208. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, familiei hezkuntza-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak emateko (2023-2024 ikasturtea). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 718483.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/718483).

Lehena.–Onuradunak.

Zizur Zendean erroldaturikoak, baldin eta ikasketak egiten badituzte Nafarroako hizkuntza-eskola ofizialetan, beste hizkuntza-titulazio ofizial batzuen azterketa-zentroetan eta udal musika-eskoletan, 2023/2024 ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntzak ematen dira familiei laguntzeko, oinarri hauetan aipaturiko hezkuntza-gastuak finantzatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdi honen eskabideak eta eranskinak Udalaren web-orrian eskura daitezke: https://cendeadecizur.sedelectronica.es/transparency/8154503d-b50f-4169-81fe-4215f4b935e7/.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzak 1.32001.48001 aurrekontu-egozpenaren kargura emanen dira. Haren diru zuzkidura 30.000 euro da. Laguntzak emateko baldintza izanen da egozpen horretan kreditu nahikoa eta egokia egotea.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko azaroaren 1ean.

Gazolatzen, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2313755