208. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2065/2025 EBAZPENA, irailaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena. Haren bidez Francisco José Abadía Pérez jauna kentzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko buruaren kargutik, berak hala eskatuta.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2022ko martxoaren 28ko 678/2022 Ebazpenaren bidez, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko buru izendatu zen Francisco José Abadía Pérez, 2022ko apirilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2025eko irailaren 2an, Francisco José Abadía Perezek uko egin zion Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko buruaren izendapenari, 2025eko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiak 7.1 artikuluan ezartzen duenez –arautegi hori Gobernu Kontseiluaren 2025eko ekainaren 19ko erabaki baten bidez onetsi zen–, bere lana uzten duenean izendapen libreko lanpostu bat edo unitate organiko baten buru edo zuzendari izan den pertsona batek, pertsona horrek berehala itzuli beharko du berari dagokion mailaren eta izendapenaren berezko funtzioak betetzera, jatorrian atxikia zegoen arlo organikoaren barrenean; lanpostura itzultzean, ez zaizkio aldatuko campusa eta lanaldia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2007ko ekainaren 6ko 928/2007 Ebazpenaren bidez, Francisco José Abadía Pérezi informatikako teknikariaren 468 zenbakiko funtzionario lanpostua esleitu zitzaion (A maila), Informatika Zerbitzuko Sistemen eta Komunikazioen Atalari atxikia. Beraz, Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko buru izendatua izan aurretik, Sistemen eta Komunikazioen Atalari atxikia zegoen Abadía Pérez jauna.

Aintzat harturik ez dagoela informatikako teknikariaren A mailako lanpostu hutsik Sistemen eta Komunikazioen Atalean, beharrezkoa da lanpostu bat sortzea Francisco José Abadíak aukera izan dezan berehala itzultzeko berari dagokion mailaren eta izendapenaren berezko funtzioak betetzera, jatorrian atxikia zegoen arlo organikoaren barrenean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiaren 3.2.b) artikuluak errektoreari esleitzen dio plantilla organikoaren aldaketen eskumena, betiere aldaketa horiek funtzionarioen artean betetzekoa den izendapen libreko zuzendaritza-lanpostu bateko langile baten edo unitate organiko baten zuzendariaren edo buruaren kargu-uzteen ondoriozkoak badira.

Bidezkoa da, horrenbestez, José Francisco Abadía Pérez kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta informatikako teknikariaren lanpostu bat sortzea, A mailakoa, Sistemen eta Komunikazioen Atalean, pertsona hori bere mailari eta izendapenari dagozkien berezko funtzioetara itzul dadin.

Aintzat hartuta TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten proposamena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Kudeatzaileak proposaturik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Francisco José Abadía Pérez jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko buruaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, 2025eko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren plantilla organikoan informatikako teknikari izateko 918 zenbakidun lanpostua sortzea, A mailakoa, Informatikako Sistemen eta Komunikazioen Atalean, goizeko lanaldian, Iruñeko Arrosadiko campusean, eta Francisco José Abadía Pérezi atxikitzea aipatutako lanpostua, 2025eko urriaren 1eko ondorioekin.

Hirugarrena.–Adierazitako lanpostuari atxikitzea haren mailari dagozkion ordainsariak, kalterik egin gabe graduagatik, antzinatasunagatik eta familia-laguntzagatik dagozkionak, indarrean den araudiaren arabera.

Laugarrena.–Lanpostua sortzearen ondoriozko gastua aurrekontu partida hauen kargura eginen da: 11 1100 12002 "Oinarrizko ordainsariak", 11 1100 12102 "Ordainsari Osagarriak" eta 11 1100 16001 "Gizarte Segurantza".

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta aditzera ematea kontu-hartzaileari, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari eta Informatikako Zerbitzuko zuzendariari, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko irailaren 26an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2512917