Iragarkia
208. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
315E/2023 EBAZPENA, irailaren 26koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita honako dirulaguntza honen deialdia: "Laguntza toki-erakundeentzat, trantsizio energetikorako - 2023 II". DDBN identifikazioa: 718436.
2030erako Nafarroako Energia Planak helburu du, besteak beste, sustatzea energiaren kontsumo efizientea, handitzea energia berriztagarriek energiaren azken kontsumoan egiten duten ekarpena, murriztea erregai fosilen erabilera, garraioan handitzea energia berriztagarrien erabilera. eta sustatzea komunitate energetikoak.
Hori dela eta, Nafarroako toki-erakundeentzako laguntzen deialdi honen helburua da laguntzea deskribatutako helburuak lortzen, hiru neurri motaren bidez: berritzea kaleko argien instalazioak eta eraikin publikoen barneko argienak, idaztea energia berriztagarrietako eta energia-efizientziako proiektuak, idaztea erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak, eta eratzea energia-komunitateak.
Era berean, dirulaguntza hori sartuta dago Nafarroako Dirulaguntzen 2023ko Plan Estrategikoan.
Horrenbestez, erabiliz abuztuaren 30eko 70/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak (foru dekretu horren bidez ezarri zen Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa).
EBAZTEN DUT:
1. Onestea honako dirulaguntza honen deialdia: Laguntza toki-erakundeentzat, trantsizio energetikorako - 2023.
2. Onestea dirulaguntza arautuko duten oinarriak. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.
3. Deialdi honetako konpromisoak betetzeko, honako gastu hauek baimentzea:
NEURRIA | AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA (eurotan) |
1.A | Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki-erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa | 2023 | 28.452,18 |
1.B | Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki-erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa | 2023 | 21.777,13 |
2.A | Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki-erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa | 2023 | 7.261,69 |
2.B | Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki-erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa | 2023 | 3.630,84 |
2.C | Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki-erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa | 2023 | 3.630,84 |
3 | Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki-erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa | 2023 | 14.523,37 |
Zenbateko horiek partiden artean transferitzen ahal dira, horietako bakoitzaren kreditu beharren arabera, jarraituz deialdiaren 5. oinarri arautzailean ezarritako irizpideei.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, zuzenduko zaiona Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik, hartan espediente zenbakia adierazita (goiburuan agertzen da, "Erreferentzia: espedientea" hitzen ondoren).
Iruñean, 2023ko irailaren 26an.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria. Xedea.
Honako helburu hauek ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/844 EB Zuzentarauak (haren bidez aldatu ziren eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 210/31/EB Zuzentaraua eta efizientzia energetikoari buruzko 2012/27/EB Zuzentaraua):
–Berotegi-efektuko gasen isurketa %40 murriztea 1990eko isurketa-mailen aldean.
–Kontsumitutako energia berriztagarriaren proportzioa handitzea.
–Batasunak dituen helburuen araberako energia aurreztea lortzea.
Deialdi honetako dirulaguntzek xede dute laguntzea eskuratzen zuzentarau horretan aurreikusten diren helburuak, zeinek bat egiten baitute 2030erako Nafarroako Energia Planarekin. Horretarako, sustatuko da efizientzia energetikoa izatea kaleetako argiteriak eta eraikin publikoen barneko argiteriak, idatziko dira energia berriztagarrietako eta energia-efizientziako proiektuak, idatziko dira erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak, eta eratuko dira energia-komunitateak, Foru Komunitateko toki-erakundeetan.
Horretarako, honako neurri hauek zehaztu dira, dirulaguntzak jaso ditzaketenak (haien ezaugarriak deialdiaren II. eranskinean ageri dira):
NEURRIA | NEURRIA |
1.A | Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak, 500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeetan |
1.B | Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak |
2.A | Energia berriztagarrien proiektuak idaztea |
2.B | Energia-efizientziako proiektuak idaztea |
2.C | Idaztea erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak |
3 | Energia-komunitateak eratzea |
2. oinarria. Onuradunak.
Nafarroako toki-erakundeak izanen dira laguntza hauen onuradunak, baldin egiten badituzte goian deskribatutako neurriekin lotutako inbertsioak, bai eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192.2 artikuluan jasotako tokiko zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten erakundeak ere (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
3. oinarria. Gastu diruz lagungarriak, gauzatzeko epea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
1. Diruz lagungarriak izanen dira II. eranskinean zehaztutako neurrietako bakoitzean aipatzen diren jarduketak, baldin Nafarroan eginak badira.
Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:
a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.
b) BEZa, baldin onuradunak berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badu. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da.
2. Inbertsioak egiteko epea izanen da 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 10era bitartekoa. Jarduketa egintzat joko da gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean.
3. II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa.
Dirulaguntza kasu honetan handitu liteke:
Aintzat hartuko da zer konpromiso duten toki-erakundeek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin. Erakundeei %5eko gehigarria emanen zaie, baldin eta frogatzen badute hartu dutela 2023an genero berdintasuna sustatzeko IV. eranskinean aipatzen diren neurrietako bat.
Erakundeei ez zaie gehigarri hori emanen, baldin eta gehigarri hori aurretik eman bazitzaien laguntzen deialdian, 2017an, 2018an, 2019an, 2020an, 2021ean eta 2022an.
4. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako erabiliz Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.navarra.es) izapideen katalogoko fitxa (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).
Eskaerak ez dira aurkeztutzat hartuko ez baldin badira egokitzen laguntzen fitxan dagoen formulario telematikora (eskaera-orri hori agertzen da eskaeraren izapidea laguntzen fitxaren bidez hastean), ez eta telematika bidez eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten badira ere; hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.
3. Toki-erakundeek eskabide bat aurkeztu beharko dute jarduketa bakoitzeko.
Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa agiri bereizietan aurkeztuko da, izenarekin identifikatua, eta II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da.
4. Eskaerak ez baditu betetzen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak, organo eskudunak erakunde eskatzaileari eskatuko dio okerra zuzen dezala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.
Eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izanen da inola ere zuzendu.
5. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.
1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, organo kudeatzaileak (Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Plan Energetikoaren Atala) aurkezten diren eskaerak konparatuko ditu, II. eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraituz, neurri bakoitzerako lehentasun hurrenkera bat ezartzeko. Dena dela, neurri bakoitzerako baimendutako gastuak bide ematen badu eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen lehentasun hori ezartzea.
Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio altuena lortzen duten eskaerei aplikatuko zaie II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea, harik eta neurri bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte:
NEURRIA | AURREKONTU-KREDITUA (eurotan) |
1.A. Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak, 500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeetan | 28.452,18 |
1.B. Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak | 21.777,13 |
2.A. Energia berriztagarrien proiektuak idaztea | 7.261,69 |
2.B. Energia-efizientziako proiektuak idaztea | 3.630,84 |
2.C. Idaztea erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak | 3.630,84 |
3. Energia-komunitateak eratzea | 14.523,37 |
Baldin neurri baterako aurkezten diren eskaera guztiei erantzun ondoren gelditzen bada kreditu erabilgarririk, erabiliko da beste neurri batzuetako eskaerei erantzuteko. Halakoetan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 1.A neurria, 1.B neurria, 2.A neurria, 2.B neurria, 2.C neurria eta 3. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun-hurrenkera.
Oraindik saldo erabilgarririk gelditzen bada, erantzunen zaie laguntzaren gehieneko zenbatekoak mugatutako eskaerei. Halakoetan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 1.A neurria, 1.B neurria, 2.A neurria, 2.B neurria, 2.C neurria eta 3. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun-hurrenkera.
2. Plan Energetikoaren Atalak eskaerak baloratzeko, jarraituko die II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako irizpideei, eta ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari, eta, bertan, adieraziko da erakunde onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak.
Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia izanen da organo eskuduna dirulaguntzaren kontzesioa ebazteko. Ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena ematera eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.
6. oinarria. Dirulaguntzen justifikazioa eta ordainketa.
1. Onuradunek justifikatu egin beharko dituzte egindako inbertsioak, 3.2 oinarrian jasotako gauzatze-epean, edo, baldin kontzesioa ondoren bada, 5 egun balioduneko epean, kontzesioa jakinarazten denetik. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, 8.1 oinarrian zehaztutako moduan:
a) Egindako jarduketen fakturak eta ordainagiriak. Bi agiri horiek onuradunaren izenean egon beharko dute. Berrikuspena errazteko, fakturen zerrenda bat aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa.
b) Onuradunak deialdi honen aurretik baldin badu energia berriztagarria sortzeko instalaziorik, aurkeztu beharko du instalazio horiek ongi funtzionatzen dutela frogatzen duen dokumentu bat, edozein izanik ere dirulaguntzaren xede den neurria.
c) II. eranskinean neurri bakoitzerako zehazten den dokumentazioa.
d) Dirulaguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.
2. Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, deklaratuko da galdu dela laguntza kobratzeko eskubidea.
3. Laguntzak kudeatzen dituen organoak aztertuko ditu onuradunek aurkeztutako frogagiriak, eta dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, egindako inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du aurretik. Ondoren, laguntza ordaintzeko ebazpenaren proposamen arrazoitua igorriko dio organo eskudunari, zeinean jasoko baita onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak.
4. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du, frogagiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.
7. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.
1. Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) 3. eta 6. oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan egitea eta justifikatzea dirulaguntzaren xedeko jarduerak.
b) Inbertsioaren jabetza mantentzea 5 urtez gutxienez, laguntza ordaintzeko ebazpenaren egunetik hasita.
c) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea organo kudeatzaileari.
d) Jasotako dirulaguntzaren berri ematea udalaren webgunean, bai eta diruz lagundutako inbertsioak direla-eta onuradunak sortzen duen dokumentazioan ere.
e) Erakundeak deialdi honen aurretik baldin badu energia berriztagarria sortzeko instalaziorik, aurkeztu beharko du instalazio horiek ongi funtzionatzen dutela frogatzen duen dokumentu bat, edozein izanik ere dirulaguntzaren xede den neurria, 6. oinarrian ageri den bezala.
f) II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako betebehar berariazkoak.
g) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.
2. Betebeharren bat betetzen ez bada, oinarri arautzaile hauetakoa, dirulaguntzak emateko ebazpenekoa nahiz Dirulaguntzei buruzko Foru Legekoa, galduko da onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea, edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluarekin bat.
Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, aurreikusi da laguntza %10 murriztea baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa egiten bada 6.1 oinarrian ezarritako epean.
3. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak egiten ahal ditu beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak, egiaztatzeko benetan gauzatu direla dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak, bai eta funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.
8. oinarria. Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak.
1. Telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez eskaera guztiak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren bidez, laguntzen fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado).
2. Telematika bidez eginen da administrazio-egintzen jakinarazpena, baita laguntza hauek emateko prozeduraren barneko jarduketa guztien komunikazioak ere, eta horretarako, erabiliko dira erakunde eskatzaileen gaitutako helbide elektroniko bakarra (GHEB).
9. oinarria. Dirulaguntzaren bateraezintasuna.
Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen beste dirulaguntza batzuekin, baldin gastu diruz lagungarri beretarako eman badira. Zehazki, bateraezinak dira indarra duen Toki Inbertsioen Planaren ekarpenekin.
Dirulaguntza bateragarriak direnean, eman dituztelako beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, dirulaguntza baten edo guztien zenbatekoak ezin du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.
10. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, eta, horretarako, erabiliko du Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zer aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.
Deialdi honen emaitzak argitaratuko dira, orobat, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.navarra.es) izapideen katalogoko laguntzen fitxan.
11. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.
Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, zuzenduko zaiona Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.
II. ERANSKINA.–1. NEURRIA. BERRITZEA KALEETAKO ARGITERIA PUBLIKOAREN INSTALAZIOAK ETA ERAIKIN PUBLIKOEN BARNEKO ARGITERIAREN INSTALAZIOAK
–1.A neurria: 500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeetan egin beharreko jarduketak.
–1.B neurria: 500 biztanle baino gehiagoko eta gutxiagoko toki-erakundeetan egin beharreko jarduketak.
1.A neurrian, 2. oinarrian adierazitako toki-erakunde guztiak izan daitezke onuradun, biztanle kopurua edozein dela ere, baldin eta jarduketa egiten bada 500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakunde batean. 2022ko urtarrilaren 1eko erroldako datuak hartuko dira erreferentziatzat. Eskaera egitean, adierazi beharko dute bi azpineurrietatik zein eskatzen duten (A edo B), ezin baita laguntza bietan eskatu.
1. Jarduketa diruz lagungarriak.
Neurri honen barnean sartzen dira ondotik azaltzen diren jarduketak, efizientzia energetikoa handiagoa lortzearren.
Kaleetako argiteria publikoaren instalazioaren berrikuntzak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren berrikuntzak honako hauek biltzen ditu: ekipoak, linea eta instalazio elektrikoak berritzea, obra zibila eta obra-proiektua eta obra-zuzendaritza.
Izanen da proiektuari lotutako guztizko inbertsio bat, barnean hartzen dituena instalazioak osorik egokitzeko behar diren inbertsio guztiak eta dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa (hau da, egin den inbertsio guztitik laguntza jaso dezakeena); hura erabiliko da puntuazioa kalkulatzeko eta hari aplikatuko zaio jaso beharreko laguntzaren ehunekoa.
Dirulaguntza hauen xede diren instalazioek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
1. Auditoretza bat egina izatea 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, baldintza hauek betetzen dituena:
a) Gutxieneko edukia:
–Dagoen instalazioaren diagnostikoa.
–Dagoen instalaziorako proposatutako alternatibak, gutxienez hiru jarduketa azterturik teknikoki eta ekonomikoki.
b) Pertsona fisiko edo juridiko independente batek eginen du auditoretza-lana, eta ezin izanen du parte hartu planteatutako berrikuntza-lana gauzatzeko fasean.
c) Kaleetako argiteriaren gaineko jarduketen kasuan, auditoretza-lana egin beharko da jarraikiz Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundeak ezarritako protokoloari.
2. Kaleetako argiteriaren kasuan baino ez, luminaria berriek ezaugarri hauek bete behar dituzte:
a) Instalatutako goiko fluxu hemisferikoa <%1 izatea luminaria funtzionaletan, eta girotzeko luminarietan edo luminaria klasikoetan, berriz, instalatutako goiko fluxu hemisferikoa <%3.
b) Kolore tenperatura ≤ 3000 K.
c) Led motako lanparak izanen dira.
d) Erregulazio sistema izan beharko du.
3. Bete beharko dira Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa (onetsi zen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren bidez), Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamendua (onetsi zen azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren bidez) eta haren jarraibide tekniko osagarriak (EA-01etik EA-07ra) eta Led teknologia duten kanpoko argietako luminarientzat eskatzen diren errekerimendu teknikoak. Eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioek bete beharko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE 3 Atalean ezarritakoa ("Argi instalazioen efizientzia energetikoa"), baita indarra duten gainerako legeak ere.
4. Lan horiek aurreikusita egon behar dute proiektu tekniko batean, edo memoria tekniko batean, egoki dena, eta obra-zuzendaritza baten menpe egon beharko dute, honako betebehar hauekin:
a) Zenbateko diruz lagungarria (biak batuta) ezin da izan inbertsioaren zenbateko osoaren %10etik gorakoa.
b) Pertsona fisiko edo juridiko batek eginen ditu, eta hark ezin izanen du parte hartu eraberritzea gauzatzeko geroko lanetan.
2. Laguntzaren zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa izanen da organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %60.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko:
–1.A neurria: 10.000 euro.
–1.B neurria: 30.000 euro.
3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.
Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:
a) Eskabide-formulario telematikoa, non azalduko diren instalazioaren alderdi inportanteenak. Formulario hori eskuratzen ahalko da laguntza eskaera izapidetzean, fitxaren bidez.
b) Toki-erakundeak 2025era arte eginen dituen jarduketen plangintza. Dokumentu horretan, deskribatuko dira toki-erakundeak eredu energetikoa aldatzeko urtean egin beharreko jarduketak. Gutxienez, arlo hauek jasoko dira:
1. Energia-efizientzia.
2. Energia berriztagarriak.
3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.
4. Energia-komunitateak eratzea.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, efizientzia, toki-erakundearen izena.
c) Jarduketaren aurreproiektua, non gutxienez alderdi hauek zehaztuko baitira nahitaez:
–Gaur egungo egoera:
- I. CM zenbakia.
- II. Unitateak.
- III. Erregulazio sistema.
- IV. Luminaria: potentzia, GHF eta tipologia.
- V. Lanpara: potentzia, kolore-tenperatura.
- VI. Potentzia guztira.
- VII. HPKU (Hornidura Puntuen Kode Unibertsalak).
–Auditoretzan deskribatutako proposamenetatik hautatutako alternatiba, honako eremu hauek barne hartzen dituena:
- I. CM zenbakia.
- II. Unitateak.
- III. Erregulazio sistema.
- IV. Luminaria: potentzia, GHF eta tipologia.
- V. Lanpara: potentzia, kolore-tenperatura.
- VI. Potentzia guztira.
–Instalazioen monitorizazioaren deskribapena.
–Energia aurreztearen justifikazioa, III. eranskinean deskribatutako metodologiari jarraikiz.
–Jarduketen aurrekontu xehatua, ongi bereiziz unitateko prezioa kontzeptuka, bai eta proiektuaren kostua eta obra-zuzendaritzarena ere.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki-erakundearen izena.
d) Argindarraren horniduraren (edo horniduren) azken faktura, alegia, jarduketaren xedeko argi-instalazioarena. Kontratatutako potentzia berriarekin energiaren horniduran zenbat aurreztuko den kalkulatzeko eskatzen da faktura hori –ikus 6. apartatuko a) letrako betebehar berariazkoa–.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.1. Horniduraren azken faktura, efizientzia, toki-erakundearen izena.
e) Baldin erakunde eskatzaileak badu jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen hornidura-kontratu bat gutxienez, kontratu hori erantsi beharko du.
Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100 berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:
–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, frogatzen duena kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100 berriztagarria dela, jarraikiz maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari, zeinak aldatu baitzuen ITC/1522/2007 Agindua. A etiketa duen merkaturatzailea.
–Toki-erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100 berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.
–Toki-erakundeak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non frogatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100. A etiketa duen merkaturatzailea.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.2. Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, toki-erakundearen izena.
f) Toki-erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (justifika dadin deialdiaren 3.3.b oinarrian adierazitako laguntza gehigarria), baldin betetzen badira horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.3 Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia, toki-erakundearen izena.
g) Erakundearen hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKUei buruzko formularioa, horretarako erabiliz deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. HPKUei buruzko formularioa, efizientzia, toki-erakundearen izena.
h) Auditoretza, betetzen duena 1. aparteko 1. puntuan eskatutakoa.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 5. Auditoretza, efizientzia, toki-erakundearen izena.
–Agirien laburpena.
ZENBAKIA | IZENA |
0 | Eskaera-formularioa (telematikoa) |
1 | Jarduketen plangintza, efizientzia, toki-erakundearen izena |
2 | Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki-erakundearen izena |
3,1 | Horniduraren azken faktura, efizientzia, toki-erakundearen izena |
3,2 | Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, toki-erakundearen izena |
3,3 | Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia, toki-erakundearen izena |
4 | HPKUei buruzko formularioa, efizientzia, toki-erakundearen izena |
5 | Auditoretza, efizientzia, toki-erakundearen izena |
4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
1. Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:
a) Ratio energetiko-ekonomikoaren balorazioa: 80 puntura bitarte.
Ratio energetiko-ekonomikoa da honako bi hauen arteko zatidura: proposatutako berritzearekin kWh/urtea parametroan lortzen den aurrezte teorikoa zati efizientzia energetikoa lortzearren eurotan egindako inbertsio diruz lagungarria (BEZa barne).
80 puntu emanen dira, baldin eta ratio energetiko-ekonomikoa 1,25etik gorakoa bada, eta 0 puntu, baldin eta ratioa zero bada. Gainerako kasuetan, puntuazioa aterako da kontuan hartuz bi balio horien arteko erregresio lineala.
b) Software bidezko monitorizazioa, bermatuko duena urrutiko segimendu etengabea, helburu duena erraztea SIE plataformari lotutako toki-erakundearen kontsumo energetikoaren kontrola eta hornidura energetikoen operazio- eta mantentze-lanak, eta Nafarroako Gobernuko zerbitzu teknikoen eskura dagoena: 10 puntu.
c) Ingurumen jasangarritasuna: elektrizitate-hornidurarako kontratu bat izatea, non elektrizitatea iturri berriztagarrikoa izanen den, edo "elektrizitate berdea", A etiketa duen merkaturatzaile batekin, deialdiko laguntzak eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.
2. Puntuazioetan berdinketarik izanez gero, erabakiko da kontuan hartuz irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.
5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.
Onuradunek, deialdiaren 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, aurkeztu beharko dute honako berariazko dokumentazio hau, egindako inbertsioak justifikatzeko:
a) Obra-proiektua eta obra-zuzendaritza, zehaztuta apartatuko 3. puntuan aipatutako erregelamenduetan eta indarrean dagoen legedian eskatutakoa (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamendua eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE3 atala).
Aipatutako proiektuan, gainera, egindako erreformaren argazkiak sartuko dira, baita inplementatutako materialaren fitxa teknikoak ere (1. apartatuan eskatutako betebeharrak justifikatzeko).
b) Berritutako instalazioaren behe-tentsioko erregistro-zenbakia. Erregistroa aldatzea nahitaezkoa bada, horren frogagiria. Bestela, enpresa instalatzailearen edo teknikari eskudunaren erantzukizunpeko adierazpena, frogatzen duena ez dagoela erregistroa aldatu beharrik.
6. Betebehar berariazkoak.
Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutakoaz gainera, betebehar hauek ere bete behar dituzte:
a) Ordaintzeko ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean, onuradunak aurkeztuko du kaleetako argiteria instalazioaren hornidura kontratu berriaren kopia, dagokiona jarduketaren memorian zehaztutako potentzia kontratatuari.
b) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, memoria-txosten bat aurkeztu beharko da, konparatzeko berritzearen aurreko instalazioa eta ondokoa. Txosten horretan, energiaren kontsumoak eta instalazioaren gastuak zehaztuko dira (prebentziorako eta zuzentzeko mantentze-lanak, konponketak, etab.).
Aipatutako dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.
2. neurria.–Proiektuak idaztea
1. Jarduketa diruz lagungarriak.
1.–Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:
–2.A neurria. Energia berriztagarrien proiektuak idaztea (hidraulikoa, eolikoa eta biomasa).
–2.B neurria. Energia-efizientziako proiektuak idaztea (2022ko deialdi honetako 1. neurrian diruz lagungarriak diren proiektuak alde batera utzita).
–2.C neurria. Idaztea erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak.
2. Laguntzaren zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa izanen da organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %80.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 15.000 euro.
3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.
Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:
a) Eskabide-formulario telematikoa, non azalduko diren instalazioaren alderdi inportanteenak. Formulario hori eskuratzen ahalko da laguntza eskaera izapidetzean, fitxaren bidez.
b) Toki-erakundeak 2025era arte eginen dituen jarduketen plangintza. Plangintza gisako dokumentu horretan, toki-erakundearen konpromisoa jasoko da, eta, horrez gainera, deskribatuko dira eredu energetikoa aldatzeko urtez urte eginen diren jarduketak. Lerro hauek jasoko dira gutxienez:
1. Energia-efizientzia.
2. Energia berriztagarriak.
3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.
4. Energia-komunitateak eratzea.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena.
c) Laguntzaren xede den proiektuaren deskripzio-memoria.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2 Deskripzio-memoria, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena.
d) Baldin erakunde eskatzaileak badu jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen hornidura-kontratu bat gutxienez, kontratu hori erantsi beharko du.
Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100 berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:
–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, frogatzen duena kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100 berriztagarria dela, jarraikiz maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari, zeinak aldatu baitzuen ITC/1522/2007 Agindua. A etiketa duen merkaturatzailea.
–Toki-erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100 berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.
–Toki-erakundeak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non frogatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100. A etiketa duen merkaturatzailea.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.1. Iturri berriztagarrien hornidura, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena.
e) Toki-erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (justifika dadin deialdiaren 3.3.b oinarrian adierazitako laguntza gehigarria), baldin betetzen badira horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.2 Berdintasunarekiko konpromisoa, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena.
f) Erakundearen hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKUei buruzko formularioa, horretarako erabiliz deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. HPKU formularioa, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena.
g) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena energia berriztagarrien zenbat instalazio dituen toki-erakundeak, autokontsumo partekatuko instalazioaren RAN erregistro zenbakia (hala badagokio) eta/edo komunitate energetiko bateko kide dela adierazten duen ziurtagiria.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 5. Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena.
–Dokumentuen laburpena:
ZENBAKIA | IZENA |
0 | Eskaera-formularioa (telematikoa) |
1 | Jarduketen plangintza, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena |
2 | Deskripzio-memoria, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena |
3,1 | Iturri berriztagarrien hornidura, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena |
3,2 | Berdintasunarekiko konpromisoa, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena |
4 | HPKU formularioa, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena |
5 | Erantzukizunpeko adierazpenak, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena |
4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
Laguntza emateko, honako hauek izanen dira 2.A eta 2.B neurrietako eskaeren balorazio-irizpideak:
1. Baldin toki-erakundeak badu RANen erregistratutako autokontsumo partekatu bat: 15 puntu.
2. Energia berriztagarriak noraino ezarri diren:
a) Baldin energia berriztagarriekin toki-erakundean jartzen den lehenbiziko instalazioa bada: 40 puntu.
b) Toki-erakundeak baldin badu energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru: 25 puntu.
c) Toki-erakundeak energia berriztagarrien 3 instalazio baino gehiago baldin baditu: 10 puntu.
3. Toki-erakundea kide gisa sarturik badago eskaera egiten den egunean legez ezarrita dagoen komunitate energetiko batean edo kooperatiba energetiko batean: 25 puntu.
4. Toki-erakundeak SIE plataforman sartzeko aukera badu, edo laguntza-eskaera erregistratu den egunean eskatu badu: 10 puntu.
Ingurumen jasangarritasuna: jatorri-bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura-kontratu bat izatea A etiketa duen merkaturatzaile batekin, laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.
Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu den, horrexen arabera ordenatuko dira.
5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.
Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:
a) Laguntzaren xede den proiektu, auditoretza edo planaren kopia.
b) Udal idazkaritzaren ziurtagiria, jasotzen duena proiektua idazteko adjudikazioa egin dela jarraikiz kontratu publikoak arautzen dituen araudian ezarritakoari.
6. Betebehar berariazkoak.
Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, memoria-txosten bat aurkeztu beharko dute, adierazteko zenbateraino gauzatu den idazketa diruz lagunduta duen proiektua, auditoretza edo plana.
Aipatutako dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.
3. neurria.–Komunitate energetikoa eratzea
1. Jarduketa diruz lagungarriak.
1.1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:
–Parte hartzeko prozesua, talde eragilea eta energia-komunitatea eratzeko.
–Prozesu eratzailea, energia-komunitatea entitate juridiko gisa sortzeko.
–Energia-komunitatea garatzeko beharrezkoak diren planak definitzea.
Deialdiaren fitxan jasotzen dira neurri horrekin lotutako terminologiaren definizioak.
1.2. Diruz lagungarriak diren gastuek bete beharreko baldintzak.
1.2.1. Energia-komunitatea eratzeko eta parte hartzeko prozesua:
a) Fase hauek hartu beharko ditu kontuan:
a. 1. fasea: parte hartzeko prozesua diseinatzea.
b. 2. fasea: sentsibilizazioa, informazioa eta talde eragilea eta energia-komunitatea sortzea.
c. 3. fasea: parte hartzeko prozesua, energia-komunitatearen talde eragileari prestakuntza eta trebakuntza emateko.
d. 4. fasea: Energia-komunitatearen lehen proiektuak eta ekimenak definitzea.
e. 5. fasea: Energia-komunitatea erakunde juridiko gisa eratzea.
f. 6. fasea: Parte hartzeko prozesu eratzailearen emaitza itzultzea eta zabaltzea.
1.2.2. Energia-komunitatea garatzeko planak idaztea:
a) Jaso beharko du hasierako proiektu energetikoen definizioa, bai eta energia-komunitateak eman beharreko lehenbiziko urratsak ere:
a. 7. fasea: Komunikazio- eta zabalkunde-plana idaztea.
b. 8. fasea: Lan-plana idaztea.
c. 9. fasea: Bideragarritasun-plana eta negozio eredua idaztea.
d. 10. fasea: Finantzaketa-plana idaztea.
2. Laguntzaren zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa izanen da organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %80.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 10.000 euro, honela banaturik:
2.1. Energia-komunitatea eratzeko eta parte hartzeko prozesua: 7.000 euro, gehienez.
2.2. Energia-komunitatea garatzeko planak idaztea: 3.000 euro, gehienez.
3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.
Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:
Eskabide-formulario telematikoa, non azalduko diren instalazioaren alderdi inportanteenak. Formulario hori eskuratzen ahalko da laguntza eskaera izapidetzean, fitxaren bidez.
a) Toki-erakundeak 2025era arte eginen dituen jarduketen plangintza. Plangintza gisako dokumentu horretan, toki-erakundearen konpromisoa jasoko da, eta, horrez gainera, deskribatuko dira eredu energetikoa aldatzeko urtez urte eginen diren jarduketak. Lerro hauek jasoko dira gutxienez:
1. Energia-efizientzia.
2. Energia berriztagarriak.
3. Mugikortasun jasangarria.
4. Energia-komunitateak eratzea.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Komunitate energetikoaren jarduketen plangintza, toki-erakundearen izena.
b) Dokumentu bat, jasotzen dituena energia-komunitatea eratzeko parte hartze prozesuaren deskripzioa eta energia-komunitatea garatzeko proposatutako planak.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Parte hartzeko prozesu eratzailea eta proposatutako planak deskribatzen dituen dokumentua. Komunitate energetikoa, toki-erakundearen izena.
c) Baldin erakunde eskatzaileak badu jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen hornidura-kontratu bat gutxienez, kontratu hori erantsi beharko du.
Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100 berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:
–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, frogatzen duena kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100 berriztagarria dela, jarraikiz maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari, zeinak aldatu baitzuen ITC/1522/2007 Agindua. A etiketa duen merkaturatzailea.
–Toki-erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100 berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.
–Toki-erakundeak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non frogatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100. A etiketa duen merkaturatzailea.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.1. Iturri berriztagarrien hornidura. Komunitate energetikoa, toki-erakundearen izena.
d) Toki-erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (justifika dadin deialdiaren 3.3.b oinarrian adierazitako laguntza gehigarria), baldin betetzen badira horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.2. Berdintasunarekiko konpromisoa. Komunitate energetikoa, toki-erakundearen izena.
e) Erakundearen hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKUei buruzko formularioa, horretarako erabiliz deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia.
Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. HPKU formularioa. Komunitate energetikoa, toki-erakundearen izena.
–Dokumentuen laburpena (jarraian adierazitako izenarekin aurkeztu behar dira).
ZENBAKIA | IZENA |
0 | Eskaera-formularioa. (telematikoa) |
1 | Jarduketen plangintza. Energia-komunitatea, toki-erakundearen izena |
2 | Dokumentua, deskribatzen dituena parte hartzeko prozesu eratzailearen diseinua eta kontuan hartu beharreko planak. Energia-komunitatea, toki-erakundearen izena |
3.1 | Iturri berriztagarrien hornidura. Energia-komunitatea, toki-erakundearen izena |
3.2 | Berdintasunarekiko konpromisoa. Energia-komunitatea, toki-erakundearen izena |
4 | HPKU horniduraren formularioa. Energia-komunitatea, toki-erakundearen izena |
4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
Hauek dira laguntza hauek emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:
4.1. Parte hartzeko prozesu eratzailea (80 puntu gehienez):
a) Toki-erakundeak konpromisoa hartzen du sortu beharreko komunitate energetikoan parte hartzeko (40 puntu).
b) Toki-erakunde eskatzailearen edo hura osatzen duten toki elkarteen titulartasuneko turismo-establezimendu batek parte hartzea komunitate energetikoan (30 puntu).
c) Eskatzailearen parte den edo eskatzailetik 25 kilometrora baino gutxiagora dagoen beste toki-erakunde batek parte hartzea komunitate energetikoan (10 puntu).
d) Komunitate energetikoa zati batean edo osorik gauzatuko da erronka demografikoa duten udalerrietan (5.000 biztanle arteko udalerriak eta hirikoak ez diren 20.000 biztanle arteko udalerriak, non biztanle-entitate guztiak diren 5.000 biztanle artekoak, jarraikiz IDAEk –Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua– argitaratzen duen zerrendari; zerrenda hori argitaratzen du Berroneratzearen eta Erronka Demografikoaren programaren esparruan egiten diren deialdietarako. Haren webgunean dago eskuragarri zerrenda hori) (20 puntu).
4.2. Toki-erakundeak SIE plataforman sartzeko aukera badu, edo laguntza-eskaera erregistratu den egunean eskatu badu: 10 puntu.
4.3. Ingurumen jasangarritasuna: (10 puntu gehienez).
Jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura-kontratu bat izatea, A etiketa duen merkaturatzaile batekin, laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: (10 puntu).
Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, erabakiko da kontuan hartuz irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa, jarraituz irizpideak azaldu diren hurrenkera berari. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu den, horrexen arabera ordenatuko dira.
5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.
Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko: Dokumentuen izenean, letra eta zenbakia hauek sartu beharko dira:
5.1. Energia-komunitatean parte hartzeko eta eratzeko prozesuari buruzko dokumentazioa:
IZENA | AGIRIA |
A.1 | Energia-komunitatean parte hartzeko eta eratzeko prozesuaren azken memoria |
A.2 | Energia-komunitatearen prozesuan parte hartzeari buruzko aktak |
A.3. | Energia-komunitateko parte-hartzaileen zerrenda |
B | Energiaren eta arlo juridikoaren arloan hartutako akordioen txostena, honako kontzeptu hauei dagokienez, gutxienez: gobernantza, helburuak, jarduerak, onuradunak, energia banatzeko akordioak, besteak beste |
C | Egindako jardueren memoria juridikoa honako hauei dagokienez, gutxienez: erakunde juridikoaren erregistroa dagokion erregistro ofizialean, IFK eta zerga-mailako gainerako betekizunak, estatutuak, aitorpenak, ziurtagiriak, besteak beste |
D | Planifikatutako jarduketen memoria energetikoa: gutxienez, energia banatzeko irizpideak, besteak beste |
F | Parte hartzeko prozesua jendaurreko bilkuran itzuli izanaren frogagiria |
5.2. Energia-komunitatea garatzeko planak idazteari buruzko dokumentazioa:
IZENA | AGIRIA |
G.1 | Energia-komunitatearen garapena komunikatzeko eta zabaltzeko plana |
G.2 | Lan-plana, barnean hartzen dituena energia-komunitatearen 1. faserako aurreikusitako jarduketak |
G.3 | Energia-komunitatearen bideragarritasun-plana eta negozio-eredua |
G.4 | Energia-komunitatearen 1. faserako finantzaketa-plana |
5.3. Dirulaguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.
6. Betebehar berariazkoak.
Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Garatu beharreko planak eginen dira energia-komunitatearen talde eragilearekin lankidetza estuan.
b) Garatutako planak toki-erakundeari jakinarazi beharko zaizkio, eta hark jakinaraziko dizkio Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuari, jakinaren gainean egon dadin eta parte har dezan.
Aipatutako dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.
III. ERANSKINA
Hauxe da energia aurreztea kalkulatzeko erabiliko den metodologia:
–Lehenbizi, aurreko bi urteetako fakturazio datuak bilduko dira, eta urte bakoitzean kontsumitutako kWh-ak batuko dira.
- 1. urteko kWh kopurua:
- 2. urteko kWh kopurua:
- Batez besteko kontsumoa = (1. urteko kWh kopurua + 2. urteko kWh kopurua) / 2 [1]
–Berrikuntza-lanen ondorioz instalatutako potentzia kalkulatuko da, honela:
- P guztira: 1. luminariaren P × luminaria kopurua + 2. luminariaren P × luminaria kopurua + ... .... + n luminariaren P × luminaria kopurua [2]
–Agertuko da instalazioa zenbat orduz dagoen potentzia osoan, eta zenbat orduz erregulazioa aplikatuta:
- Zenbat orduz dagoen potentzia osoan: [3].
- Zenbat ordu dagoen erregulazioa aplikatuta: [4].
Urteko guztirako orduen kopurua ez da 4.300etik gorakoa izanen.
–Agertuko da erregulazio-ekipoarekin lortutako potentzia-murrizketa.
- Potentzia osoaren koefiziente murriztailea, erregulazioa dagoen orduetan (adibidez, erregulazio-ekipoarekin lortutako potentzia potentzia osoaren %70 bada, koefiziente erregulatzailea 0,7 izanen da) [5].
–Datu horiekin aurrezkia kalkulatuko da, formula hau aplikatuz:
- [1] - (([2] x [3]) + ([2] x [4] x [5]))
IV. ERANSKINA.–EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA SUSTATZEKO NEURRIAK
1. Berdintasun plan bat izatea.
2. Berdintasunerako ordenantza bat onetsi izana.
3. Genero berdintasunaren arloko ziurtagiri edo aintzatespen bat izatea.
4. Azken bi urteetan berdintasunerako prestakuntza ekintzak diseinatu eta egin izana etengabeko prestakuntzako planean.
5. Protokolo edo jarraibide idatziak edukitzea, ez dadin izan hizkera idatzi eta ikusizko sexistarik.
6. Berdintasunarekiko konpromiso argi eta agerikoa frogatzea (aipatzen dena balio edo printzipio gidarien artean, webgunean, liburuxketan, publizitate kanpainetan eta abarretan).
7. Neurri batzuk izatea, eta aplikatzea, legez bete behar dituzten horiez gain, bizitza pertsonala, lana eta familia bateragarri egiteko.
8. Frogatzea badela aurrekontuko partida berariazko bat, egiteko emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintzak.
9. Azken aurrekontu-ekitaldiko bi kontratu publikotan, gutxienez, genero irizpideak sartu izana frogatzea.
10. Azken aurrekontu-ekitaldiko dirulaguntza publikoen bi deialditan, gutxienez, genero irizpideak sartu izana frogatzea.
11. Frogatzea emakumeen eta gizonen presentzia orekatua dela udal organoetan eta udalaz gaindiko ordezkaritza-organoetan.
12. Berdintasunean adituak diren langileak izatea, bermatzeko berdintasuna lan prozesu guztien kudeaketan sartzen dela.
Iragarkiaren kodea: F2313774
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
