208. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapena

Ablitasko Udaleko alkateak, urriaren 7ko 2025-303 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Bete beharrez zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa (plaza D mailakoa da, eta plantilla organikoan 11. zenbakiarekin identifikatuta dago). Deialdia argitaratu zen 2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3an.

Izangaiak deialdiaren 7. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu du.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Francisco Jesús Peña Baigorri izendatzea Ablitasko Udaleko plantilla organikoko zerbitzu anitzetako enplegatu.

Bigarrena.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2025eko urriaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2513099