208. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2138 EBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita Errioxako Unibertsitatean, Lleidako Unibertsitatean, Zaragozako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen den Nutrizioaren eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2025eko irailaren 23ko erabaki baten bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (erabakia 2025eko 236. "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu zen, urriaren 1ean, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2025eko irailaren 25eko ebazpen baten bidez).

Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Errioxako Unibertsitatean, Lleidako Unibertsitatean, Zaragozako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen den Nutrizioaren eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2025eko urriaren 7an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–ERRIOXAKO UNIBERTSITATEAN, LLEIDAKO UNIBERTSITATEAN, ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEAN ETA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN EMATEN DEN NUTRIZIOAREN ETA ELIKADURA PERTSONALIZATUAREN ARLOKO IKERKETAKO UNIBERTSITATE MASTERRAREN IKASKETA-PLANA

RUCT kodea: 3500699.

Jakintza-adarra: Osasun Zientziak.

Jakintza-arloa: Zientzia Biomedikoak.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

33

Aukerakoak

12

Kanpoko praktikak

0

Master Amaierako Lana

15

Kredituak osotara

60

Ikasketa-plan laburtua (irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

ECTSak

IRAKASGAIA

MOTA

ECTSak

SEIHILEKOA

Nahitaezkoa

33

Berrikuntza eta Ikerketa Bizimoduetan eta Osasunean

Nahitaezkoa

16

1

Elikadura Pertsonalizatua

Nahitaezkoa

11

1

Metodologia eta Kudeaketa Nutrizioaren arloko Ikerketan

Nahitaezkoa

6

1 eta 2

Aukerakoa

12

Nutrizio Klinikoa

Aukerakoa

12

2

Osasunerako Elikagaien Zientziak

Aukerakoa

12

2

Master Amaierako Lana

15

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

15

2

Prestakuntza-osagarriak

6

Fisiologia eta Metabolismo Nutrizionala

Biologia Molekularra Nutrizioaren Zientzietan

Dietetika eta Dietetika Aplikatua

(*)

2

2

2

1

(*) Prestakuntza-osagarriak egin beharko dituzte Osasun Zientzien adar zientifikoan sartzen ez diren graduetako ikasleek: Biologian, Biokimikan, Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritzan edo antzekoetan graduatuek, edo Elikagaien Zientzian eta Teknologian edo nekazaritzako elikagaien arloko beste unibertsitate titulu batzuetan graduatuek.

Iragarkiaren kodea: F2513216