208. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Honako honen araudia: Udal Plan Orokorreko aldaketa, Lakuntzako 2. poligonoko 570. lurzatian (lehen 378., 380., 381. eta 382. lurzatiak)

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 29ko 130E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, Lakuntzako 2. poligonoko 570. lurzatiari sailkapena aldatzeko. Sustatzailea: SAKANA SCI.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lakuntzan, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Araudi onetsia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2512912