2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako ofizialaren lau lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez. Izangai onartuen behin betiko zerrenda
Ikusirik deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako ofizialaren lau lanpostu, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez, 2023ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, abuztuaren 10ean.
Eskabideak aurkezteko epea iraganik, egoki da izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea.
Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, honako hau EBATZI DA Alkatetzaren 2172/2023 Ebazpenaren bidez:
1. Onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda, izangaiek eskatutako agiriak aurkeztu dituztelako eta ez dagoelako izangaietako bat bera ere baztertzeko arrazoirik, aipatu deialdian parte hartzeko, bete daitezen zerbitzu anitzetako ofizialaren lau lanpostu, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez. Deialdia 2023ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 10ean. Honako hau da izangai onartuen zerrenda:
–David Hernández Cabrerizo.
–Jorge Belza Razquin.
–Joseba Gil Zubeldía.
–Oier Legarra Beunza.
2. Interesdunei jakinaraztea proba teorikoa 2023ko urriaren 30ean, 9:00etan eginen dela, Eguesibarko Udalean (Garajonay kalea 1, Sarriguren); deialdi bakarrean eginen da eta izangaiek nortasun-agiri nazionala aldean izan beharko dute.
3. Deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoaren arabera, zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Udaleko web-orrian eta iragarki-taulan ere, eta epaimahaikideei helaraziko zaie.
Sarrigurenen, 2023ko irailaren 25ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2313707