Iragarkia
208. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 17a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
135C/2025 EBAZPENA, irailaren 16koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Igoa y Patxi Logística SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Igoa y Patxi Logística SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31101632012019), erregistro honetan sartu dena 2025eko abuztuaren 8an, eta 2025eko uztailaren 4an sinatu zutena enpresaren eta sindikatuen ordezkariek, eta egin beharreko zuzenketak eginda,
Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Igoa y Patxi Logística SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31101632012019).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko irailaren 16an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
IGOA Y PATXI LOGÍSTICA SL ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
BILDU DIRA
Alde batetik, IGOA Y PATXI LOGÍSTICA SL enpresa ordezkatuz, Asier Igoa Cos, adinez nagusia,
Eta, bestetik, Ángel María Garisoain Saldias, Victor Manuel Tomás Santos eta Juan José Jimenez Cordero langileen delegatuak, plantillako langileak ordezkatuz.
ADIERAZTEN DUTE
Bi alderdiek lege gaitasun nahikoa onartzen diote elkarri IGOA Y PATXI LOGÍSTICA SL enpresaren hitzarmen kolektibo hau izenpetzeko. Hitzarmena fede onez negoziatu dute nahitaez bete beharreko gai batzuetan konpromisoak hartzeko asmoarekin. Hain zuzen, horiexek osatzen dute hitzarmen kolektibo hau. Hona hemen hitzarmenaren testua, oso-osorik.
IGOA Y PATXI LOGÍSTICA SL ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
1. artikulua. Eremu pertsonala.
Hitzarmen honek Igoa y Patxi Logística SL enpresari atxikita dauden langile guztiei eragiten die, baita hitzarmenak indarra duen bitartean enpresan sartu eta alta hartzen dutenei ere, zein den ere enpresan betetzen duten lanpostua.
2. artikulua. Eremu funtzionala.
Hitzarmen hau Igoa y Patxi Logística SL enpresako langileei aplikatuko zaie bakar-bakarrik (enpresa logistikaren arloan aritzen da nagusiki), eta, horrenbestez, ez zaie aplikatuko harekin merkataritzako harremana duten beste enpresa batzuei.
Hitzarmen kolektibo honi lotutako langile guztiek indarrean eduki behar dituzte lan egiteko behar diren baimenak edota agiri guztiak. Edozein agirik indarra galduz gero, kontratua eteten ahalko da hiru hilabetez gehienez, eta epe hori bukatuta enplegatuak behar duen dokumentazioa lortzen ez badu, bere lan kontratua iraungiko da.
3. artikulua. Lurralde eremua.
Hitzarmen hau Igoa eta Patxi Logística SL enpresak Nafarroan duen lan zentroari atxikita dauden langile guztiei aplikatuko zaie, kontuan hartu gabe zein tokitan aritzen diren lanean, garraio enpresa bat baita.
4. artikulua. Denbora eremua.
Hitzarmen honek 2025eko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra arteko indarraldia du. Langileen Estatutuaren 86.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, berariaz adostu da ezen, salatu ondoren eta iraunaldia amaitu ondoren, hitzarmenak indarrean jarraituko duela, harik eta bi alderdiek horren ordezko bat sinatzen duten arte. Hitzarmen honen indarraldia bukatuta, automatikoki salatuko da.
5. artikulua. Hitzarmen kolektiboaren aplikazio subsidiarioa.
Hitzarmen honetan jasota ez dauden alderdiei dagokienez, honako hauek aplikatuko dira: Nafarroako salgaien garraioaren sektorearen hitzarmen kolektiboa, Salgaien errepide-garraioko enpresentzako bigarren akordio orokorra edo urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuena.
6. artikulua. Soldata igoera.
1. Urteko oinarrizko soldata 1800 euroan igotzea 2025. urterako, orga jasotzaileko gidari, trafikoko buru eta arduradunaren kategorietan; urteko oinarrizko soldata 1.200 euroan igotzea 2026. urterako kategoria horietan; urteko oinarrizko soldata 1.200 euroan igotzea 2027. urterako kategoria horietan; urteko oinarrizko soldata 1.200 euroan igotzea 2028. urterako kategoria horietan eta urteko oinarrizko soldata 1.200 euroan igotzea 2029. urterako kategoria horietan.
2. %2,4ko igoera langile espezializatuaren kategorian, hitzarmenaren indarraldiko urteetako bakoitzerako.
Oinarrizko soldataren gaineko soldaten berrikuspen klausula.–Baldin eta 2029. urtearen amaieran 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetako Espainiako KPIen batura %21,04koa baino handiagoa bada, 2029. urteko soldataren berrikuspena eginen da orga jasotzaileko gidari, trafikoko buru eta arduradunaren kategorietan, kontuan hartuta 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetako Espainiako KPIen baturaren eta %21,04 horren arteko aldea. Ondoriozko taulari 2030. urteko igoera aplikatuko zaio hurrengo hitzarmena negoziatzeari ekin aurretik, eta atzerapenik ordaindu gabe. Berrikuspen hori bera aplikatuko zaie orga jasotzaileko gidari hasiberriei, lehen urtekoei eta bigarren urtekoei.
Baldin eta 2029. urtearen amaieran 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetako Espainiako KPIen batura %12,2koa baino handiagoa bada, 2029. urteko soldataren berrikuspena eginen da langile espezializatuaren kategorian, kontuan hartuta 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetako Espainiako KPIen baturaren eta %12,2 horren arteko aldea. Ondoriozko taulari 2030. urteko igoera aplikatuko zaio hurrengo hitzarmena negoziatzeari ekin aurretik, eta atzerapenik ordaindu gabe. Berrikuspen hori bera aplikatuko zaie langile espezializatu hasiberrien eta lehen urteko langile espezializatuen kategoriei.
7. artikulua. Plusak.
–Orga jasotzaileko gidariaren plusa; plus hau ordainduko zaie kategoria hauetako bat aitortua duten langileei: orga jasotzaileko gidaria, trafikoko burua edo arduraduna. Plusaren zenbatekoa hitzarmen honen I. eranskinean ageri da.
–Garapeneko orga jasotzaileko gidariaren plusa. Lanpostuaren plus hau ordainduko zaie tonaje handiko orgak gidatzen dituzten langileei (8 tona edo gehiago), garapeneko zamalanak egiteko eta produkziorako prentsa hornitzeko. Plusaren zenbatekoa hitzarmen honen I. eranskinean ageri da. Plus hau ordainduko da harik eta langileak lanpostu horretan lanean segitzen duen arte modu autonomoan, beste langile baten laguntzarik gabe. Plus hau ez da finkagarria. Beraz, enpresak edo langileak erabakitzen badu eginkizun horiek ez egitea, ez du kobratuko. Erabaki hori enpresak hartzen badu, ez da lan baldintzen funtsezko aldaketatzat hartuko.
–Dokumentatzailearen eta kanpoaldeko materialen, erositako materialen eta JITeko zamalanen plusa;
Plus hori aplikatzea: Gaur egun aplikatzen den lanpostuei zamalanen lanpostua gehitu zaie.
Plusa ordaintzeko baldintzak: Plus hori ordainduko zaie zamalan funtzioak modu autonomoan egiten dituzten langileei. Prestakuntzan dauden langileek ez dute plus hori jasoko, harik eta bere kasa moldatzeko eta lana inoren laguntzarik gabe egiteko gai izan arte. Plus hori ez da finkagarria; beraz, langileak edo enpresak hala erabakita utzi bazaio funtzio horiek betetzeari, ez da jasoko plusik. Enpresak hartu badu erabakia, ez da lan baldintzen aldaketa funtsezkotzat hartuko.
Enpresak zeregin horien gaineko prestakuntza emanen die beste langile batzuei, zeregin horiek egiten dituztenak ordezteko, hala behar denean. Dokumentatzailearen plusa jasoko dute ordezkapenak irauten duen tartean.
Plusaren zenbatekoa hitzarmen honen I. ERANSKINean ageri da.
–Gaueko lanaren plusa: plus hau ordainduko zaie gaueko hamarretatik goizeko seiak bitarte lan egiten duten langileei, betiere aldi horretan gutxienez lau orduz aritzen badira lanean.
Epe horretan lau ordu baino gutxiago aritzen badira lanean, zati proportzionala ordainduko da. Plus horren zenbatekoa hitzarmen honen I. ERANSKINean ageri da.
Nafarroako Salgaien Errepideko Garraioari buruzko Hitzarmen Kolektiboko 31. artikuluaren hirugarren paragrafoa Igoa eta Patxi Logistika enpresaren akordioetara egokitzeko, erabaki da langileek urtero, otsailean, jasoko dutela ordainsari bat, gaueko lanaren plusagatik aurreko ekitaldian jasotako zenbatekoaren guztizko batura zati hamaika eginda ateratzen den kopuruaren adinakoa izanen dena. Langileak lan harremana urtean zehar hasiz gero, kopuru proportzionalaren araberako ordainsaria jasoko du.
–Osagarri pertsonala.–Osagarri hau finkagarria izanen da, eta ez-xurgagarria, eta haren zenbatekoa ez da aldatuko. Beraz, hitzarmenean itundutako soldata igoerak ez dira aplikatuko.
8. artikulua. Lanaldia.
Urteko egutegi bat prestatuko da, non langilearen lanegunak, jaiegunak eta oporrak agertuko diren. Egutegi hori prestatzeko, kontuan hartuko da zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunaren lan egutegia.
Urteko lanaldia 1.736 ordukoa izanen da, eta gehienez 217 egunetan lan eginen da urtean.
Nafarroako salgaien errepide-garraioaren hitzarmenean ezarritakoarekin bat, langileek norberaren aukerako hiru egun izanen dituzte.
Langileen Estatutuaren 34.4 artikuluan jasotako 15 minutuko atsedenaldia benetan egindako lanalditzat hartuko da.
9. artikulua. Malgutasuna.
Kontuan harturik Igoa y Patxi Logística SL enpresaren jarduera zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunaren jardueraren mende dagoela, erabaki da langile bakoitzarentzako ordu poltsa indibidual bat sortzea, gehienez 80 orduko (10 egun) erabilgarritasuna izanen duena langilearen alde edo enpresaren alde, urte natural bakoitza amaitzean.
Bi hilean behin, enpresak langileari jakinaraziko dio nola dagoen bere ordu poltsaren saldo indibiduala.
Poltsa horretan honako hauek jasoko dira:
–Zenbat ordutako diferentzia dagoen zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunaren lan egutegiko lanaldiaren eta 1.736 orduko lanaldiaren artean.
–Zerbitzuaren enpresa adjudikazioduna itxi edo irekitzeko egunen orduak, aurreikusitako egutegitik kanpokoak.
Langileen poltsarako orduak honela sortuko dira:
–Urteko egutegiaren arabera zerbitzuaren enpresa adjudikazioduna itxita dagoen egunetan lan egindako laneguna, astelehenetik ostiralera. Lan egindako ordu bakoitzeko ordubete sortuko da.
–8 ordutik gora egindako lanaldia, lanegunean, astelehenetik ostiralera. Lan egindako ordu bakoitzeko 1,5 ordu sortuko da.
–Larunbatetan egindako lanorduak. Lan egindako ordu bakoitzeko 1,5 ordu sortuko da. Ostiraletako 22:00etan hasten den gaueko txandan lan egindako ordu bakoitzeko ordu bat sortuko da, eta larunbatetako 22:00etan hasten den gaueko txandan lan egindako ordu bakoitzeko, berriz, 1,5 ordu sortuko da.
–Igandeetan egindako lanorduak: Lan egindako ordu bakoitzeko 2 ordu errekuperatzen dira. Igandeetako 22:00etan hasten den gaueko txandan eta jaiegunetako 22:00etan hasten den gaueko txandan lan egindako ordu bakoitzeko 2 ordu sortuko dira.
–Jaiegunetan egindako lanorduak: Lan egindako ordu bakoitzeko 2,5 ordu errekuperatzen dira. Igandeetako 22:00etan hasten den gaueko txandan eta jaiegunetako 22:00etan hasten den gaueko txandan lan egindako ordu bakoitzeko 2,5 ordu sortuko dira.
Enpresaren poltsarako orduak honela sortuko dira:
–Urteko egutegian grafiatutako atsedenaldia 1.736 orduetatik behera. Sortutako ordu bakoitzeko 1 ordu sortuko da.
–Langilearen arrazoi pertsonalak direla-eta lanegun batean, astelehenetik ostiralera, eskatutako atsedenaldiak, urteko egutegiaren arabera zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunarentzat jarduera eguna baldin bada. Atseden hartutako ordu bakoitzeko 1 ordu sortuko da. Atsedenaldi hori atseden hartu nahi den eguna baino 48 ordu lehenago eskatu behar da.
–Langilea berandu joaten bada lanera, lan egin ez den ordu bakoitzeko 1,5 ordu sortuko da.
Langileak ordu poltsan pilatzen dituen orduak erabili nahi izanez gero, atsedena hartu nahi den eguna baino bost egun lehenago eskatu beharko dio enpresari, salbu eta justifikatutako kasuetan eta poltsan gutxienez 10 egun pilatu baditu.
Soberakinaren konpentsazioa ordu arruntaren prezioan eginen da.
Urte naturalaren amaieran, ordu poltsan langilearen edo enpresaren aldeko orduak badaude, ordu horiek hurrengo urteko urtarrileko nominan ordaindu edo deskontatuko dira, ordu arruntaren prezioan, eta poltsa zeroan geratuko da urtero abenduaren 31n.
10. artikulua. Ordu arruntak eta aparteko orduak.
Ordu arruntak dira hitzarmen honen 10. artikuluan jasotako malgutasunerako akordioaren ondoriozkoak, eta hitzarmen honen I. eranskinean ezarritakoari jarraikiz ordainduko dira.
Aparteko orduak hitzarmen honen I. eranskinean ezarritakoari jarraikiz ordainduko dira.
11. artikulua. Aparteko haborokinak.
Urtean aparteko hiru haborokin ordainduko dira: udakoa, Eguberrietakoa eta irabazietakoa. Hamabi hilekotan hainbanatuko dira.
Udako eta Eguberrietako aparteko haborokinetan, kontzeptu hauek sartuko dira (hileroko bati dagozkionak): oinarrizko soldata, orga jasotzaileko gidariaren edo garapeneko orga jasotzaileko gidariaren plusa, dokumentatzailearen plusa eta plus pertsonala.
Etekinetako aparteko haborokinean oinarrizko soldata baino ez da sartuko.
12. artikulua. Lanbide kategoriak.
Hauexek dira Igoa y Patxi Logística SL enpresako langileen kategoriak:
–Langile espezializatua:
- Piezak manipulatzea eta garraiatzea.
- Norbera babesteko ekipamenduak egoki erabiltzea.
- Edukiontziak etiketatzea, eta etiketen erreferentziak eta edukiontzian dauden piezenak egiaztatzea.
- Ordena eta garbitasuna.
–Orga jasotzaileko gidaria:
Langile espezializatuari dagozkion eginkizunez gainera, bere kategoriari dagozkion hauek eginen ditu:
- Orga jasotzailea erabiltzea produkzio postu batean eta bestean.
- Zorrotz betetzea orga jasotzaileak eta garraiobideak erabiltzeari buruzko segurtasun arauak.
- Gurdiak herrestan eramateko traktoreak edo konboiak garraiatzea.
- Gidatze automatikoko traktoreak (AGV) erabiltzea eta haien trafikoa kontrolatzea, eta ibilbideak programatzea.
- Edukiontziak etiketatzea, eta etiketen erreferentziak eta edukiontzian dauden piezenak egiaztatzea.
- Edukiontzien akatsak kontrolatzea eta egoki errefusatzen direla kontrolatzea, VW bezeroaren arauekin bat.
- Prentsa bakoitzean egiten den estanpazio bakoitzerako erabilgarri dauden lekuak eta edukiontziak konparatzea.
- Garapen atalean, MAFI makinak erabiltzea.
- Sistema informatiko bat ezartzeko lanak hasi dira; tableta baten bidez eginen dira eskaerak, eta kontsumitzen diren izakinetan automatikoki eginen da kenketa.
–Dokumentatzailearen funtzioak edo erositako materialen eta JITeko zamalanak egiten dituztenek ardura hauek izanen dituzte:
1. LKW fabrikaren barnean kamioiak kudeatzeko programa modu autonomoan erabiltzea.
2. ARCH zamalanak ikuskatzeko programa modu autonomoan erabiltzea.
3. Piezei alta ematea Volkswagenen sistema informatikoan, borgr eragiketaren bidez.
4. Harreran hautemandako anomaliak izapidetzea.
5. Lerroko itzulketak, SAP programaren bidez.
6. Lerroko eskaerak kudeatzea.
7. Orga jasotzaileko gidariei etiketak ematea produkzioko edukiontzietan egoki jar ditzaten.
8. Produkzio material guztiaren harrera kudeatzea SAP sistema informatikoan.
9. Estanpazio bakoitza bukatutakoan, fabrikatutako piezak eta biltegiratutako piezak egiaztatzea.
10. Produkzioa kontrolatzea, biltegiaren ahalmenari dagokionez, prentsa bakoitzaren estanpazio bakoitzeko, eta edukiontzi kopurua kontuan harturik.
11. p.line postuan kontsumitutako izakinen kenketa informatikoa, biltegiak arautzeko. Izakinen kenketa egiteko sistema informatiko bat ezartzen ari da orga jasotzaileetan.
12. Estanpazioko itxierak, prentsan sartutako garapenak eta fabrikatutako pieza kopurua alderatuta.
13. Langile espezializatuaren kategoria izanez gero, orga jasotzaileak edo garraiobideak erabiltzea beharrezkoa den lanak edo halakorik erabiltzea beharrezkoa ez den lanak egitea.
–Trafikoburua:
Orga jasotzaileko gidariari dagozkion eginkizunak egiteko gauza izateaz gainera, bere kategoriari dagozkion hauek eginen ditu:
- Piezen eta edukiontzi hutsen inbentarioak kudeatu eta igortzea, bai VWri, bai hornitzaileei, txandaren arabera, 6:00etan, 14:00etan eta 22:00etan.
- VW bezeroaren stockak kontrolatzea, bai onartutako piezena nola errefusena.
- Piezen eta edukiontzi hutsen kopuruaren berri ematea hornitzaileei egunean zehar.
- Kamioien trafikoa erabat kontrolatzea, errotazioak optimizatuz, deskargatzeko ordutegiak bete daitezen.
- Materiala eskatzea, VW bezeroak ezarritako stockak izateko, edukiontzi hutsen eta edukiontzi beteen arteko orekari eusteko, eta biltegietan materialak fluxu egokia izan dezan.
- Prozesuak optimizatzeko proposamenak egitea, kostuak aurreztea helburu.
- Langileen balorazioa egitea, hala lan egiteko moduari dagokionez, nola puntualtasunari dagokionez, besteak beste.
- Salgaien harreran eta garraioen sorreran SAP sistema ezarriko da. Halaber, lison programa erabiliko da hornitzaileentzako edukiontzi hutsen irteeran.
–Arduraduna:
Orga jasotzaileko gidariari dagozkion eginkizunak egiteko gauza izateaz gainera (baita dokumentatzailearenak ere), bere kategoriari dagozkion hauek eginen ditu:
- Langileen presentziaren kontrola.
- Txandan egiten diren jarduera guztien kontrola.
- Jarduera bakoitzeko langileak antolatzea eta produkzioan gerta daitezkeen ustekabeko aldaketei aurrea hartzea, produkzioan gerta daitekeen edozein ustekaberen berri emanda VW bezeroari.
- VW bezeroaren arau guztiak betetzen direla bermatzea.
- Produkzioa kontrolatzea, biltegiaren ahalmenari dagokionez, prentsa bakoitzaren estanpazio bakoitzeko, eta edukiontzi kopurua kontuan harturik.
- Edukiontzi huts eta beteen inbentarioak, VW bezeroak ezarritako egoeraren arabera.
- Langileak prestatzea eta informatzea produkzio lanpostu guztietan.
- Segurtasun arau guztiak betetzen direla bermatzea, hala makinak erabiltzean, nola bezeroaren produktuak manipulatzean.
- Prozesuak optimizatzeko proposamenak egitea, kostuak aurreztea helburu, betiere ergonomia arriskuan jarri gabe.
- Langileen balorazioa egitea, hala lan egiteko moduari dagokionez, nola puntualtasunari dagokionez, besteak beste.
- Etengabeko hobekuntza, proiektuan garatzen diren lanpostuen arteko sinergiak bilatzea helburu.
- Biltegiko eta gainerako lan eremuetako ordena eta txukuntasuna begiratu eta kontrolatzea.
- Prentsa tailerrean, arduradunak materiala kontrolatu behar du, garapenak deskargatzen diren unetik piezak, materiala produkzioaren esku uzteko, biltegiratu eta dokumentatzen diren arte.
- Txapa tailerrean, arduradunak materiala kontrolatu beharko du, biltegitik erretiratzen denetik eta hutseko moldeak itzuli, eta piezen kenketa informatikoa egiten den arte.
- Errefusatutako materiala kudeatzea.
- Norbera babesteko ekipamenduen hornidura egitea eta horien egoera kontrolatzea.
Kategoria hauek sortzen dira:
–Administrari laguntzailea.
–Orga jasotzaileko gidari hasiberria; langileak gehienez hamabi hilabete emanen ditu honela.
–Lehen urteko orga jasotzaileko gidaria; langileak gehienez hamabi hilabete emanen ditu honela.
–Bigarren urteko orga jasotzaileko gidaria; langileak gehienez hamabi hilabete emanen ditu honela.
Maila igoera hauek guztiak, orga jasotzaileko gidari hasiberriaren mailatik lehen urteko orga jasotzaileko gidariaren mailara, lehen urteko orga jasotzaileko gidariaren mailatik bigarren urteko orga jasotzaileko gidariaren mailara, eta bigarren urteko orga jasotzaileko gidariaren mailatik orga jasotzaileko gidariaren mailara, automatikoki gertatuko dira haietako bakoitzean hamabi hilabete igaro ondoren, non eta ez den lehenago aitortzen maila igoera.
–Langile espezializatu hasiberria; langileak gehienez hamabi hilabete emanen ditu horrela.
–Lehen urteko langile espezializatua; langileak gehienez hamabi hilabete emanen ditu horrela.
Maila igoera hauek guztiak, langile espezializatu hasiberriaren mailatik lehen urteko langile espezializatuaren mailara, eta lehen urteko langile espezializatuaren mailatik langile espezializatuaren mailara, automatikoki gertatuko dira haietako bakoitzean hamabi hilabete igaro ondoren, non eta ez den lehenago aitortzen maila igoera.
Hasiberriaren, lehen urtekoaren eta bigarren urtekoaren kategorietan igaro den denbora zenbatzeko, kontuan hartuko da Igoa y Patxi Logístican ABLE baten bidez egindako lan denbora.
2025eko ekainaren 23an kontratua indarrean duten langileek, ABLE baten bidez kontratatuta badaude, eta horrek Igoa y Patxi Logísticaren zerbitzura jarriak badira orga jasotzaileko gidariaren edo langile espezializatuaren kategorian, kategoria horri berari eutsiko diote, eta dagokion soldatari, ABLE baten kontratupean Igoa y Patxi Logísticaren zerbitzura diharduten guztietan, edota Igoa y Patxi Logísticak zuzenean kontratatzen baditu.
Kategoria berri horien –orga jasotzaileko gidaria, langile espezializatua eta administrari laguntzailea– oinarrizko soldaten zenbatekoak hitzarmen honen I. Eranskinean jaso dira, eta ezin dira izan Nafarroako Salgaien Errepideko Garraioari buruzko Hitzarmen Kolektiboan ezarritakoak baino txikiagoak.
Kategoria berri horien zenbatekoak hitzarmen honen I. Eranskinean jasotakoak dira.
13. artikulua. Lizentzia ordainduak.
Nafarroako Salgaien Errepideko Garraioari buruzko Hitzarmen Kolektiboaren 32. artikuluan (Lizentziak eta baimenak) eta Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuan aipatzen diren baimenaldi ordainduak lanegunean hasiko dira, non eta hasteko eguna ez den oporraldiaren barnekoa. Baimenaldia gertaera eragilearen egunean bertan hasiko da, gertaera hori eguerdiko 12:00ak baino lehenago izan bada, eta hurrengo egunean, 12:00ak eta gero izan bada.
14. artikulua. Enpleguaren behin-behinekotasuna.
Enpresak enpleguaren behin-behinekotasuna murriztu nahi duenez, konpromisoa hartzen du ABLEko sei langile Igoa y Patxi Logística enpresaren plantillan sartzeko hitzarmena indarrean izanen den lehen bi urteetan.
15. artikulua Hitzarmenaren batzorde paritarioa.
Hitzarmen kolektibo honen interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen ahal diren arazoak ebazteko, batzorde paritario bat sortzea adostu dute bi alderdiek. Alderdietako edozeinek egiten ahalko du bilerarako deia, eta hurrengo hamabost eguneko epean bildu beharko da batzordea.
Batzorde paritario horretan, enpresak eta langileek hiruna ordezkari izanen dituzte. Gainera, alderdi bakoitzak aholkulari bat eraman dezake. Beharrezkoak diren bilerak egin ondotik, Batzordeak erabaki bat hartuko du lehenbiziko bilera egin eta gehienez 7 eguneko epean. Alderdien arteko akordiorik ez badago, Nafarroako Lan Auzitegiaren bitartekaritza eta arbitrajea eskatuko da.
I. ERANSKINA
2025 | 2026 | 2027 | 2028 | 2029 | |
ORGA JASOTZAILEKO GIDARIA | |||||
Urteko oinarrizko soldata | 23446,50 | 24646,50 | 25846,50 | 27046,50 | 28246,50 |
Hilabeteko oinarrizko soldata | 1563,10 | 1643,10 | 1723,10 | 1803,10 | 1883,10 |
Ordu arrunta | 13,51 | 14,2 | 14,89 | 15,58 | 16,27 |
ORGA JASOTZAILEKO GIDARI HASIBERRIA | |||||
Urteko oinarrizko soldata | 18751,80 | 18751,80 | 19384,88 | 20284,88 | 21184,88 |
Hilabeteko oinarrizko soldata | 1250,12 | 1250,12 | 1292,33 | 1352,33 | 1412,33 |
Ordu arrunta | 10,80 | 10,80 | 11,17 | 11,68 | 12,20 |
1. URTEKO ORGA JASOTZAILEKO GIDARIA | |||||
Urteko oinarrizko soldata | 18757,20 | 19717,20 | 20677,20 | 21637,20 | 22597,20 |
Hilabeteko oinarrizko soldata | 1250,12 | 1314,48 | 1378,81 | 1442,48 | 1506,48 |
Ordu arrunta | 10,80 | 11,36 | 11,91 | 12,46 | 13,02 |
2. URTEKO ORGA JASOTZAILEKO GIDARIA | |||||
Urteko oinarrizko soldata | 21101,85 | 22181,85 | 23261,85 | 24341,85 | 25421,85 |
Hilabeteko oinarrizko soldata | 1406,79 | 1478,79 | 1550,79 | 1622,79 | 1694,79 |
Ordu arrunta | 12,16 | 12,78 | 13,40 | 14,02 | 14,64 |
ARDURADUNA | |||||
Urteko oinarrizko soldata | 25440,60 | 26640,60 | 27840,60 | 29040,60 | 30240,60 |
Hilabeteko oinarrizko soldata | 1696,04 | 1776,04 | 1856,04 | 1936,04 | 2016,04 |
Ordu arrunta | 14,65 | 15,35 | 16,04 | 16,73 | 17,42 |
TRAFIKOBURUA | |||||
Urteko oinarrizko soldata | 24255,90 | 25455,90 | 26655,90 | 27855,90 | 29055,90 |
Hilabeteko oinarrizko soldata | 1617,06 | 1697,06 | 1777,06 | 1857,06 | 1937,06 |
Ordu arrunta | 13,97 | 14,66 | 15,35 | 16,05 | 16,74 |
LANGILE ESPEZIALIZATUA | |||||
Urteko oinarrizko soldata | 21800,76 | 22323,97 | 22859,75 | 23408,38 | 23970,18 |
Hilabeteko oinarrizko soldata | 1453,38 | 1488,26 | 1523,98 | 1560,56 | 1598,01 |
Ordu arrunta | 12,56 | 12,86 | 13,17 | 13,48 | 13,81 |
LANGILE ESPEZIALIZATU HASIBERRIA | |||||
Urteko oinarrizko soldata | 18534,90 | 18975,38 | 19430,79 | 19897,13 | 20374,66 |
Hilabeteko oinarrizko soldata | 1235,66 | 1265,03 | 1295,39 | 1326,48 | 1358,31 |
Ordu arrunta | 10,68 | 10,93 | 11,20 | 11,46 | 11,74 |
1. URTEKO LANGILE ESPEZIALIZATUA | |||||
Urteko oinarrizko soldata | 19620,68 | 20091,58 | 20573,77 | 21067,54 | 21573,17 |
Hilabeteko oinarrizko soldata | 1308,05 | 1339,44 | 1371,58 | 1404,50 | 1438,31 |
Ordu arrunta | 11,30 | 11,57 | 11,85 | 12,14 | 12,43 |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | |||||
Urteko oinarrizko soldata | 20156,40 | 21356,40 | 22556,40 | 23756,40 | 24956,40 |
Hilabeteko oinarrizko soldata | 1343,76 | 1423,76 | 1503,76 | 1583,76 | 21663,76 |
Ordu arrunta | 11,61 | 12,3 | 12,99 | 13,68 | 14,38 |
2025 | 2026 | 2027 | 2028 | 2029 | |
Orga jasotzaileko gidariaren hileroko plusa | 17,74 | 18,16 | 18,60 | 19,04 | 19,50 |
Garapeneko orga jasotzaileko gidariaren hileroko plusa | 157,44 | 161,22 | 165,09 | 169,05 | 173,11 |
Aparteko ordua | 18,76 | 19,21 | 19,67 | 20,14 | 20,63 |
Dokumentatzailearen hileroko plusa | 70,00 | 80,00 | 80,00 | 80,00 | 80,00 |
Gaueko lana | 20,00 | 20,00 | 20,00 | 20,00 | 20,00 |
II. ERANSKINA.–IGOA Y PATXI LOGÍSTICA SL ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA EZ APLIKATZEA
Hitzarmen kolektibo honetan aurreikusitako soldaten araubidea ez da aplikatuko, eta alderdiek adosturik aldatuko da, baldin eta enpresak jakinarazten dituen inguruabar ekonomikoek haren egonkortasun eta bideragarritasun ekonomikoa kolokan jartzen ahal badute, baina, betiere, aldez aurretik enpresako zuzendaritzak horren arrazoiak frogatu ondoren.
Horretarako, hitzarmen kolektiboaren Batzorde Mistoa bilduko da, eta lehen bileratik 7 egun igaro baino lehen honako erabakietako bat hartuko du:
a) Soldatak ez aplikatzeko erabakia ezestea. Kasu horretan, alderdiek Nafarroako Lan Auzitegira igorriko dute auzia, bitartekaritza eta arbitrajea egin dezan, ukatze hori egin eta ondoko 7 eguneko epean.
b) Soldatak ez aplikatzeko erabakia baiestea, Batzorde Mistoaren horren aldeko akordioa bada.
ENPRESAKO ZUZENDARITZAREN ORDEZ:
Izpta.: Asier Igoa Cos
LANGILEEN PLANTILLAREN ORDEZ, LANGILEEN ORDEZKARIA:
Izpta.: Angel María Garisoain Saldías
Izpta.: Victor Manuel Tomás Santos
Izpta.: Juan José Jimenez Cordero
Iragarkiaren kodea: F2512294
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
