208. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

82/2025 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak administrazio publiko guztien funtzionamendua aldatu zuten, administrazio erabat elektronikoaren alde egiten baitute.

Araudi hori kontuan harturik, eta ikusirik komenigarria dela departamentu bakoitzak kudeatzea bere ordezkariaren sinadura elektronikoa, Nafarroako Gobernuak, 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zien foru agindu bidez izenda ditzaten departamentu bakoitzaren ordezkariaren ziurtagiri ofiziala edukiko duten pertsonak. Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak uztailaren 2an emandako 72/2024 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar zuten pertsonak izendatu ziren.

Foru agindu hori onetsi zenetik Ekonomia eta Ogasun Departamentuan langile aldaketa batzuk gertatu direnez, beharrezkoa da foru agindu berri bat onestea departamentu horren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak eguneratzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak izendatzea, honako hauek alegia: Maite Domínguez Muguiro andrea, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia; Araceli Castejón Menéndez andrea, Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Ataleko Kobrantza eta Ordainketa Bulegoko burua; Santiago Pasquier Martínez jauna, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Administratiboaren Ataleko burua; eta Alberto Elizalde Lasheras jauna, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

2. Izendapen horiek noiznahi errebokatzen ahalko dira.

3. Indarrik gabe uztea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 2ko 72/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez izendatu baitziren Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

4. Foru agindu hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko urriaren 2an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2512982