1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2663/2026 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena bidezkoa dela María Carmen Álvarez Luis andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zeladore lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 16ko 2356E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zeladore lanpostuan aritzeko 60 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 26ko 2699E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 27an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko abenduaren 11n, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuaziorik handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena, eta, ondoren, izendapenak eta kontratazioak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 12ko 104/2026 Ebazpenaren bidez eta maiatzaren 4ko 1541/2026 Ebazpenaren bidez.
Azken izendapenaren edo kontratazioaren ondoren, María del Mar Elizalde Moya andreak uko egin zion esleitutako plazari, eta, horretan oinarrituta, 2026ko uztailaren 29an deialdiaren web-fitxan argitaratu zen kontratazio proposamen osagarria.
Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, bidezkoa da kontratazioa egitea eta plaza esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. María Carmen Álvarez Luis andrearen lan kontratazio finkoa xedatzea, lanaldi partzialean aritzeko, eta 72825 zenbakia duen plaza hutsa esleitzea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikita baitago (Iruñean du destinoa).
2. Lan araubide finkoan lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko izendatutako izangaiak hilabeteko epean sinatu beharko du dagokion kontratua, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Lan kontratu finkoa sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2611244