2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, gazteriako teknikariaren plaza bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena
Alkatetzak 2952/2025 Ebazpena eman zuen honako deialdi honi buruz: deialdia, gazteriako teknikariaren plaza bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Eguesibarko Udalaren zerbitzura aritzeko (deialdia argitaratu zen 2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 30ean). 2025eko urriaren 1ean honako erabaki hau hartu zen:
ERABAKIA:
1. Israel Medina Pascual izendatzea Eguesibarko Udaleko gazteriako teknikariaren plaza betetzeko (lan-araubidekoa, B mailakoa, 5.15 zenbakia duena plantilla organikoan), izaera finkoarekin, jarraikiz tokiko gobernu batzarraren 2025eko urtarrilaren 23ko erabaki baten bidez onetsitako deialdiari (2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 20koa).
2. Zehaztea lanpostuak bi hilabeteko probaldia izanen duela, deialdiaren 1.3 oinarrian xedatutakoaren arabera.
3. Izendatutakoak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita. Justifikatutako arrazoirik gabe, lanpostuaz jabetzen ez bada, hautaketa-prozesutik eratorritako eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Sarrigurenen, 2025eko urriaren 2an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2512980