2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Akats materialaren zuzenketa, Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2026ko plantilla organikoan
Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2026ko plantilla organikoa behin betiko onesteko iragarkia 2026ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an. Hartan akats material bat dagoela oharturik, zuzendu egin behar da.
Udalaren Hirigintza Gerentziak modu askean izendatu eta kentzeko zuzendaritza lanpostuen atalean (bitarteko langileek beteko dituzte), kudeatzailearen alboko pertsona bat sartu da. Hortaz, honela geratzen da idatzita:
«Kudeatzailearen alboko pertsona bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko idazkari tekniko baten ordainsariaren baliokidea izanen da».
Horrenbestez, honako hau kentzen da:
Lanpostu hau Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario batek beteko du. Modu askean izendatu eta kenduko da kargutik:
–Kudeatzailearen alboko pertsona bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko idazkari tekniko baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
Iruñean, 2026ko irailaren 1ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2611852