177. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan (8. sektorea: Arrotxapea)

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko abuztuaren 19an, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik espedientean jasoriko agiriak, eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan, erabaki da:

1.–Lur gainean aparkatzeko araudia aldatzea 8. sektorean (Arrotxapea), honako hauek mugatutako eremuan: Otsagabia kalea (hegoalderantz), Arga Ibaiaren kalea, Corralillos aparkalekua, Maiteminduen pasealekua eta Runa parkea. Eremu laranja izanen da, eta bertan aparkatzea araututa egonen da 24 orduz, urteko 365 egunetan.

2.–Eremua gaituko da bat etorriz erabaki honi erantsitako planoarekin.

3.–Erabaki hau 2026ko irailaren 1ean jarriko da indarrean.

4.–Erabaki hau jakinaraztea aparkatze arautua kudeatzeko kontratuaren adjudikaziodunari, haren berri izan dezan, eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2611687