1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
476/2023 EBAZPENA, irailaren 18koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iker Escalada Telletxea jauna sartzen duena Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien, teknikarien eta epaileen zerrendan.
Kirolaren Zuzendariordetzak txosten bat aurkeztu du, non adierazten baita otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen direla.
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 30ean emandako 240/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako goi mailako kirolari bihurtzeko bete behar diren kirol betebehar teknikoak aldatu ziren, eta honako hauek arautu: Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izaeraren iraunaldia, Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak eta, azkenik, kirol federazioen ziurtagiriaren eredua eta norbanakoen eskabidearen eredua Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari edo epaile izendatzeko.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 29an emandako 393/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordea sortu zen, eta batzorde horretako kideak izendatu ziren; martxoaren 16ko 224/2016 Ebazpenaren bidez, martxoaren 20ko 185/2017 Ebazpenaren bidez, eta urtarrilaren 16ko 31/2020 Ebazpenaren bidez, berritu eta aldatu ziren batzordeko kideak.
Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 9an emandako 52/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin-behineko zerrenda.
Otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren IV. kapituluan, 11. artikuluko 1. puntuan, zehazten da ezen, Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordeak, kirol merezimenduak eta merezimendu teknikoak aztertu ondoren, goi mailako kiroleko epaile, teknikari eta kirolarien zerrendarako proposamena igorriko diola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, eta horren gaineko txosten zehatz bat gehituko diola.
Hori horrela, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 16an emandako 112/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien, teknikarien eta epaileen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluak, berriz, ebazpen osagarriak ematen ahal direla ezartzen du, urteko ebazpen arrunta argitaratu ondoren kirol merezimenduak jaso dituzten kirolari, teknikari edo epaileek izaera hori lortu, eta foru dekretu honetan eta bere garapeneko araudian aurreikusitako onurak izan ditzaten.
Hala, Iker Escalada Telletxea jaunak frogatu du betetzen dituela goi mailako kirolaritzat hartzeko baldintza orokorrak eta baldintza teknikoak. Horregatik, Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordeak proposatu du goi mailako kirolarien behin betiko zerrendan sartzea.
Horrenbestez, azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenak erabiliz (foru dekretu horren bidez Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onetsi ziren, gero ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuaren bidez aldatu zirenak),
EBAZTEN DUT:
1. Iker Escalada Telletxea jaunari Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari izaera ematea eta Nafarroako goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen urteko zerrendan sartzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta, honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau Kirolaren Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko irailaren 18an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2313480