2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 26. lurzatian. Behin betiko onespena
Zubietako Udalak, 2025eko uztailaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 4. poligonoko 26. lurzatiko xehetasun-azterketa, Bingen Larrea Lecuberriak sustatua.
Iragarkia argitaratu zen 2025eko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 21ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2025eko irailaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zubietan, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512871