208. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 5a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

136/2023 EBAZPENA, irailaren 14koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen 17 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

2063/2023 EBAZPENA, 2023ko irailaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2022-141847OR-C32".

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

315E/2023 EBAZPENA, irailaren 26koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita honako dirulaguntza honen deialdia: "Laguntza toki-erakundeentzat, trantsizio energetikorako - 2023 II". DDBN identifikazioa: 718436.

5759E/2023 EBAZPENA, irailaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita langabeei zuzendutako enplegu eta prestakuntzako programa mistoak gauzatzeko 2023., 2024. eta 2025. urteetan eta Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik. DDBN: 715070.

1.7. BESTELAKOAK

23/2023 EBAZPENA, irailaren 11koa, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena. Probak 2023ko abuztuaren 25ean egin ziren.

863E/2023 EBAZPENA, irailaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen baimen integratua ematen duena Valtierrako udal-mugartean kokatutako hondakin organikoak konpostatzeko instalazio baterako. Horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak ingurumen baimen integratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Lombricultura Valtierra SL da.

476/2023 EBAZPENA, irailaren 18koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iker Escalada Telletxea jauna sartzen duena Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien, teknikarien eta epaileen zerrendan.

64/2023 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ezkarozeko balorazio txostena onesten duena.

2091/2023 EBAZPENA, 2023ko irailaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2023ko irailaren 29an onetsitako "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezko irakasleak hautatzeko eta kontratatzeko prozesua arautzen duen Erregelamendua onesten duena".

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATETZ

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

MARTZILLA

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat, C mailakoa, barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez. Funtzionarioak

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat, C mailakoa, barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez. Lan-kontratudun finkoak

NOAIN ELORTZIBAR

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa prozedurako hautaproben bidez, kultur teknikariaren lanpostua bete dadin aldi baterako kontratuarekin

IRUÑA

Deialdia, hautaketa-proben bidez hautagaien zerrenda bat osatzeko gizarte-enpleguko ofizial lanpostuan -pinturako espezialitatea- aldi baterako kontratu bidez aritze aldera

EGUESIBAR

Deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako ofizialaren lau lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, garapenerako lankidetza proiektuak 2023an eta 2024an egiteko dirulaguntzena. Laburpena

ARMAÑANTZAS

Ordenantza, arautzen dituena eguzki-energia biltzeko instalazioak. Behin betiko onespena

BAZTAN

Aldaketa, eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak arautzen dituen Ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

BERTIZARANA

Xehetasun-azterketa, Oieregiko 3. poligonoko 41. lurzatian. Hasierako onespena

ZIZUR

Deialdia, familiei hezkuntza-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak emateko (2023-2024 ikasturtea). Laburpena

ERROIBAR

Mezkirizko UE 9 exekuzio unitatearen aldaketa xehatua. Behin betiko onespena

LIZARRA

Birpartzelazio proiektua, Udal Plan Orokorreko APA 7ko UE 2. unitatean (industrialdea). Hasierako onespena

GESALATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia: aldaketa xehatua UC-12.3 unitatean eta 11. poligonoko 1. lurzatian. Hasierako onespena

IRUÑA

Administrazio-emakida, Udalaren "Jesús eta María" lokala Done Jakue Bideko turismo aterpetxe gisa kudeatzeko eta ustiatzeko

TUTERA

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2023-2025 aldirako. Onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COOPERATIVA DEL CAMPO

Transformación de sociedad cooperativa en sociedad de responsabilidad limitada