208. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, kontratazioa egiteko kulturako teknikariaren plaza baterako, kirol teknikariaren eginkizunekin, oposizio-lehiaketa bidez, lan-araubide finkoan eta errelebo-kontratuaren modalitatean. Izendapena

Mendabiako Udaleko plantillan sartzeko kirol-teknikariaren lanpostua, kirol teknikariaren eginkizunak dituena, betetzeko deialdian, bat etorriz oposizio-lehiaketako probetako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin (deialdia 2025eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 6an), Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2025eko irailaren 30ean emandako ebazpen baten bidez, erabaki zen María Jose Cobo Piña izendatzea, izangai horrek lortu baitzuen puntuaziorik handiena eta aurkeztu baitzuen deialdian eskatutako gaitasun-baldintzak eta gainerako betekizunak frogatzen dituzten agiriak.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 39.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Mendabian, 2025eko urriaren 2an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2512995