (egun naturalak), gertaera eragilearen unetik hasiko da kontatzen, are eta egun horretan lehendik lan egin bada ere.

5. ERANSKINA.–ALDI BATERAKO EZINTASUNAREN KASUETAN OSAGARRI EKONOMIKOA ORDAINTZEKO ERREGELAMENDUA

1. artikulua.

Enpresa batzordeak adierazten du zuzendaritzarekin batera lan egiteko asmoa duela laneko absentismoa gutxitzeko. Bajan egonik, sendatzea eragotz dezaketen jardueretan aritzea falta oso astuntzat hartuko da.

2. artikulua.

Enpresaren kargurako osagarriak kobratzen hasteko data aldi baterako ezintasunaren hasierako eguna izanen da.

Kontuan harturik ezen enpresak ordaindu beharreko zenbatekoen helburua dela Gizarte Segurantzaren babesaren osagarri izatea, zenbateko horiek Gizarte Segurantzaren zenbatekoak adina iraunen dute, gaur egun hamabi hilabete, eta hemezortzi hilabete arte luza daitezke gehienez.

Muga horiek Gizarte Segurantzak gehitu edo murriztuko balitu, aldaketa berbera izanen lukete enpresaren kargurako osagarri aldiek.

3. artikulua.

Gizarte Segurantzak ordaintzen duenaz gaineko osagarri ekonomikoak kobratzeko, honako honi jarraituko zaio:

–Baldin eta %5ekoa edo txikiagoa bada langile guztiek bajaren aurreko hilabetean edo azken 12 hilabeteetan gaixotasunagatik, istripuagatik eta irteera medikoagatik izandako absentismoa (langilearen aldekoena erabiliko da), osagarria %100ekoa izanen da.

–Baldin eta %5etik gorakoa bada langile guztiek bajaren aurreko hilabetean edo azken 12 hilabeteetan gaixotasunagatik, istripuagatik eta irteera medikoagatik izandako absentismoa (langilearen aldekoena erabiliko da):

  • Lehenengo baja: %80ra arte osatuko da.
  • Bigarren baja: 1. eta 2. egunean ez da osatuko; 3.etik 20.era, %65; 21.etik aurrera, %75.
  • Hirugarren baja eta hurrengoak: ez da osatuko 1. egunetik 3.era; 4.etik 20.era, %60; 21.etik aurrera, %75.

Bajak zenbatzeko, aurreko 12 hilabeteetan izandako bajak hartuko dira kontuan, hau da, urte mugikorraren irizpidea aplikatuko da.

2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko maiatzaren 4ra bitartean gertatutako bajek ez dute eraginik izanen osagarriari dagokionez, baina bai baja kopuruari dagokionez.

2025ean hasi eta 2026ko maiatzaren 4ra bitarte izan diren edo aktibo jarraitzen duten bajak 2026ko 1. bajatzat hartuko dira.

–Istripuagatiko baja aurreko hileko kotizazio-oinarriaren %85eraino osatuko da.

4. artikulua.

Erregulazio honen xede den dirua kobratzeko eskubidea izateko, langileak baldintza hauek bete behar ditu:

a) Eskura izan dezakeen biderik lasterrena erabiliz langileriaren departamentura abisatuko du, goizeko 10ak edo arratsaldeko 4ak baino lehen.

b) Ezin izanen du bere bizilekutik inora alde egin, ez eta etxetik kanpora egon ere gaueko 10ak baino beranduago, familiako osasun langilearen baimenik gabe, sendatzeko kaltegarria baldin bada.

c) Ezin izanen da ezein lanetan aritu, ordainduak nahiz ordaindu gabeak izanik ere.

d) Aldi bateko ezintasuna sorrarazi dion eritasuna sendatzeko prozesu normala atzera edo oztopa dezaketen jardueretan ezin izanen da aritu.

5. artikulua.

Erregelamendu honen 4. artikuluan bildu arauetako edozeinen kontrako lehenbiziko arau-hausteak enpresaren kargurako osagarri osoaren galera ekarriko du berekin, arau-hausteko aldi baterako ezintasunaren prozesuak dirauen bitartean.

Urtebete naturalaren epean langileak bi (2) arau-hauste egiten baditu, sei (6) hilabetetan enpresaren osagarririk kobratzeko eskubiderik gabe geldituko da, 2. arau-haustearen egunetik aitzina.

Urtebete naturalaren epean langileak hiru (3) arau-hauste egiten baditu, hamabi (12) hilabetetan enpresaren osagarririk kobratzeko eskubiderik gabe geldituko da, azken arau-haustearen egunetik aitzina.

Urtebete naturalaren epean langileak lau (4) arau-hauste egiten baditu, lau (4) urtetan enpresaren osagarririk kobratzeko eskubiderik gabe geldituko da azken arau-haustearen egunetik aitzina.

6. artikulua.

Aurreko artikuluan (5.a) araututako eskubideez gabetzeak ez du berekin ekarriko kasu bakoitzean jar daitezkeen arauzko zehapenak jarri gabe lagako denik.

7. artikulua.

Erregelamendu honek indarra hartu ondoren Gizarte Segurantzaren prestazioetan aldaketak izanez gero, aldatutako zatiari buruz soil-soilik beste negoziazio bat egin beharko da.

8. artikulua.

Erregelamendu honetan aurreikusten ez den orotan, unean uneko lege agindu eta erregelamendu indardunetan ezarritakoa aplikatuko da.

6. ERANSKINA.–HITZARMENA EZ APLIKATZEA

Hitzarmen honetan ezarritako lan- eta soldata-baldintzak ez aplikatzeko, Langileen Estatutuan eta gainerako indarreko legerian ezarritakoari jarraituko zaio.

Kontsultaldian, enpresak frogatu beharko du emandako arrazoiak egiazkoak direla, eta proposatutako neurriak enpresaren egoera hobetzeko lagungarri direla.

Alegatutako zergatien arabera, enpresari aurkeztu beharreko agiriak desberdinak izanen dira:

–Arrazoi ekonomikoak alegatzen badira, memoria bat erantsiko da, azalduz egoera, behar bezala auditatutako emaitzen kontuak (baldin eta enpresa auditaturik egotera beharturik badago), barnean direla galdu-irabazien kontua eta egoeraren balantzea. Diru-sarreren edo salmenten jaitsiera iraunkorra baldin bada egoera ekonomikoaren funtsa, enpresak zerga eta kontabilitate agiriak aurkeztuko ditu horren frogagarri, gutxienez ere prozeduraren hasiera komunikatu aurreko azken bi hiruhilekoz jarraian, baita aurreko urteko hiruhileko berberei dagozkien datuak ere.

–Arrazoi teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak alegatzen badira, agirietan izanen da, besteak beste, azalpen memoria bat, arrazoi horiek frogatzen dituena.

–Galeren aurreikuspena alegatzen bada, enpresak azaldu beharko du zer irizpide erabili diren aurreikuspen hori egiteko.

Kontsultaldia akordio batekin ixten bada, hura jakinarazi beharko zaio hitzarmenaren batzorde paritarioari.

Hitzarmena ez aplikatzeko akordioak azaldu beharko ditu enpresan aplikatzekoak diren lan baldintza berriak eta haien iraupena. Azken hau ezin izanen da luzatu enpresan hitzarmen berri bat aplikatzekoa den unetik aurrera.

Kontsultaldia akordiorik gabe bukatzen bada, alderdiek hitzarmenaren batzorde paritarioari bidaltzen ahalko diote espedientea, eta hark gehienez zazpi eguneko epean hartu beharko du erabakia. Hala badagokio, batzordeak ezarriko ditu lan baldintzak ez aplikatzeak ukitzen dituen gaiak. Lan baldintzak ez aplikatzeko ezarritako gehieneko epea kontuan hartu beharko du, bai eta hitzarmenean ezarritako betebeharrak (genero-arrazoiengatiko bazterketa desagerrarazteko betebeharrak edo, halakorik bada, enpresan aplikatzekoa den berdintasunerako planean aurreikusitakoak) ez betetzeko ezintasuna ere.

Batzorde paritarioak adostasunik lortzen ez badu edo batzorde paritarioaren esku-hartzea eskatu ez den kasuetan, alderdiek Nafarroako Lan Auzitegiaren bitartekotzara jo behar dute, desadostasunaren konponbidea Hitzarmen kolektiboen Aholku Batzordeari planteatu aurretik.

Iragarkiaren kodea: F2611019