208. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 17a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 1ean hartua, Francisco Santiago Marcos jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko buru izendatzen duena.

265E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Ángeles García Briñol andrea Lagun Egiteko eta Kulturen arteko Bitartekaritzarako Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako. Atal hori Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuari atxikita dago, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian.

273E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 6koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, zeinaren bidez Ana María Navas García andrea Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako. Bulego hori Laguntzen eta Plangintzen Atalari atxikita dago, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Etxebizitza Zerbitzuan.

82/2025 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

284E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, José Ignacio Belascoain Equisoain jauna Agoizko Koordinazio Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1645E/2025 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Amaia Erramuzpe Aliaga andrea, Altsasuko OOLTko zuzendaria.

1649E/2025 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Amaia Zabaleta Ulayar andrea Elizondoko OOLTko zuzendari izendatzen baita.

2754/2025 EBAZPENA, irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Jorge Fraile Iturralde jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, mantentze-lanetako laguntzaile lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

2065/2025 EBAZPENA, irailaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena. Haren bidez Francisco José Abadía Pérez jauna kentzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko buruaren kargutik, berak hala eskatuta.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2169/2025 EBAZPENA, 2025eko urriaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrazioko kudeaketari izateko 8 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

130E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Lakuntzako Udal Plan Orokorraren aldaketa, 2. poligonoko 570. lurzatiari eragiten diona, Sakana SCIk sustaturik.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

133C/2025 EBAZPENA, irailaren 16koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Aperitivos y Extrusionados SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

135C/2025 EBAZPENA, irailaren 16koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Igoa y Patxi Logística SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

140C/2025 EBAZPENA, irailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Gelagri Ibérica SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

1072E/2025 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egiten baita Naturgy Renovables SLU enpresak Leotz udalerrian eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta berorren ebakuazio azpiegiturarako sustaturiko "Hibridación Uzquita" proiektuari dagokionez.

90/2025 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Iturmendiko balorazio txostena onesten duena.

2138 EBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita Errioxako Unibertsitatean, Lleidako Unibertsitatean, Zaragozako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen den Nutrizioaren eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea.

2140 EBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Wind Energy Engineeringeko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

2141 EBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Geoponiko Panepistimio Athinon unibertsitateak (Grezia) eta Universidade de Tras-os-Montes e Alto Douro unibertsitateak (Portugal) batera emanen duten Cutting-Edge Technologies for Sustainable Agricultureko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

2142 EBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Machine Learningeko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

AKATS ZUZENKETA, Justiziako zuzendari nagusiak urriaren 1ean emandako 366/2025 Ebazpenarena, zeinaren bidez lanpostu zerrendak onesten baitira, batetik, Iruñeko barruti judizialean, non Auzialdiko Auzitegia eratuko baita 2025eko abenduaren 31n, egoitza duten Bulego Judizialari eta Erregistro Zibileko Bulego Orokorrari dagokiena, eta, bestetik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari dagokiona.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapena

MENDABIA

Deialdia, kontratazioa egiteko kulturako teknikariaren plaza baterako, kirol teknikariaren eginkizunekin, oposizio-lehiaketa bidez, lan-araubide finkoan eta errelebo-kontratuaren modalitatean. Izendapena

OLAZTI

Deialdia, musika eskolako saxofoi irakaslearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

EGUESIBAR

Deialdia, gazteriako teknikariaren plaza bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 823. lurzatian. Behin betiko onespena

LAKUNTZA

Honako honen araudia: Udal Plan Orokorreko aldaketa, Lakuntzako 2. poligonoko 570. lurzatian (lehen 378., 380., 381. eta 382. lurzatiak)

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko Katalogoaren aldaketa xehatua (Erorien monumentua katalogatzea). Behin betiko onespena

SESMA

Desafektazioa 11. poligonoko 366. lurzatian, karga eta bide-zortasun elektrikoa eratzeko, instalazio fotovoltaiko batean ekoizturiko energia elektrikoa ebakuatzearren. Hasierako onespena

TUTERA

"La Cometa" udal ludotekaren erregelamendua. Behin betiko onespena

ZUBIETA

Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 26. lurzatian. Behin betiko onespena