208. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2141 EBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Geoponiko Panepistimio Athinon unibertsitateak (Grezia) eta Universidade de Tras-os-Montes e Alto Douro unibertsitateak (Portugal) batera emanen duten Cutting-Edge Technologies for Sustainable Agricultureko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena jaso ondoren, eta Ministro Kontseiluaren 2025eko irailaren 23ko erabaki baten bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (erabakia 2025eko 236. BOEan argitaratu zen, urriaren 1ean, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2025eko irailaren 25eko ebazpen baten bidez).

Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Geoponiko Panepistimio Athinon unibertsitateak (Grezia) eta Universidade de Tras-os-Montes e Alto Douro unibertsitateak (Portugal) batera emanen duten Cutting-Edge Technologies for Sustainable Agricultureko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterreko titulua lortzeko modua ematen duen ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2025eko urriaren 7an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAK, GEOPONIKO PANEPISTIMIO ATHINON UNIBERTSITATEAK (GREZIA) ETA UNIVERSIDADE DE TRAS-OS-MONTES E ALTO DOURO UNIBERTSITATEAK (PORTUGAL) BATERA EMANEN DUTEN CUTTING-EDGE TECHNOLOGIES FOR SUSTAINABLE AGRICULTUREKO ERASMUS MUNDUS UNIBERTSITATE MASTERRAREN IKASKETA-PLANA

RUCT kodea: 3500835.

Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura.

Jakintza-arloa: Ingeniaritza Kimikoa, Materialen Ingeniaritza eta Natura Ingurunearen Ingeniaritza.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

90

Aukerakoak

0

Kanpoko praktikak

0

Master Amaierako Lana

30

Kredituak osotara

120

Ikasketa-plan laburtua (irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

IRAKASGAIA

IRAKASGAIA

MOTA

ECTSak

SEIHILEKOA

Technological bases for agricultural sustainability / Nekazaritzaren jasangarritasunerako oinarri teknologikoak

(NUP*)

Data science and analytics in agriculture / Datuen Zientzia eta Zientzia Analitikoa Nekazaritzan

Nahitaezkoa

6

1

Geospatial data analysis / Datu Geoespazialen Analisia

Nahitaezkoa

6

1

Geoinformation and remote sensing / Geoinformazioa eta Teledetekzioa

Nahitaezkoa

6

1

Sensors and Internet of Things (IoT) / Sentsoreak eta Gauzen Internet (IoT)

Nahitaezkoa

6

1

Agricultural Systems modelling / Nekazaritza-sistemen Modelizazioa

Nahitaezkoa

6

1

Practical exercise integrating disciplines I / Ariketa Praktikoa Diziplinak Integratuz I

Nahitaezkoa

6

1

Precision agriculture for sustainable crop production / Doitasunezko nekazaritza uzta jasangarriak ekoizteko

(UTAD*)

Precision agriculture / Doitasunezko Nekazaritza

Nahitaezkoa

6

2

Identifying soil and crop variability / Lurraren eta Uztaren Aldakortasuna Identifikatzen

Nahitaezkoa

6

2

Precision agriculture machinery / Doitasunezko Nekazaritzako Makineria

Nahitaezkoa

6

2

Preventive management strategy / Prebentziozko Kudeaketarako Estrategia

Nahitaezkoa

6

2

Reactive management strategy / Erreakzioaren Kudeaketarako Estrategia

Nahitaezkoa

6

2

Practical exercise integrating disciplines II / Ariketa Praktikoa Diziplinak Integratuz II

Nahitaezkoa

6

2

Efficient water use, Smart irrigation / Uraren erabilera efizientea, ureztatze adimenduna

(AUA*)

Modelling crop water requirements / Laboreen Baldintza Hidrikoen Modelizazioa

Nahitaezkoa

6

3

Smart design and management of irrigation systems / Ureztatze Sistemen Diseinu Adimenduna eta Kudeaketa

Nahitaezkoa

6

3

Modelling for sustainable irrigation: enhancing system efficiency and reslilience / Ureztatze Jasangarrirako Modelizazioa: Sistemaren Efizientzia eta Erresilientzia Hobetzen

Nahitaezkoa

6

3

Agri-environmental legislation and policies / Nekazaritzaren eta Ingurumenaren arloko Legeria eta Politikak

Nahitaezkoa

6

3

Technology sharing and transfer for entrepreneurship / Teknologia Partekatu eta Transferitzea Ekintzailetzarako

Nahitaezkoa

6

3

Practical exercise integrating disciplines III / Ariketa Praktikoa Diziplinak Integratuz III

Nahitaezkoa

6

3

Master’s Thesis / Master Amaierako Lana

Master’s Thesis / Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

30

4

(*)

NUP: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Espainia).

UTAD: Universidade de Tras-os-Montes e Alto Douro (Portugal).

AUA: Geoponiko Panepistimio Athinon / Agricultural University of Athens (Grezia).

Iragarkiaren kodea: F2513217